- AGINDUA, 2012ko apirilaren 13koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Peñascal, S. Coop. Kooperatiba-sozietatea onura publikoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko apirilaren 13koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Peñascal, S. Coop. Kooperatiba-sozietatea onura publikoa dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2283
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/04/13
- Argitaratze-data: 2012/05/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia; Herri Administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Lehenengoa. 2012ko urtarrilaren 25ean, Juan Ibarretxe Karetxe jaunak, Peñascal, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen izenean eta ordez, eta haren ahalduna den aldetik, aipatutako entitateari onura publikoko aitortza emateko eskatu zuen. Hartarako errekerimendua jaso ondoren, Manuel Cano Perez eta Andres Fernández de Mendiola jaunek entitatearen kontseilu arautzaileko lehendakariak eta idazkariak, hurrenez hurren eskabide berri bat aurkeztu zuten, garaiz eta behar bezala aurkeztu ere. Eskabidearekin batera, kontseilu horrek 2012ko urtarrilaren 20an egindako bilerari buruzko ziurtagiria ere aurkeztu zuten. Bilera horretan, lehenago aipatutako aitortza eskatzea erabaki zen, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan zehazten diren betekizunak betetzeko. Dekretu horren bidez, bestalde, onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen erregelamendua onartzen da.
Bigarrena. 2012ko urtarrilaren 30eko idatzi baten bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariari txosten bat eskatu zitzaion, kooperatibari onura publikoko aitorpena emateari egoki irizten zion edo ez adierazteko, betiere 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa betez.
Hirugarrena. 2012ko martxoaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, espedientea jendaurrean jarri zen, interesdunek espedientea aztertu ahal izateko eta alegazioak jarri ahal izateko, hogei eguneko epean. Epe horren barruan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.
Aurreko egitateei ezartzekoak dira ondorengo
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa. Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 137.2 artikuluan dionez, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak onura publikokotzat joko ditu Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta eskakizunen arabera.
Bigarrena. Artikulu hori garatuz, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen erregelamendua onartu zuena.
Hirugarrena. Onuragarritasun-aitorpena emateko 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako izapideak bete dira.
Laugarrena. Onuragarritasun-aitorpena emateko 64/1999 Dekretuak 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak zuzen bete direla baieztatu da.
Bosgarrena. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua da kooperatiba-sozietate bati onura publikoko aitorpena emateko eskuduna, 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera.
Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta orokorrean ezartzekoak diren gainontzeko arauak ikusita, hau
Lehenengoa. Peñascal, S. Coop. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela aitortzea.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete egintza hau eman duen organoari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Hala agintzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legaren 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 13a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


