Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko apirilaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko apirilaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 2228
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/04/19
  • Argitaratze-data: 2012/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren estatutuen aldaketa, 2012ko martxoaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea. Eskabideari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena. 2012ko martxoaren 14ko idazki baten bidez, ikusiko zituen akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioen Erregistroak fundazioari. 2012ko martxoaren 5ean sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean, Fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikulua.

Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, arau hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak, honako hau

Lehenengoa. Aldatu egiten dira Bilboko Arte Eder Museoa Fundazioaren estatutuen 17., 18. eta 20. artikuluen euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak, Batzorde Betearazleari dagokionez.

Bigarrena. Fundazioaren estatutu-aldaketa hori inskribatu dadila agintzea, agindu honen data duela, eta 2012ko otsailaren 29an Bilboko notarioa den José Antonio Isusi Ezcurdiaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko (protokolo-zenbakia: 660) zehaztapenekin bat etorriaz, zein Patronatuak 2012ko urtarrilaren 23an egindako bileraren aktaz Fundazioaren Patronatuko idazkari José M.ª Eguía Calviñok 2012ko martxoaren 15ean emandako ziurtagiriaren bidez osatu baitzen, Patronatuko lehendakari Iñaki Azkuna Urretaren oniritziz.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 19a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik