Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko apirilaren 24koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena; agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen da «Fundación Belrespiro» fundazioaren estatutu-aldaketa, hain zuzen ere, fundazioaren helbide-aldaketaren gainekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko apirilaren 24koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena; agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen da «Fundación Belrespiro» fundazioaren estatutu-aldaketa, hain zuzen ere, fundazioaren helbide-aldaketaren gainekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 2731
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/04/24
  • Argitaratze-data: 2012/06/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen

Lehenengoa. 2011ko irailaren 22an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen Getxoko «Fundación Belrespiro» Fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea. Eskabideari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena. 2011ko urriaren 18ko eta 2012ko martxoaren 26ko idazkien bidez, Fundazioen Erregistroak fundazioari eskatu zion ikusiko zituen akatsak zuzendu zitzala; 2012ko martxoaren 20an eta apirilaren 12an sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean, Fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikulua.

Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, arau hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak, honako hau

Lehenengoa. «Fundación Belrespiro» fundazioaren estatutuetako 4. artikulua alda dadin onestea, hots, fundazioaren helbidearen gainekoa. Hauxe da helbide berria: Las Mercedes kalea, 3 behea, Areeta-Getxo (Bizkaia).

Bigarrena. Fundazioaren estatutu-aldaketa hori inskribatu dadila agintzea, agindu honen data duela, eta 2011ko martxoaren 13an Bilboko notarioa den Carmen Velasco Ramírezen aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriaz (protokolo-zenbakia: 253).

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 24a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik