Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko maiatzaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «San Patricio» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «San Patricio» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 2831
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/02
  • Argitaratze-data: 2012/06/20

Testu legala

Musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Donostiako (Gipuzkoa) «San Patricio» musika-eskola pribatuaren erakunde-titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 20008465.

Izen espezifikoa: «San Patricio».

Titularra: Aiete Musika Eskola, S.L.

Helbidea: Lanberri kalea, 25.

Udalerria: Donostia-San Sebastián.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan hauek irakatsiko dira:

Mailak: 1., 2. eta 3.a.

Adarrak:

Kantua: korua.

Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, flauta, klarinetea eta tronpeta.

Instrumentu polifonikoak: pianoa eta gitarra.

Zenbait joera: bateria, tronboia eta gitarra elektrikoa.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik