- AGINDUA, 2012ko maiatzaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Iraide Zuazua Calle andreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Iraide Zuazua Calle andreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2351
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/03
- Argitaratze-data: 2012/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Iraide Zuazua Calle andreak, berak hala eskatuta, Hezkuntza Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 76 dotazioa), Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik.
Bigarrena. Agindu hau, 2012ko maiatzaren 4an sartuko da indarrean.
Hirugarrena. Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta, nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 3a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


