- AGINDUA, 2012ko maiatzaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 2755
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/03
- Argitaratze-data: 2012/06/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen
Lehenengoa. 2012ko urtarrilaren 17an sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean José Ángel Torres Sanz-ek sortutako Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du 2012ko otsailaren 6an.
Hirugarrena. Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera:
Fundazioaren helburua da Oiartzungo Oarsoaldeko eta, oro har, Euskal Herriko geologia, mineralogia, paleontologia eta natur zientziak ikertzea, zaintzea eta zabaltzea eta aldi berean, Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoko zentroan Oiartzungo herrian dauden harrien, mineralen eta fosilen bildumak, eta, halaber, argitalpenak, agiriak, kartografia, argazkigintzako materialak eta ikus-entzunezkoak kudeatzea.
Laugarrena. Fundazioaren estatutuen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Pagoaldea Poligonoa 41-42, Ergolen auzoa 20180-Oiartzun (Gipuzkoa). Euskal Autonomia Erkidegoan batik bat eta Oiartzunen eta Oarsoaldean bereziki gauzatuko du bere jarduna fundazioak.
Bosgarrena. Hasierako dotazioa 15.000 eurokoa da. Ekarpen hori fundatzaileak egin du, honako hauen lagapena eginez: bere jabetzako lokal bat, fundazioak erabil dezan (helbidea: Pagoaldea Poligonoa, 42), bai eta bere jabetzako bildumak eta Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoaren zentroa osatzen duten kultura-funtsen eta ondare intelektualaren jabego intelektuala ere. Dotazio hori eratzeko eskritura publikoan dagoen perituaren txostenaren bidez balioesten da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartua.
Seigarrena. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.
Zazpigarrena. Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:
(Ikus .PDF)
Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.
Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikagarriak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.
Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak, honako hau
Lehenengoa. Honako eraketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, egun honetan eta erregistro-zenbaki honekin: F-330, Oiartzungo (Gipuzkoa) Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Fundazioaren eraketa, baita Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horretako kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2011ko abenduaren 22an, Fermín Lizarazu Aramayo Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko notarioaren aurrean (4.046 protokolo-zenbakia), egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala.
Bigarrena. Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 3a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.


