- AGINDUA, 2012ko maiatzaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2274
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/07
- Argitaratze-data: 2012/05/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko apirilaren 5eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2011ko maiatzaren 9ko EHAA), hau
XEDATzen DUT:
Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Sailean, 520010 kodea, 136. dotazioa.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, bere aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 7a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARía DEL Pilar Unzalu PÉrez de Eulate.


