- AGINDUA, 2012ko maiatzaren 8koa, Kulturako sailburuarena, Euskadiko kirol-federazioen 2012ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 8koa, Kulturako sailburuarena, Euskadiko kirol-federazioen 2012ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2209
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/08
- Argitaratze-data: 2012/05/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2000ko abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren xedea kirol-federazioen finantza-bidea arautzea da, horiei beren urteroko kirol-programetarako diru-laguntza ez itzulgarriak emanez.
287/2000 Dekretu horretako 3. artikuluak xedatzen duenez, urtez urte egingo da Dekretuak arautzen dituen laguntzak jasotzeko deialdia, Kulturako sailburuaren agindu baten bidez, eta deialdi horietan gorabehera hauek zehaztuko dira: deitutako laguntzak finantzatzeko diru-zuzkidura, eskabideak aurkezteko epeak eta tokia, erakunde eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzen zenbatekoa egiteko ponderazio-irizpideak, eta emandako laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu behar diren dokumentuak.
Beraz, 287/2000 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, agindu honen bitartez gorabehera horiek zehaztuko dira, 2012. urteari begira laguntza-deialdia aplikatu ahal izateko.
Ondorioz, hauxe
Euskal kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2000ko abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren bidez araututako diru-laguntzetarako 2012ko deialdian parte hartu nahi duenak hilabeteko epea izango du eskabidea aurkezteko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Agindu honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erregistro Orokor Zentralean edo erregistro osagarrietan aurkeztuko dira (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, 2008ko maiatzaren 30eko EHAAn, 102. zenbakian, argitaratua), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Diru-laguntzak jasotzeko eskabideekin batera honako dokumentazioa aurkeztu behar da:
Eskabide-inprimakia (I. eranskina), federazioaren legezko ordezkariaren NANaren kopiarekin eta ordezkari horrek duen boterearen kreditazioarekin batera.
Erakundearen 2012ko ekitaldiko aurrekontua, batzar nagusiak onartua, VI. eranskineko kontabilitate-ereduaren arabera.
Federazioaren Identifikazio Fiskalerako Zenbakiaren kopia.
Zerga eta Gizarte Segurantzako kontuetan bere betebehar guztiak ordainduta dituela egiaztatzen duten agiri eguneratuak.
Entitate onuradunak eskatu dituen edo ustez jasoko dituen beste laguntza batzuen ziurtagiria, tokian tokiko federazioaren idazkariak emana, laguntzok emango dituen erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntzarako eskabideen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak) eta diru-kopuruak. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu edo jaso egiaztatzeko jakinarazpena.
Kirol-egitasmoa azaltzen duen memoria (II. eranskina). Honako hauek agertuko dira bertan:
Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak. Lehiaketen gutxi gorabeherako kopurua, espezialitate edo diziplinen eta kategorien arabera. Parte hartuko duten kirolari eta kluben kopurua eta parte hartuko duten kluben portzentajea adierazi beharko da, federazioan afiliatuta dauden klub guztien aldean.
Kirol-prestakuntzako jarduerak. Egingo diren jardueren zerrenda eta partaideen eta orduen kopurua gutxi gorabehera.
Zuzendari teknikorik dagoen eta horren titulazioa, dedikazioa ordutan eta federazioarekin duen lotura.
Parte-hartzera bideratutako kirolen inguruan federazioak antolatutako jarduerak (jolas, aisia eta osasunerako kirola).
Kirol-selekzioek burututako jarduerak.
Kirol-mota bertokoa den.
Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak baztertzeko eta haien arteko berdintasuna sustatzeko federazioak bultzatzen dituen ekintzak.
Federazioen estamentu-liburua, Kirol Erakundeen Erregistroak legeztatua, eta Federazioaren idazkariak lehendakariaren oniritziarekin egindako egiaztagiria, 2011ko abenduaren 31n federazioak zituen kirolari federatuen kopurua adierazten duena (III. eranskina).
2011ko abenduaren 31n federazioak afiliatuen artean zituen goi-mailako kirolarien zerrenda (Kirol Kontseilu Gorenak edo Eusko Jaurlaritzak onartuak).
Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria (IV. eranskina). Honako hauek aipatuko dira:
Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.
Euskararen erabilera federazioen dokumentu eta argitalpenetan.
Euskarazko web-orririk duen.
Jendeari harrera euskaraz egiten zaion.
Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzen den.
Federazioko kideekin euskara erabiltzen den.
Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzen den.
Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, aitortzen duen zinpeko deklarazioa (V. eranskina). Legezko debeku hauen barne egongo dira ere 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunekoak azken xedapenen seigarrenean ezartzen dituenak, hots, sexu diskriminazioari buruzkoak.
Txapelketa ofizial propioen egutegia, Federazioko idazkariak sinatua eta presidenteak ontzat emana, Batzar Nagusiak zein egunetan onartu duen adierazita.
2012ko ekitaldirako agindu honetan arautzen diren laguntzak finantzatzeko bideratu den aurrekontu-zuzkidura bi milioi, zazpiehun eta berrogeita hamar mila (2.750.000) eurokoa da.
Segidan zehazten diren zenbatekoen batuketak esango du honako agindu honen deialdian parte hartuko duten federazioei zenbateko diru-laguntza emango zaien:
Euskadiko kirol-federazioen 2011ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Kulturako sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduaren babesean federazio bakoitzak eskuratu zuen diru-laguntzaren erdia (% 50).
Aurreko puntuaren arabera federazio eskatzaile bakoitzarentzako diru-kopurua zehaztu ondoren, horien guztien batuketa agindu honetako 4. artikuluan zehaztutako kopuruari kenduko zaio eta gelditzen dena irizpide hauen arabera banatuko da:
Kirol-egitasmoa (puntuen % 75).
Ondoko hauek hartuko dira kontuan kirol-egitasmoaren interesa balioesteko:
Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak.
Kirol-prestakuntzako jarduerak.
Zuzendari teknikorik dagoen.
Parte-hartzera bideratutako kirolen inguruan federazioak antolatutako jarduerak (jolas, aisia eta osasunerako kirola).
Kirol-selekzioek burututako jarduerak.
Kirol-mota bertokoa den.
Lizentzia federatua duten kirolarien kopurua (puntuen % 5).
Euskararen erabilera (puntuen % 10). Puntu bana emango zaie euskaraz osoki egindako ondorengo ekintzei, eta puntu erdia euskaraz partez egindako ekintza bakoitzari:
Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.
Euskararen erabilera federazioen dokumentu eta argitalpenetan.
Euskarazko web-orririk duen.
Jendeari harrera euskaraz egiten zaion.
Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzen den.
Federazioko kideekin euskara erabiltzen den.
Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzen den.
Autofinantzaketa-maila (puntuen % 5), honako banaketa honen arabera:
0,00 % 49,99: 0 puntu.
50,00 % 74,99: 2 puntu.
75etik gora: 5 puntu.
Goi-mailako kirolarien kopurua, Kirol Kontseilu Gorenak edo Eusko Jaurlaritzak onartuak (puntuen % 5), honako banaketa honen arabera:
3 kirolari: 2 puntu.
6 kirolari: 4 puntu.
6tik gora: 5 puntu.
Aurreko idatzi-zatian zehaztutako balorazioa egin ondoren, federazio bakoitzari dagokion gainontzeko diru-kopurua honela kalkulatuko da: federazio bakoitzak lortutako puntuazioak federazio guztien puntuazioarekiko erakusten duen portzentajea aplikatuko zaio artikulu honen 2. puntuan aipatzen den guztirako kopuruari.
Agindu honetako 3. artikuluan eskatzen den dokumentazio guztia eta eskabidea aurkeztu ondoren, Kiroletako zuzendariak ebazpen bat emango du onuradun bakoitzak jasoko duen lehenengo aurrerapena zenbatekoa izango den zehazteko eta ordainketa egiteko, 287/2000 Dekretua, 2000ko abenduaren 26koa, euskal kirol federazioen kirol-programetarako dirulaguntzak ematea arautzen dueneko 5. artikuluan adierazitako ordainketa-arautegian xedatzen dena betez.
Bigarren ordainketa aurreratua Kiroletako zuzendariaren ebazpen baten bidez egingo da, betiere aurreko urtean jasotako diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onartu ondoren. Bigarren zati hori aipatutako urteko diru-laguntzaren % 25 izango da.
Diru-laguntzaren gainerakoa, eskaera egin den urterako onartutako diru-laguntzaren guztia osatu artekoa, alegia, aurreratutako ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatu ondoren likidatuko da.
Diru-laguntzaren bat jaso duten federazioek diru hori agindu honetan eta diru-laguntza emateko ebazpenean zehaztutako helburuetarako erabili dela erakutsi behar dute 2013ko otsailaren 15a baino lehenago, honako dokumentazio hau aurkeztuz:
2012. aurrekontuaren likidazioa, Batzar Nagusiak onartua, VII. eranskineko ereduaren arabera.
Burututako kirol-proiektuari buruzko memoria zehatza. Horrekin batera, eskabidean zehaztutako jarduerak burutu direla erakusten duen dokumentazioa aurkeztu behar da.
Helburu berbererako beste diru-laguntzaren bat jaso bada eta deialdi honetarako eskaera aurkezteko unean horren berri ez bazuen, horien zerrenda.
Gastuaren justifikazioa.
Gastua justifikatzeko, jatorrizko fakturak edo Kirol Zuzendaritzak zein Kultura Saileko lurralde-zerbitzuek konpultsatutako fotokopiak aurkeztu behar dira. Fakturen zenbatekoa emandako diru-laguntzaren bestekoa izan behar da, ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.
Eskabidea egiterakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa aurkeztu duten federazioei dagokienez, konpromiso hori betetzen dela erakusten duten agirien aleak.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du eta, hala badagokio, ordurako ordainduta dagoen diru-laguntzatik zein diru-kopuru itzuli behar den zehaztuko du itzulketa egiteko, eta, hori gertatuz gero, bi hilabeteko epea emango da, likidazio-ebazpena jasotzen den egunetik hasita 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen ezarritakoari jarraituz.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 8a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko ekainaren 6koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2012ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Batzorde Kalifikatzaileko batz
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 6koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol federazioen 2012ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.


