Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Akuikultura-Lanen Prozesuak espezialitatean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan, jardun behar duten epaimahaien osaketa argitara ematen du - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Akuikultura-Lanen Prozesuak espezialitatean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan, jardun behar duten epaimahaien osaketa argitara ematen du

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 2432
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/15
  • Argitaratze-data: 2012/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako deia egin zen. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen duenez, hautaketa-prozesu honetako parte-hartzaileak hautaketa-organoak hautatuko ditu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu baten bidez.

  1. 2 oinarriaren arabera Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: oinarri honetan aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez hautatuko dira. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, zuzenean izendatuko dira.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko apirilaren 3ko Aginduaren bidez eman zen aipatutako aukeratze-prozeduran jardun behar duten epaimahaien osaketa argitara, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Akuikultura-Lanen Prozesuak espezialitatean, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan izan ezik.

    Halaber, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko Diagnostiko kliniko eta produktu ortoprotesikoen prozedurak eta Gizartearentzako zerbitzuak espezialitateetako epaimahaiburuak aldatzen dira.

    Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Agindu honen I. eranskinean argitara ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozeduran jardun behar duten epaimahaien osaketa, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Akuikultura-Lanen Prozesuak espezialitatean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan.

Bigarrena. Aldatzea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko Diagnostiko kliniko eta produktu ortoprotesikoen prozedurak espezialitatean izendatu den A002 epaimahaiaren epaimahaiburu titularra. Luis Javier Gonzalez Mateo jauna izatera pasako da.

Aldatzea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko Diagnostiko kliniko eta produktu ortoprotesikoen prozedurak espezialitatean izendatu den A002 epaimahaiaren ordezko epaimahaiburua. Luzdivina Hurtado Tobalina andrea izatera pasako da.

Hirugarrena. Aldatzea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko Gizartearentzako zerbitzuak espezialitatean izendatu den A005 epaimahaiaren epaimahaiburu titularra. Coro Apraiz Ugarte andrea izatera pasako da.

Aldatzea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoko Gizartearentzako zerbitzuak espezialitatean izendatu den A005 epaimahaiaren ordezko epaimahaiburua. Peio Arrondo Suquia jauna izatera pasako da.

Laugarrena. Aldatzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Fisika eta Kimika espezialitatean izendatu den A058 epaimahaiaren epaimahaiburu titularra. María Luisa Salado Gutiérrez andrea izatera pasako da.

Aldatzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Fisika eta Kimika espezialitatean izendatu den A058 epaimahaiaren ordezko epaimahaiburua. Jose María Cuesta Zulaica jauna izatera pasako da.

Bosgarrena. Epaimahaietako kideren bat ordeztu behar izanez gero, horren ordez eranskinean azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa.

Seigarrena. Agindu honetan azaltzen diren epaimahaietako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan aurreikusten den egoeraren batean badaude, edota, deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan, kidego eta espezialitate bereko hautaketa-probetarako izangaiak prestatu izan badituzte. Prozeduran parte ez hartzeko, egoeraren berri eman beharko diote idatziz Langileriaren Kudeaketako zuzendariari, 10 egun naturaleko epean. Era berean, prozedura horretako izangaiek ere batzordeetako kideak errefusatu ahal dituzte, lege horren 29. artikuluan aurreikusten diren kasuetan.

Zazpigarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Salan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

maría ISABEL CELAá DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)