- AGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Herrizaingoko sailburuarena. Agindu honen bidez onartu egiten dira jolas aretoen eta berrerospeneko jolas-makinen ustiapenean publizitate- edo sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak egiteko erantzukizunpeko adierazpen-ereduak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Herrizaingoko sailburuarena. Agindu honen bidez onartu egiten dira jolas aretoen eta berrerospeneko jolas-makinen ustiapenean publizitate- edo sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak egiteko erantzukizunpeko adierazpen-ereduak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 123
- Hurrenkera-zk.: 2897
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/15
- Argitaratze-data: 2012/06/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentaraua, barne-merkatuko zerbitzuei buruzkoa, gure ordenamendu juridikoan sartu da, eta, horren ondorioz, zerbitzu-jardueretara sarbidea izateko eta jarduera horietan aritzeko araudi osoa barne-merkatuko oinarrizko printzipioetara egokitu beharra dago.
Agindu hori betetzeko, EAEn apirilaren 23ko 7/2012 Legea eman zen. Lege horrek hainbat lege aldatu zituen, hain zuzen ere Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako barne-merkatuko zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitu zitezen.
Aldatutako legeen artean, azaroaren 8ko 4/1991 Legea dago, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzeko dena. Lege horretatik, ausazko konbinazioei dagokien aldez aurretiko administrazio-baimena izan beharra kendu da lege horren 5.2 eta 3.3.e) artikuluetan ezarrita zegoen betebehar hori. Era berean, administrazio-baimenak kendu egin dira; baimen horiek beharrezkoak ziren AR motako edo berrerospeneko jolas-makinak eta horrelako makinak dituzten jolas-aretoak ustiatzeko, eta 4/1991 Legearen 13.3.a) eta 15.2 artikuluetan araututa zeuden, hurrenez hurren, lege bereko 5.3 eta 3.3 artikuluekin ezarritakoarekin loturik. Nolanahi ere, aldez aurretik erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharra ezarri da; joko-arloan eskumena duen organoari zuzendu beharko zaio adierazpen hori.
Horrenbestez, agindu honen bidez, ereduak ezartzen dira, zehazki, joko-jardueran aritzen direnek jarduera horren berri eman diezaioten joko-arloan eskumena duen zuzendaritzari.
Hori horrela, honako hau
Xedatzen dut:
Agindu honen helburua da erantzukizunpeko adierazpenak onartzea, hain zuzen ere ustiapena edo jarduera hasi aurretik egin beharrekoak eta honako hauek aurkeztu beharrekoak: publizitate edo sustapen-helburua duten ausazko konbinaketen sustatzaileek; AR motako edo berrerospeneko jolas-makinen ustiatzaileek; eta horrelako makinak dituzten jolas-aretoen ustiatzaileek.
Jarduera hasi aurretik erantzukizunpeko adierazpenak egin beharko dira, agindu honen eranskinean jasotako ereduei jarraituz.
Agindu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 15a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


