- AGINDUA, 2012ko maiatzaren 18koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Plentziako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 18koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Plentziako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 112
- Hurrenkera-zk.: 2608
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/18
- Argitaratze-data: 2012/06/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.
Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da Plentziako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzea bidezkoa dela.
Horregatik, hau
Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautu zituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), Plentziako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzeko deialdia egiten da.
11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideekin bat, iragarritako farmazia-bulegoa Gorlizko udalerrian kokatu beharko da.
Farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabetekoa izango da.
Aipatu eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.
4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbide hauetan aurkeztu ahalko dira:
Osasun eta Kontsumo Saila
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Osasun eta Kontsumo Saileko Arabako Lurralde Zuzendaritza
Olagibel kalea 38
01004 Vitoria-Gasteiz
Osasun eta Kontsumo Saileko Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza
Antso Jakitunaren kalea 35
20010 Donostia-San Sebastián
Osasun eta Kontsumo Saileko Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza
Errekalde zumarkalea 39
48008 Bilbao
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 18a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: ERABAKIA, 2012ko urriaren 31koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2012ko maiatzaren 18ko bi aginduren bitartez deitutako bi farmazia-bulegoren titulartasuna eskuratzeko, bata Plentziako farmazia-eskualdekoa eta bestea Villabonako farmazia-eskualde
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Farmaziako zuzendariarena. Honen bidez, Gorlizko (Bizkaia) udalerrian farmazia-bulego bat irekitzeko baimena ematen zaio José Javier Romero Marzo jaunari.
- Ikus: AGINDUA, 2012ko irailaren 4koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, 2012ko maiatzaren 18ko aginduez deitutako bi farmazien titulartasuna lortzeko merituen Balorazio Batzordeko kideak izendatzeko dena.


