- AGINDUA, 2012ko maiatzaren 22koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskadiko Transplanteen Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituen martxoaren 22ko Agindua aldatu eta zuzentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 22koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskadiko Transplanteen Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituen martxoaren 22ko Agindua aldatu eta zuzentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 113
- Hurrenkera-zk.: 2644
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/22
- Argitaratze-data: 2012/06/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez, Euskadiko Transplanteen Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren.
Carlos Pertusa Peña eta Javier Echavarri Iñigo bokalek Batzordeko kide izateari utzi diote.
Gainera, bokaletako baten karguan huts bat atzeman da, eta zuzendu egin behar da.
Euskadiko Transplanteen Aholku Batzordea sortu zuen Osasuneko sailburuaren 1995eko azaroaren 21eko Aginduaren 4. artikuluari jarraikiz, eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Urologia Zerbitzuko Antonio Arruza Echevarria jauna Euskadiko Transplanteen Aholku Batzordeko bokal izendatzea, Carlos Pertusa Peña jaunaren ordez.
Bigarrena. Javier Echevarri Iñigo jaunak Euskadiko Transplanteen Aholku Batzordeko kide moduan daukan izendapena baliogabetzea.
Hirugarrena. Miguel Ángel Vesga Carasa bokalaren karguan «Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroko zuzendaria» agertzen den lekuan, «Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentrokoa» agertu behar da.
Laugarrena. Honako hau dioen lekuan: «Arantza Arrieta Pérez»
Honako hau esan behar du: «Arantza Arrieta Gutiérrez».
Bosgarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 22a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


