- AGINDUA, 2012ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren; honen bidez, ikasturte-hasierako esleipen-prozesua arautzen da lan-legepeko kontratu mugagabeko Haur eta Lehen Hezkuntzako erlijio-irakasleentzat. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren; honen bidez, ikasturte-hasierako esleipen-prozesua arautzen da lan-legepeko kontratu mugagabeko Haur eta Lehen Hezkuntzako erlijio-irakasleentzat.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 2753
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/25
- Argitaratze-data: 2012/06/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du zeintzuk diren erlijio-irakasleei aplikatu beharreko eskakizunak, kontratazio-araubidea, lanpostuak lortzeko modua eta ordainsariak.
Halaber, ekainaren 1eko 696/2007 Errege Dekretuak arautzen ditu erlijio-irakasleen lan-harremanak, erlijioa irakasteko eska daitezkeen baldintzak, kontratuen ezaugarriak, eta, halaber, ezartzen du lanpostuak eskuratzerakoan berdintasun-, merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioak errespetatuko direla. Hori guztia, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarria garatzeko.
Ekainaren 28ko 133/2011 Dekretuaren bidez onartu zen Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko Akordioa, Estatuaren Administrazioaren zerbitzuei atxikitako baliabideak handitzeari buruzkoa; zerbitzuok Euskal Autonomia Erkidegoari unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzari buruzko (erlijio-irakasleak) irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren eta abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu ziren.
Horrela, arlo horretan Estatuaren zerbitzuei atxikitako langileak transferituta, irakasle horientzat irizpideak jarri behar dira, urtero-urtero betetzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrendetan eurentzat definitutako lanpostuak.
Ondorioz, hau
XEDATZen DUT:
Agindu honen bidez, Haur eta Lehen Hezkuntza mailetan, dagokien lurralde historikoan, erlijioa irakasten duten kontratu finkoko irakasleek ikasturte bakoitzaren hasieran lanpostuak betetzea arautu nahi da.
Agindu honetan araututako prozedura urtero irekiko da, ikasturtea hasi baino lehen, Langileria Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez, eta, bertan, zehaztuko dira, gutxienez, prozesuaren egutegia eta eskainiko diren lanpostuak.
Prozedura honetan esleituko dira ikastetxeen eta ordutegien esleipena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako erlijio-irakasleen lanpostuak Haur eta/edo Lehen Hezkuntza mailetan, esleitzeko unean daudenak eta behin betiko titularrik ez dutenak edo, baldin badute, titularrek, ziur aski, prozeduraren ikasturte osoan beteko ez dituztenak.
Esleipen-prozesuan eskainitako lanpostuak Haur et Lehen Hezkuntza mailetan erlijio-irakasleen lanpostuen zerrendetan ageri direnak izango dira. Lanpostu horien ordutegia urteko plangintzan zehaztuko da, erlijio-irakaskuntzetan baieztatzen den matrikularen arabera.
Prozedura honetan parte hartu behar duten irakasleei esleitutako lanpostuak ezin izango dute Haur eta Lehen Hezkuntzako gainontzeko irakasleentzat ezarritakoa baino dedikazio handiagoa izan.
Prozedura horretan, derrigorrean parte hartuko dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Haur eta/edo Lehen Hezkuntzako mailetan erlijioa ematen duten irakasleak; horretarako, lan-kontratu mugagabea izan beharko dute EAEko lurralde historikoren batean eta jardunean egon beharko dute.
Destinoak esleitzeko, irakasle horiek ordenatu egingo dira Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak Zuzendaritzak horretarako ematen duen ebazpen baten bidez eta agindu honen 5. artikuluaren c) idatzi-zatian ezarritako irizpideen arabera. Horretarako, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak urtero prozedura baterako deia egingo du, irakasle horiek arestian adierazitako irizpideen arabera birbarematzeko; irakasleek, aldiz, ziurtagiri berriak aurkeztu ahal izango dituzte prozesuak dirauen bitartean.
Lanpostuak hornitzeko, irakasleak irizpide hauen arabera ordenatuko dira:
Erlijio-irakasleen esperientzia ikastetxe publikoetan Haur eta/edo Lehen Hezkuntzako mailetan.
Titulu akademikoak; ez dira kontuan hartuko lanpostu horiek betetzeko alegatuak.
Erlijioaren didaktika, eskola-antolamendua eta erlijioa irakasteko egindako edo emandako prestakuntza eta hobekuntza-ikastaroak.
Hona irizpide horiek baloratzeko baremoa:
(Ikus .PDF)
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenak lurraldeko baremazio-batzorde bat sortzea ezarri ahal izango du, prestakuntza-jarduerak baloratzeko. Batzorde hori osatuko dute Lehen Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko funtzionario batek, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak izendatua bera, eta lurralde-ordezkaritzako karrerako bi funtzionariok edo lan-kontratu finkoko bi irakaslek ahal izanez gero, erlijioko taldekoak eurak, zeinek kide modura jardungo duten.
Bi alditan emango zaizkie irakasle horiei lanpostuak: ikastetxean finkatzeko aldian eta aukeratzeko aldian; azken aldi horri lurralde-mailakoa da.
Finkatzeko aldia
Lanposturik badago, aurreko ikasturtean lan egindako ikastetxe berean edo beretan finkatuko dira mugagabetzat jotzen diren irakasleak, salbu ikastetxez aldatzeko asmoa azaltzen dutenean.
Irakasleren batek lanposturik ez badu edo ikastetxez aldatzea aukeratzen badu, hautatze-aldian parte hartu beharko du, nahitaez.
Ikastetxe berean irakasle bat baino gehiago badago eta denak finkatzerik ez badago, lehentasunezko eskubidea zehazteko, 5. artikuluan ezarritako baremoa erabiliko da irakasleok ordenatzeko.
Erlijio-orduak murrizten direlako, hurrengo ikasturterako premia gutxiago dagoenean eta ikastetxe berean/beretan erlijioa ematen du(t)en irakasle bat(zu)ek lekuz aldatu behar direnean, irakasleen ordenari erreparatuta eskubide gehiago duenak uko egin ahal izango dio, bere kabuz, ikastetxe horretan/horietan finkatzeari, eta lekuz aldatzeko aukerari heldu ahal izango dio, nahitaez.
Irakasleak gutxienez 12 irakastordu baditu, behin finkatu eta gero, ezin izango da inor lanpostutik kendu ikastetxe batetik edo gehiagotik. Administrazioak lanpostu horren ordutegia osatu ahal izango du beste ikastetxe bateko edo gehiagoko orduekin, harik eta gehienez ere bete daitekeen irakastordutegia bete arte.
Lurraldea aukeratzeko aldia.
Parte-hartzaileak.
Aldi honetan, parte hartu beharko dute lan-kontratu mugagabeko irakasle guztiek, bere burua lekuz aldatzeko eskatu dutenek edo lanaldia murriztu zaielako 12 irakastordutik beherako lanaldiaz geratzen direnek.
Irakasleen hurrenkera.
Aldi honetako lehentasun-ordena zehazteko, lehenengo eta behin, kontuan hartuko dira gogoz kontra ikastetxea aldatu behar dutenak edo lan egiten duten ikastetxeko edo ikastetxeetako lanaldia murriztuta ikusten dutenak hain zuzen ere hamabi ordutik beherako lanaldiaz geratzen direnak, eta, gero, nahita ikastetxez aldatu nahi dutenak eta beste lanpostu bat lortu nahi dutenak.
Irakasle-talde guztiak ordenatuko dira 5. artikuluan ezarritako baremoaren arabera.
Fase honetan parte hartzearen ondorioak.
Lanpostuak hautatzeko momentuan hutsik dagoen edozein lanpostu eskatu ahal izango dute aldi horretan parte hartzen duten irakasleek, arestian adierazitako bi taldeetan ordenatuta.
Eskatzaileari lanpostua ofizioz esleituko zaio, baldin eta ezin bazaio esleitu berak eskatutako lanposturik esleitu edo, lanpostu hutsak izan arren, hauturik egiten ez badu.
Irakasle mugagabe guztientzat lanpostu nahikoa ez badago, soberan geratzen diren irakasleak lurralde-ordezkaritzaren esanetara geratu ahal izango dira, hala sortu daitezkeen premiak betetzeko, nola ikasgai honetako ordezkapenak egiteko. Era berean, ikastetxe jakin baterako izendatu ahal izango dira aldi baterako, eta haren esanetara geratu, harik eta dagokion lurralde-ordezkaritzak lan egiteko deitu arte.
1. 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten irakasleek 2. hizkuntza-eskakizuna izan eta derrigorrrezkotasun-eguna igarota duten lanpostuak baino ez dituzte lortuko, baina salbuespen hauek izango dira:
Finkatzeko aldian, kontrakorik adierazi ezean, erreferentziako ikastetxean ezaugarri bereko lanposturik ez badago, 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak emango zaizkie.
Lanpostuak aukeratzeko aldian, ezaugarri horretako lanposturik ez badago hautatu beharreko geografia-eremuan, eragindako irakasleek 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak aukeratu ahal izango dituzte.
1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten irakasleek derrigorrezkotasun-eguna igarota duten 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak lortuko dituzte. Era berean, 1. hizkuntza-eskakizuna izan eta derrigorrezkotasun-eguna atzeratua duten lanpostuak ere lortu ahal izanago dituzte, baldin eta horrelako lanpostuak aukeratzeak ez badie lanpostua lortzea eragozten hizkuntza-eskakizunik egiaztatu ez duten eta atzerago dauden irakasle mugagabeei.
Hizkuntza-eskakizunik egiaztatuta ez duten irakasleek derrigorrezkotasun-eguna atzeratuta duten lanpostuak lortuko dituzte.
Orokorrean, aukera hauek emango dira:
Finkatzeari uko egitea: finkatzeari uko egin ahal izango diote irakasleek, baldin eta, lanpostu batean finkatzeko baldintzak bete arren, gutxienez azken ikasturte biak erreferentziazko ikastetxe berean eman badituzte; halakoetan, esleipeneko hurrengo fasera pasatu, eta lanpostuak aukeratzeko sistemara pasatuko dira.
Lanpostua beste lurralde historiko batean aukeratu nahi denean: erreferentzia-ikastetxearen lurralde historikoan barik, beste lurralde batean eskatu ahal izango dute lanpostua irakasleek; horretarako, uko egin beharko diote erreferentzia-ikastetxeko finkapenari eta lurralde horretarako Erlijio Aitortzako Agintaritzaren egiaztapen proposamena izan beharko dute. Eskabidea ebazteko, kontuan izango da espezialitateko lanposturik geratzen den ala ez lurralde horretako eskatzaileentzat eta zenbat irakasle dauden lurralde horretan.
Aldi guztiak amaitzen direnean ebatziko da prozedura; horretarako, ebazpena emango du Langileak Kudeatzeko zuzendariak. Ebazpen horren aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Ezin izango zaio uko egin esleitutako lanpostua betetzeari.
Erlijio-irakasleek lan-kontratu mugagabeko lanposturik lortuz gero ekainaren 1eko 696/2007 Errege Dekretuaren babesean, indarrean dagoen kontratua aldatu beharko da, baldin eta lanpostu berri hori lanean jardundako lurralde historikoan barik beste lurralde historiko batean esleitzen bada.
Esleitutako lanpostuko izendapen berriak hasten den ikasturteko irailaren 1eko ondorioak izango ditu, eta amaitu behar denean amaituko da. Titularra duten lanpostuetan, titularra itzultzen denean edo lanpostua arauz betetzen denean amaituko da kontratua. Kasu horietan, izendapena titularra itzuli baino egunbete lehenago amaituko da.
Beste espezialitate batzuetako irakasleek funtzionarioek edo lan-legepekoek ere Erlijioa eman ahal izango dute, baldin eta Erlijioa emateko aplikatzen den araudiak eskatutako titulazioa edo gaitasuna badute eta lanpostuak behar ez badira talde zehatz horretako irakasleei lana emateko.
Lehenengoa. Hutsetik esleitzea.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2012-13 ikasturtean egingo ditu lanpostuen lehenengo esleipenak, hau da, hutsetik esleituko dizkie lanpostuak Haur eta/edo Lehen Hezkuntzako mailetako erlijio-irakasle transferitu guztiei. Esleipen horretan, ez du eraginik izango 6.a artikuluan ezartzen den finkatze-prozesuak. Horrela, irakasle horiek lanpostu berria lortuko dute.
Hutsetik abiatutako esleipen horretan, parte-hartzaile guztiek lanpostua aukeratu ahal izango dute EAE osoan, eta, betiere, lanpostua eskatzen den lurraldeko Erlijio Aitortzako Agintaritzaren egiaztapen proposamena izan beharko dute.
Hutsetik abiatzen den esleipen-prozedura horretan parte hartu behar duten irakasleak antzinatasunaren arabera ordenatuko dira, kontuan harturik zenbat denbora eman duten erlijio-irakasle modura Haur eta/edo Lehen Hezkuntzako mailetan. Berdinketak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, kontuan hartuz zein hizkik hausten duen urtean bakoitzean berdinketa izangaiak eta beste hautaketa-prozedura batzuk kudeatzeko orduan.
Ezin izango zaio uko egin esleipen-prozedura horretan esleitutako lanpostuari; horrez gain, lanpostu hori erreferentziatzat joko da hurrengo prozesuetarako.
Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpen bidez deituko du hutsetik abiatu beharreko esleipen-prozedura hori; horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak plangintza bat egingo du zein lanpostu eskaini behar diren zehazteko.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez erabakiko da nola ebatzi hutsetik abiatutako esleipen-prozedura. Ebazpen horrek ezarriko du zein ondorio duten izendapen berriek.
Bigarrena. Salbuespenak hizkuntza-eskakizuna egiaztatzerakoan.
artikuluan xedatutakoa gorabehera, lan-kontratu mugagabeko erlijio-irakasle modura kontratatutako irakasleek derrigorrezkotasun-eguna igarota duten 2. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak lortu ahal izango dituzte, nahiz eta baldintza hori ez bete; horretarako, beharrezkoa izango da agindu hau indarrean jarri aurretik euskarazko irakaspostuetan arituak izatea Haur eta/edo Lehen Hezkuntzako mailetan eta esleipen-prozesuetan parte hartzen hartzea. Lanpostua esleitu, eta hiru urteko epea izango dute hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzeko.
Zerbitzu horiek egiaztatzeko, irakaskuntza horiek zein ikastetxetan eman ziren, ikastetxeko zuzendaritzako egiaztagiria aurkeztu beharko da eta Hezkuntzako Ikuskaritzaren oniritzia beharko dute.
Irakasle horiek derrigorrezkotasun-eguna igarota duten 2. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak aukeratu baino lehenago, hizkuntza-eskakizuneko baldintza guztiak betetzen dituzten irakasleek aukeratu beharko dituzte lanpostuok.
Eskatutako hizkuntza-eskakizuna lortzeko hiru urteko epea igaro eta gero, lanpostua esleipenean lortu duten irakasleak galdu egingo du lanpostu horretan finkatzeko eskubidea, eta berriro parte hartu beharko du lanpostuak esleitzeko prozesuan, hain justu ere aukeratzeko aldian.
Azken xedapena
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARíA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


