Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko maiatzaren 29koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 29koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 2856
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/29
  • Argitaratze-data: 2012/06/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko martxoaren 28ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2012ko apirilaren 27ko EHAA), hau,

xedatzen dut:

Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Garraio Zuzendaritza, 520010 kodea, 99. dotazioa.

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 29a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.