Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko, lurralde batzordeetako eta Ikuskaritzako kide diren sindikatuentzako diru-laguntzak ematen dira 2012 urterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko, lurralde batzordeetako eta Ikuskaritzako kide diren sindikatuentzako diru-laguntzak ematen dira 2012 urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 115
  • Hurrenkera-zk.: 2702
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/06
  • Argitaratze-data: 2012/06/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuak, II. Xedapen Gehigarrian, dekretu horren bidez sortutako organoak osatzen dituzten sindikatuei orduko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontu-dotazioen kontura ematekoak diren diru-laguntzak emateko prozedura zehaztu zuen.

Halaber, aipatutako Dekretuko 8. artikuluak Sindikatu Hauteskundeen Batzordearen osaeran sindikatuei dagokien ordezkaritza arautu zuen, proportzionaltasun irizpidea errespetatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatzemailaren arabera.

Horretaz gain, aipatutako dekretuko Bigarren Xedapen Gehigarriak aurrekontu-kreditua banatzeko ohiko prozedura zehazten du, eta horren ondorioz, diru-laguntzaren zenbatekoa zati berdinak emanez bana daiteke, edo proportzionaltasuna aplikatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera. Hori guztiori, diru-laguntzak emateko aginduan xedatzen denari jarraiki, eta Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko kide diren sindikatuekiko akordiorik dagoen ala ez ere kontuan hartuz.

Bigarren Xedapen Gehigarriko 2. idatzi-zatian agindutakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, 2012ko martxoaren 14ko aginduaz (apirilaren 4ko EHAA, 69. zk.), hasiera eman zion Sindikatu Hauteskundeen Batzordean eta lurraldeetako batzordeetan parte hartzeagatik sindikatuei dagokien diru-laguntza emateko prozedurari (azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaz arautu ziren horiek).

2012ko apirilaren 16an, Hauteskunde Sindikalen Batzordeko sindikatuek eta Lan zuzendariak erabaki bat hartu zuten: Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari proposatu zioten zati berdinetan bana zezala abenduaren 23ko 6/2011 Legeak onartutako 3112 programak (31 zerbitzua) ezarritako diru-laguntza, aurrekontuetan 310.568 euroko hornidura baitu (6/2011 Legea, 2012ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena).

Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 3. puntutik 5. puntura xedatutakoaren arabera, agindu honen bidez diru-laguntzak emango zaizkie Hauteskunde Sindikalen Batzordeko eta lurralde batzordeetako diren sindikatuei.

Hori guztiori dela-eta, hau

  1. Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Hauteskunde Sindikalen Batzordeko eta lurralde batzordeetako kide diren sindikatuentzako diru-laguntzak ematen dira 2012 urterako. Dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu ziren.

  2. Dekretu horren Bigarren Xedapen Gehigarriko 3. puntutik 5. puntura agindutakoaren arabera, eta eraginpeko alderdiek erabaki zutenez, 2012ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean ezarritako 310.568 euroko aurrekontu-dotazioa zati berdinetan banatu behar zela, Hauteskunde Sindikalen Batzordeko sindikatu guztiek ondoren aipatzen dira 77.642 euro jasoko dituzte:

    Euskal Langileen Alkartasuna (ELA)

    Confederación Sindical de CC.OO. de Euskadi

    Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB)

    Unión General de Trabajadores (UGT- Euskadi)

Aurreko artikuluan ezarritako diru-laguntza jaso baino lehen, interesatuta dauden sindikatuek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  1. Foru Ogasunek eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiri eguneratuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak konplituta dituztela egiaztatzeko.

  2. Aurretik Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailetik jasotako diru-laguntzak justifikatuta daudela adierazteko agiria.

Aldi bakarrean ordainduko da diru-laguntza, agindu honetan ezarritako agiriak aurkeztu ondoren.

Laguntzak bateragarriak dira sindikatuek jaso ditzaketen beste laguntza, diru-laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin, baldin eta azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaz araututako laguntzen helbururako barik, beste helburu baterako badira. Dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu ziren.

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Agindu honek amaitu egiten du administrazio bidea. Haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluetan xedatutakoaren arabera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena. Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 6a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.