- AGINDUA, 2012ko ekainaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Derioko (Bizkaia) «CPES Txorierri S. Coop. Ltda. BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko ekainaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Derioko (Bizkaia) «CPES Txorierri S. Coop. Ltda. BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 141
- Hurrenkera-zk.: 3318
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/12
- Argitaratze-data: 2012/07/19
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Derioko (Bizkaia) «CPES Txorierri S. Coop. Ltda. BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu alda dakiola baimena Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta heziketa-ziklo bat kentzeko.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); martxoaren 18ko 384/2011 Errege Dekretua, Ingurumen-hezkuntzako eta -kontroleko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (apirilaren 14ko BOE); otsailaren 28ko 28/2012 Dekretua, Ingurumen-hezkuntzako eta -kontroleko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (martxoaren 21eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48003497.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: Txorierri S. Coop. Ltda.
Titularra: Escuela Profesional Txorierri Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Untzaga ibaia, 1.
Udalerria: Derio.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
«Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
«Ingurugiro-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Familia: Elektrizitatea eta elektronika:
«Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Fabrikazio mekanikoa:
«Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Merkataritza eta marketina.
«Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Segurtasuna eta ingurumena:
«Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 12a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


