Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa, Kulturako sailburuarena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena, eta diru-laguntza horietarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa, Kulturako sailburuarena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena, eta diru-laguntza horietarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 2940
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/13
  • Argitaratze-data: 2012/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bitartez sortutako Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagokio, besteak beste, liburutegientzat laguntza-programak eta zerbitzuak ezartzea, bereziki informatika-sareak antolatzeko, irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak egiteko, funtsak eskuratzeko eta beste helburu batzuetarako.

Bestalde, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuaren arabera, Liburutegi Zerbitzuaren eskumena da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagozkion egitekoak garatzea eta gauzatzea, bai eta liburutegietan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea ere.

Alde horretatik, sinestuta gaudenez irakurzaletasuna eta liburutegiak erabiltzeko ohitura errazago bereganatzen direla haur eta gazte garaian, Kultura Sailak lehentasunezkotzat jotzen du haur eta gazteen betebeharrak asetzea.

Ondorioz, hauxe

Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta laguntza horietarako deia egiten da (2012ko ekitaldia). Diru-laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, haur eta gazteen artean irakurzaletasun eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jarduerak burutu ahal izateko.

Agindu honetan zehaztutako diru-laguntzetarako 176.616 euro erabiliko dira, gehienez. Zenbateko hori Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura ordainduko da.

Diru-kopuru hori handitu ahal izango da, agindu honetako xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera.

Agindu honetako laguntzak jaso ahal izango dituzte, batetik, liburutegi publikoen titularrak diren EAEko udalek, eta, bestetik, EAEko udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeek, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sarearen barruan badaude, edo sare horretan sartzeko eskaera eginda badute, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik.

Ezingo dute diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zehapen administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere.

Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zehapen administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zehatutakoak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren menpeko erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

  1. Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin ahal izango dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

  2. Honako hauek arautzen dituzte izapide elektronikoak: otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak, administrazio elektronikoari buruzkoak; apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak; eta 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak, Informatika eta Telekomunikazio zuzendariarenak, Platea e-administraziorako plataforma teknologikoa onartzen duenak.

  3. Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak honako egoitza elektroniko honetan daude ikusgai: https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvención/12_ira/eu_dirulag/dirulag.html.

  4. Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak (presentziala edo elektronikoa) ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera, eta edozein momentutan alda daiteke aukeratutako bidea.

    Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: https://www.euskadi.net/y22-eduki/eu/contenidos/informacion/egoitza_nire_gestioak_laguntza/eu_egoitza/sede_mis_gestiones_ayuda.html.

Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak: 2012ko ekitaldian haur eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna eta udal liburutegietako zerbitzuen erabilera sustatzekoak.

Ondorio horietarako, jarduera hauek lagun daitezke diruz, besteak beste:

  1. Profesionalen trebakuntza bereziari begira egindako jarduerak. Ez da diru-laguntzarik emango joan-etorri eta mantenu gastuetarako, ezta profesionalek jarduera horietan parte hartzearen ondorioz sortzen diren bestelako gastuetarako.

  2. Haur eta gazteentzako irakurketa-jarduera osagarriak (ipuin-ordua, irakur-taldeak, ...).

  3. Haur eta gazteentzako bibliografia-erakusketak, hitzaldiak eta abar antolatzea.

  4. Haur eta gazteentzako literatura-lehiaketak antolatzea.

  5. Haur eta gazteak liburu eta liburutegietara hurbiltzeko kanpainak.

    Kanpoan uzten dira, espresuki, material bibliografikoa erosteko laguntzak, salbu eta material hori beharrezkoa bada agindu honetan aipatzen diren helburuekin bat datozen jarduera zehatzak gauzatzeko.

    Ezingo dute diru-laguntzarik jaso sexu bien arteko berdintasuna bermatzen ez duten egitasmoek.

  1. Eskabideetan sartuko da badagoela aukera laguntza eskatzen duen erakundeak honako hau baimen dezan, espresuki: gainerako datuak edo agiriak organo kudeatzaileak lortu edo egiaztatzea, bai bide presentziala, bai elektronikoa erabilita, eta, betiere, Administrazio Publikoak dituen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenen kalterik gabe.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz, eskabidean sartuko den erantzukizunpeko aitorpen baben bidez, betebehar hauek egiaztatuko dira:

    Beste edozein administraziok edo erakundek publikoa zein pribatua izan helburu berarako ematen dituen diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz gero eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.

    Ez egotea dirua itzultzeko prozedura batean edo zehapen-prozedura batean sartuta, edo horrelakorik izanez gero, amaituta izatea.

    Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiztatu behar du ez dagoela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.

    Erakunde eskatzaileak eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztea.

  3. Erregistratuta egon ezean, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero:

    Bide presentzialaren bidez: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/eu/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/adjuntos/alta%20de%20TERCERO.pdf helbidean ezarritako ereduaren araberako formularioa.

    Bide elektronikoaren bidez:

  1. Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskabideak behar bezala beteriko eskaera-orri normalizatu baten bidez aurkeztuko dira, Herritarrentzako Arreta Bulegoetara, Kultura Sailaren Lurralde Ordezkaritzetara, Eusko Jaurlaritzaren erakunde laguntzaileetara bertaratuta, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskabide-eredua agindu honen 4.3 artikuluan adierazitako egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.

  3. Halaber, eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu ahal izango dira, zehazki, agindu honen 4.3 artikuluan adierazitako egoitza elektronikoaren bitartez.

  4. Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten moduan. Orobat, prozeduran zehar, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

    Eskabideak bai telematikoak, bai bertaratuta egindakoak honako hauek izango ditu:

    1. Aurkezten den proiektuari buruz honako hauek zehatz-mehatz azaltzen dituen txostena: helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontuak, justifikazioak eta proiektua zuzen interpretatzeko interesgarritzat jotzen den beste edozein elementu.

      I. eranskina (Beste finantziazio-iturri batzuk). Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena, diru-laguntzaren egoera (ezetsia, erantzunaren zain, emana) eta diru-kopuruak. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo diru-laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

    1. Eskabidea egiten duten erakundeak legez eratuta eta hainbat udalerrik osatuta badaude, beren helburuen artean liburutegi-zerbitzu publikoa elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute.

    2. Eskabidea udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeek egiten badute, eskuduntza hori egiaztatzen duen dokumentazioa erantsi beharko dute.

      Horretaz gain, liburutegi publikoen kudeaketaren arloko eskumenak dituzten udal-erakundeek, eskumen hori egiaztatzen duen agiria erantsi behar diote eskabideari. Nolanahi ere, ez dute horrelakorik egin beharrik izango agiria aurrez aurkeztu badute, betiere, agiriak lehengo balio berbera badu.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio agindu honen bidez araututako diru-laguntzak kudeatzeko egin beharrekoak egitea.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, agindu honen 9. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta. Era berean, Zuzendaritzak osatuko du ebazpen-proposamena eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari igorriko. Bertan azalduko dira, hala badagokio, erakunde onuradun bakoitzari egokitutako diru-kopurua eta emandako diru-laguntzak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen diren baldintza guztiak.

  1. Agindu honek dituen diru-baliabideak onuradunen artean banatuko dira, agindu honen kalkulu-eranskinean adierazitako sistemaren arabera. Horretarako, aurrez, haur eta gazteen mailako biztanle-taldeak ezarri dira, eta horiei balio homologatu eta indize zuzentzaile batzuk aplikatuko zaizkie, zeinak handiagoak izango baitira onuradunek biztanle gutxiago jasotzen dituzten heinean.

    Era berean, antolatutako ekintzetan euskararen erabilerari erantsitako balioa ere kontuan izango da. Honela, 1,1 balioa emango zaie euskararen erabilpena gainditzen dutenei, udalerri bakoitzean euskara dakitenen datuekin alderatuz. Datuon erreferentzia, Eustatek argitaratutako azken estatistikak izango dira.

  2. Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu eta gero, onuradunen batek 12. artikuluko 1. puntuko ehunekoa gainditzen badu, aurrekontuaren gainean onarturiko gehieneko ehunekoan ezarriko dira diru-laguntzak. Soberakinak gainerako onuradunen artean banatuko dira, kalkulu-eranskinean ezarritako sistemaren arabera. Jardunbide hori behar adina aldiz errepikatuko da, eta aplikatu eta gero geratzen diren kopuruak aurretik lortutako kopuruei gehituko zaizkie.

  1. Eskabidearen xede diren jarduerak burutzeko onartutako gastu-aurrekontuaren % 75era irits daiteke diru-laguntza. Portzentaje hori bere horretan mantenduko da azkenean justifikatutako zenbatekoei dagokienez.

  2. Dena den, aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, onuradun bakoitzak jaso dezakeen diru-kopurua ezin da 30.100 eurotik gorakoa izan.

  3. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

  1. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari dagokio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egindako ebazpen-proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea.

  2. Diru-laguntzei buruzko ebazpena eta jakinarazpena egiteko gehienezko epea sei hilekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  3. Jakinarazpen-gisa, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  4. Epe hori amaitu eta ebazpena jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen ondorioetarako.

  5. Dena den, agindu honetako 9. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, erabakia hartzeko epea etenda geratuko da izapide hark behar duen beste denboraz, jakinarazpen-egunaren eta erantzuteko epearen arabera.

  6. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak betez, erakunde interesdunek ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kulturako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango dute.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, erakunde onuradunek, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean, ez badiote diru-laguntzari espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Kultura Sailak beren zereginetan dihardutela deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruz eskatutako informazioa ematea.

  4. Diru-laguntza hauetaz baliatuz egiten diren ekintza eta dokumentazio guztietan, bai eta horien publizitatean ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuaren laguntza jaso dela agertzea.

  5. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta, gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea.

  6. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.2 artikuluan ezarritako beste edozein betebehar.

    1. Diru-laguntzaren justifikazioa, likidazioa eta ordainketa.

    1. Diru-laguntzen ordainketa bakarra egingo da, diruz lagundutako jarduera benetan egin dela, diru-laguntza zuzentzen den helburua betetzen duela eta kostua guztira zenbatekoa izan den egiaztatu ondoren.

    2. Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2012ko abenduaren 31ra arte aurkez daiteke.

    1. Justifikazioak aurkezteko lekua eta modua.

    1. Justifikazioak Herritarrentzako Arreta Bulegoetara, Kultura Saileko Lurralde Ordezkaritzetara edo Eusko Jaurlaritzaren erakunde laguntzaileetara bertaratuta aurkez daitezke, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

    2. Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez ere aurkeztu ahalko dira, http://www.euskadi.net/misgestiones gunean.

Diru-laguntza justifikatzeko, dokumentu hauek eskatuko dira:

  1. Burutu diren jarduerei buruzko memoria (II. eranskina, justifikazio-memoria).

  2. Kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria, egindako gastuei buruzkoa, III. eranskineko ereduaren araberakoa (kontu-hartzailearen egiaztagiria).

  3. Laguntza emateko ebazpenean eskatzen den beste edozein agiri.

    Dokumentazioa jasotakoan edo epea amaitutakoan, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, kasuan kasuko dokumentazioa aztertu ondoren, diru-laguntza ordaintzeko agindua emango du, eta, murrizketarik egin behar bada, bakoitzari dagokion likidazioa igorriko dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari. Sailburuordeari baitagokio horren inguruko ebazpena egitea bi hileko epean, justifikazioak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Hauek izango dira ez-betetzeak:

  1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

  2. Agindu honetan edo laguntza emateko ebazpenean adierazitako betebeharrak ez betetzea.

  3. Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean hala badagokio adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea.

  4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

    Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena; 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horien itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena).

Eskatutako diru-laguntzak kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoa aldatu ahal izango da, laguntzak ebatzi baino lehen, baldin eta aurrekontuetako diru-baliabideak agortu ez badira. Hori gertatuz gero, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kulturako sailburuari (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikulua), hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 13a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik