Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 2. zikloan unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 2. zikloan unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 3320
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/13
  • Argitaratze-data: 2012/07/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz Berneoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 48001427.

Izen espezifikoa: «Sagrado Corazón».

Titularra: Iglesia Católica, Diócesis de Bilbao.

Helbidea: Matxitxako bidea, 4.

Udalerria: Bermeo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzea, 25 ikaspostuko edukierakoa.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honelako edukierakoak:

1 unitate: urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate: urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

4 unitate: bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 204 ikaspostuko edukiera.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukiera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate 240 ikaspostuko edukiera.

Hezkuntza berezia: 2 unitate.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik