- AGINDUA, 2012ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3014
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/16
- Argitaratze-data: 2012/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 7ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (maiatzaren 28ko EHAA, 103. zk.), hau
XEDATzen DUT:
Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Sailburuordetzan, 520010 kodea, 69. dotazioa.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik hasita; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 16a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
maría ISABEL CELAÁ DIéGUEZ.


