- AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Agindu honen bidez, onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu egiten da zenbait fundaziok xurgapen bidez bat egiten dutela ¿Fundación Matias Isasi fundazioa, Fundación Francisco de Gamiz fundazioa, Agregación de Fundaciones Benéfico Particulares de Álava eta Agregación de Fundaciones Benéfico-Particulares de la provincia de Gipuzkoa¿, beste fundazio batek, Centro Innovación en Polít - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Agindu honen bidez, onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu egiten da zenbait fundaziok xurgapen bidez bat egiten dutela ¿Fundación Matias Isasi fundazioa, Fundación Francisco de Gamiz fundazioa, Agregación de Fundaciones Benéfico Particulares de Álava eta Agregación de Fundaciones Benéfico-Particulares de la provincia de Gipuzkoa¿, beste fundazio batek, Centro Innovación en Polít
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 192
- Hurrenkera-zk.: 4359
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/06/19
- Argitaratze-data: 2012/10/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Bat-egiteari, idazpuruan aipatu estatutu-aldaketari eta patronatu-aldaketari buruzko espedienteak ikusi eta aztertu dira, ondoko aurrekarietan oinarrituz:
Lehenengoa. 2012ko martxoaren 30ean Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen Gasteizko notario Blanca Palacios Guillén andrearen aurrean 2012ko martxoaren 9an egiletsitako eskritura publikoaren bi kopia eskuetsi (protokolo-zenbakia: 430). Eskritura hori zenbait fundaziok xurgapen bidez bat egiteari buruzkoa da; aurrerantzean, fundazio horiek izen hau hartuko dute: Centro Innovación en Política Social Gizalab fundazioa.
Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Iñaki Mirena Múgica Flores jaunak egiletsi zuen eskritura hori, honako hauen izenean eta ordez: fundazio xurgatzailea Fundación Cecilia Sarmiento fundazioa eta fundazio xurgatuak Fundación Matias Isasi fundazioa, Fundación Francisco de Gamiz fundazioa, Agregación de Fundaciones Benéfico Particulares de Álava eta Agregación de Fundaciones Benéfico-Particulares de la provincia de Gipuzkoa.
Izan ere, ordezkaritza hori dauka, Gizarte Zerbitzuetako zuzendari den aldetik (lehen, Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritza).
Estatuak Eusko Jaurlaritzari eskualdatutako eskumenekin bat etorriz, eta irailaren 26ko 2768/1980 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, bat-egitean parte hartzen duten fundazioen behin-behineko patronatua Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren esku geratu zen.
Egun, zuzendaritza horrek Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza du izena, eta aipatutako fundazio horien gaineko eskumenari eutsi egin dio, hala ezarrita baitago Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuaren 12. artikuluko m) idatzi-zatian.
Bigarrena. Estatutuen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, espedientean hainbat agiri daude jasota, eta horietan oinarritzen da Fundación Centro para la Innovación en Política Social Gizalab fundazioa zuzenduko duen patronatuaren osaera; hona hemen agiriok:
Maiatzaren 8ko 11/2009 Dekretua, Lehendakariarena, M.ª Gemma Aranzazu Zabaleta Areta andrea Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu izendatzen duena.
Irailaren 6ko 194/2011 Dekretua, Alfonso Gurpegui Ruiz jauna Gizarte Gaietako sailburuorde izendatzen duena.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren martxoaren 16ko Agindua, Centro para la Innovación en Política Social Gizalab fundazioko patronoak izendatzen dituena.
Patronatuak 2012ko martxoaren 28an egindako bileraren aktaren ziurtagiria, patronatuko idazkari Oscar Seco Revilla jaunak 2012ko apirilaren 18an emana, patronatuko lehendakari eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta Areta andrearen oniritzia jasoa zuena. Bilera hartan, besteak beste fundazioaren idazkari ez-patronoa eta diruzaina izendatzea erabaki zen.
Aipagarria da, halaber, patrono guzti-guztiek onartu dituztela izendapenak eta karguak.
Bestalde, lehenago aipatutako estatutuen artikuluan ezartzen denez, fundazioaren patronatuak honako kide hauek izango ditu:
Eusko Jaurlaritzan gizarte gaietako arloaren ardura duen sailburua, patronatuko lehendakaria izango dena.
Eusko Jaurlaritzan gizarte gaietako arloaren ardura duen sailburuordea.
Eusko Jaurlaritzan gizarte gaietako arloaren ardura duen sailburuak bere saileko goi-kargudunen artean izendatutako lau kide.
Horretaz gainera, gehienez hautapen bidezko bost patrono izendatu ahal izango dira, patronatuaren erabaki bidez izendatu ere, estatutuen 22. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena. Espedientean, era berean, Fundazioen Erregistroaren Aholkularitza Juridikoak emandako txostena jasotzen da, eta txosten horretan adierazten denez, Centro Innovación en Política Social Fundación Gizalab fundazioak, bat-egitea gauzatu den unean, ez ditu betetzen Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 23. bis artikuluan ezarritako baldintzak, fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoa dela zehazteari buruzkoak.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio bat-egitea, xurgatzaileak egindako estatutu-aldaketa eta guzti horretatik eratorritako Patronatuaren aldaketa onartu eta inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago honako hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legearen 32. eta 36. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko, lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.
Bigarrena. Erabakitako bat-egitearen espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta hartara, bereziki bete dira artikulu hauetan ezarritako eskakizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 32. artikuluan ezarritakoak; lehenago aipatutako 100/2007 Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen 101/2007 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritakoak.
Hirugarrena. Bat egiteko erabakiak Babeslaritzaren onespena du, lehen aipatutako 100/2007 Dekretuaren 34.1 artikuluarekin bat etorriz.
Laugarrena. Fundazio xurgatzaileak onartutako estatutu-aldaketari dagokionez, lehen aipatutako 12/1994 Legearen 31. artikuluan xedatutakoa betetzen da, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoa ere.
Bosgarrena. Azkenik, kargugabetzeak eta patronatu berriaren izendapena, biak ala biak, orokorki, bat datoz lege-aurreikuspenekin, hots:12/1994 Legearen 10., 12., 16. artikuluekin eta horiekin bat datozenekin; lehenago aipatutako 101/2007 Dekretuaren 40. eta 41. artikuluekin; eta aplikatzekoak diren fundazio xurgatzailearen estatutu-aurreikuspenekin.
Aipatu manuak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusi dira, eta, batez ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 73. artikulua. Beraz,
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak honako hau
Fundación Cecilia Sarmiento fundazio xurgatzaileari dagokionez:
Lehenengoa. Fundación Cecilia Sarmiento fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzea.
Bigarrena. Aldaketa hori inskribatu dadila agintzea, agindu hau ematen den egunean, eta 2012ko martxoaren 9an Blanca Palacios Guillén Gasteizko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 430).
Estatutuen 1. artikuluan izandako aldaketaren ondorioz, Fundación Cecilia Sarmiento fundazioak izen hau izango du aurrerantzean: Fundación Centro para la Innovación en Política Social Gizalab fundazioa.
Era berean, estatutuen 5. artikuluaren idazkera berriaren arabera, fundazioaren xede eguneratuak honako hauek izango dira:
Zenbait arlotan gizarteratzea, integrazioa, gizarte-zerbitzuak eta aktibazioa, berrikuntzara bideratutako estrategiak eta jarduerak landu eta sustatzea, honako hauek ardatz hartuta: parte-hartzea, gobernantza, gizarte-ekimena eta hirugarren sektorearen garapena.
Aipamen modura, xeda nagusiak honako hauek izango dira:
Fundazioaren xede diren arloekin lotutako enpresa sozialen garapena eta gizarte-ekintzailetza bultzatzea.
Gizartean, enpleguko sorgune berriak eta jarduera ekonomiko alternatiboetarako aukerak bilatzea.
Berrikuntzarekin lotutako ikerkuntza sustatzea, fundazioaren erreferentziazko arloetan.
Gizartean eragitea, euskal herritarrek balio eta jarrera proaktiboak, harreman-jarrerak eta partaidetzazkoak izan ditzaten, gizartearen eraldaketa ardatz hartuta, betiere; horretarako, ezagutza gizarteratzeaz gain, gobernantza, parte-hartzea eta sareko lana sustatuko ditu.
Berrikuntzako agente eta sareen arteko harreman-eredu berriak sustatzea, helburu hartuta egungo erronkei eta sareek kanpoan duten loturei ekitea.
Hirugarren sektorearen garapena bultzatuko da, bereziki, sektorea erakundeen bidez sendotuz, kalitatea hobetuz kudeaketa, batez ere eta gizartean sustraituz.
Fundazioaren estatutuen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, fundazioaren egoitza Gasteizen dago (Donostia kalea 1, 01010), eta, nagusiki, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.
Hirugarrena. Estatutuen 10. artikuluaren patronatuaren osaerari buruzkoaren idazkera berriaren ondorioz (ikus bigarren aurrekaria), agindu egiten da aurreko patronoak kargutik kentzeko eta patrono berri hauek izendatzeko:
Lehendakariaren maiatzaren 8ko 11/2009 Dekretuaren indarrez, M.ª Gemma Aranzazu Zabaleta Areta andrea fundazioaren patronatuko kide izendatzen da, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu den aldetik. Era berean, patronatuko lehendakari-kargua beteko du, estatutuen 13. artikuluaren idazkera berrian ezarritakoarekin bat etorriz.
Irailaren 6ko 194/2011 Dekretuaren indarrez, Alfonso Gurpegui Ruiz jauna fundazioaren patronatuko kide izendatzen da, Gizarte Gaietako sailburuorde den aldetik. Era berean, patronatuko lehendakariorde-kargua beteko du, estatutuen 13. artikuluaren idazkera berrian ezarritakoarekin bat etorriz.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko martxoaren 16ko Aginduaren indarrez, honako patrono hauek izendatzen dira: Iñaki Mirena Múgica Flores jauna, M.ª Dolores García García andrea, Miren Jasone Amilibia Urcelay andrea eta Miguel Ángel González Martín jauna.
Patronatuak 2012ko martxoaren 28an egindako bileraren aktaren ziurtagiriaren indarrez, Oscar Seco Revilla jauna patronatuko idazkari ez-patrono eta Iñaki Mirena Múgica Flores jauna fundazioko diruzain izendatzen dira. Aipatutako ziurtagiri hori patronatuko idazkari Oscar Seco Revilla jaunak eman zuen, 2012ko apirilaren 18an, patronatuko lehendakari eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta Areta andrearen oniritziaz.
Izendapen horiek aintzat hartuta, patronatuaren osaera honako hau izango da:
(Ikus .PDF)
Centro Innovación en Política Social Gizalab fundazioak (lehen, Fundación Cecilia Sarmiento fundazioa) honako fundazio hauek xurgatu egin ditu: Fundación Matias Isasi fundazioa, Fundación Francisco de Gamiz fundazioa, Agregación de Fundaciones Benéfico Particulares de Álava eta Agregación de Fundaciones Benéfico-Particulares de la provincia de Gipuzkoa. Bada, xurgapen bidezko bat-egite horri dagokionez:
Lehenengoa. Onarpena ematea xurgapen bidezko bat-egite honi: Centro Innovación en Política Social Gizalab fundazioak (lehen, Fundación Cecilia Sarmiento fundazioa) xurgatu egiten ditu Fundación Matias Isasi fundazioa, Fundación Francisco de Gamiz fundazioa, Agregación de Fundaciones Benéfico Particulares de Álava eta Agregación de Fundaciones Benéfico-Particulares de la provincia de Gipuzkoa.
Bigarrena. Agindu honen egunean Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aipatu fundazioei irekitako erregistro-orrietan fundazio horiek xurgapen bidez bat eginda geratu direla inskribatzeko agintzea; bat-egite horretan, fundazio xurgatzaileak Centro Innovación en Política Social Gizalab fundazioak (lehen, Fundación Cecilia Sarmiento fundazioa) xurgatu egin ditu fundazio hauek: Fundación Matias Isasi fundazioa, Fundación Francisco de Gamiz fundazioa, Agregación de Fundaciones Benéfico Particulares de Álava eta Agregación de Fundaciones Benéfico-Particulares de la provincia de Gipuzkoa. Aipatu inskripzioa, 2012ko martxoaren 9an Blanca Palacios Guillén Gasteizko notarioak baimendutako eskrituran dago (protokolo-zk.: 430), hain zuzen ere bat-egitean parte hartu duten fundazio guztientzat fundazioen patrono bakarrak testu komun gisa hartutako erabakian ageri den bezala idatzita; testu hori titulu publikoan erantsita dago.
Hirugarrena. Agindu honen egunean, honako fundazio hauen erregistro-idazpenak deuseztatzeko agintzea: Fundación Matias Isasi fundazioa, Fundación Francisco de Gamiz fundazioa, Agregación de Fundaciones Benéfico Particulares de Álava eta Agregación de Fundaciones Benéfico-Particulares de la provincia de Gipuzkoa.
Aipatu fundazioei agindu honen jakinarazpena egitea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 19a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia MendIa Cueva.


