Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Ceinpro» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Ceinpro» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 4474
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/19
  • Argitaratze-data: 2012/10/10

Testu legala

Aztertu da Donostiako (Gipuzkoa) «Ceinpro» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko baimena.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1583/2011 Errege Dekretua, 3D animazioetako, jokoetako eta multimedia elkarreragileetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 11ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 20007539.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Ceinpro».

Titularra: Centro Informático Profesional Ceinpro, S.L.

Helbidea: Heriz pasealekua 95.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

«3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo bat, 20 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

Lanbide Heziketa:

Familia: Administrazioa eta kudeaketa:

«Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.

Familia: Arte grafikoak:

«Aurreinprimaketa digitala» erdi-mailako zikloa. Edukiera: hiru ziklo.

«Argitalpen-diseinua eta -produkzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: hiru ziklo.

Familia: Irudia eta soinua:

«3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.

Familia: Instalazioa eta mantenimendua:

«Lanbide-arriskuen prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.

Familia: Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak:

«Haur-hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.

«Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik