Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zeanuriko (Bizkaia) «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zeanuriko (Bizkaia) «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 4520
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/19
  • Argitaratze-data: 2012/10/15

Testu legala

Aztertu da Zeanuriko (Bizkaia) «Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, non eskatzen baitu alda dakiola baimena Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruz­koa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua, Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arretako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 48003990.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia.

Titularra: Bilboko Elizbarrutia.

Helbidea: Zulaibar 1.

Udalerria: Zeanuri.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

«Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta» erdi-mailako heziketa-zikloa ema­tea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Edukiera: 4 unitate, 120 ikaspostu.

Batxilergoa:

«Zientziak eta Teknologia» modalitatea. Edukiera: 2 unitate, 70 ikaspostu.

Lanbide Heziketa:

Familia: Elektrizitatea eta elektronika:

«Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Fabrikazio mekanikoa:

«Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak.

«Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukera: ziklo 1.

«Haur-hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik