Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 3985
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/20
  • Argitaratze-data: 2012/09/04

Testu legala

EAEko hezkuntza-sistemarentzat ezinbestekoa da bertan sartuta dauden gizarteko sektore guztien parte-hartzea eta haien guztien laguntza, ezarrita dituen helburuak lortuko baditu. Heziketa integrala lortzeko, irakaskuntza arautuak behar-beharrezkoa du jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko ekintzak gauzatzea. Eta hori helduen hezkuntzako ikasleen parte-hartzeari esker lortzen da, bai eta indarrean dagoen legediak ezarritakoaren arabera eratutako adin txikiko ikasleen gurasoen parte-hartzeari esker ere.

Parte-hartze horrek, ordea, gastu handiak eragiten dizkiete legez eratutako erakunde guztiei, eta, beraz, sistemak berak lagundu egin behar die partaidetza hori gauza dadin.

Horren guztiaren ondorioz, agindu honen bidez, laguntzetarako deia egiten da, hau izanik laguntza horien xede nagusia: Helduen Hezkuntzako (HHE) ikastetxeetako ikasleen elkarteak eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteak egon daitezen sustatzea, bai eta elkarte horiek gauzatzen dituzten jarduera osagarriek eta eskolaz kanpoko ekintzek eragiten dituzten gastuen zati bat ordaintzea ere.

Mota horretako laguntzetarako baliabide gutxi daudenez, emango den laguntza guztiaren zenbatekoa honako hauen baitakoa da: elkarteak egoitza duen ikastetxean dauden bekadunen kopurua eta ikastetxe hori sare publikokoa edo itunpekoa den. Izan ere, bi baldintza horiek dira babestutako kolektiboaren egoera sozioekonomikoaren adierazle.

Horregatik, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legean ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuko diru-laguntzak arautzeari buruzkoan xedatutakoaren arabera, eta, halaber, abenduaren 23ko 6/2011 Legeak, 2012ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenek ezarritakoaren arabera, hau

Agindu honen xedea Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei laguntzak emateko deialdia egitea da. Laguntza horiek 2012. urtean egindako gastuetarako dira, hain zuzen ere, agindu honen 4. artikuluan aipatutako jarduerek eragiten dituzten gastuetarako.

Agindu honen xederako, zazpiehun eta bi mila (702.000) euroko kreditua izendatu da Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko aurrekontu orokorretan.

  1. Honako hauek eskatu ahal izango dituzte aurreko artikuluan adierazi diren laguntzak:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Helduen Hezkuntzako (HHE) ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteak, dagokien elkarte-erregistroan izena emana dutenak.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteak, dagokien elkarte-erregistroan izena emana dutenak.

      Ofizioz egiaztatuko da erregistroan izena emana dutela, eta ezinbestean erregistratuta egon behar dute eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

  2. Deialditik kanpo geratzen dira derrigorrezkoa ez den 0 eta 3 urte bitarteko irakaskuntza-mailako haurren guraso-elkarteak.

  3. Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen edo laguntzen deialdi honetan ezingo dute parte hartu betiere, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean zehapen penal edo administratiboa dela-eta diru-laguntzak edo laguntzak jasotzeko aukera galdu duten pertsonek, ezta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek ere, sexu- diskriminazioagatik zigortutakoak barne, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera.

Agindu honetan adierazten diren laguntzak gastu hauetarako emango dira:

  1. Jarduerek eragindako gastuetarako eta Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteek eta guraso-elkarteek beren jardunerako behar dituzten azpiegitura- gastuetarako.

  2. Gurasoentzat eta ikastetxeetako ikasleentzat antolatutako jarduerek eragindako gastuetarako.

  1. Eskaera I. eranskinean jasotako ereduari jarraiki beteko da, eta, ondoren, dokumentazio honekin batera aurkeztuko da:

    1. Diruz lagundu daitekeen epean elkarteak gauzatuko dituen jardueren programa. Baliozkoa izateko, Ordezkaritza Organo Goreneko (OOG) edo Eskola Kontseiluko idazkariaren egiaztagiria ere aurkeztu behar da, elkarteak ikastetxearekin lotura duela eta aipatutako zentroan ohiko jarduera gauzatu duela egiaztatzen duena (II. eranskina).

    2. Eskaera egiten duen elkartearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakian (IFZ) edo bankuko datuetan aldaketarik eginez gero, eta, halaber, Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatzen zaion lehen aldia bada, hirugarrenen jatorrizko alta-orria eta indarrean dagoen IFZko txartelaren kopia erantsi behar da.

  2. Guraso elkarte batek ofizialki aintzatetsitako bi ikastetxetan lana egiten badu, bi eskabide egin beharko ditu (ikastetxeko bat). Ikastetxe batean bi eskabide edo gehiago izanez gero (bai guraso elkarteek eginda, bai irakaskuntzako kooperatibek eta elkarteek eginda), ikasleen kopurua banatuko da eskabideetan aipatutako portzentajearen arabera.

Eskaerak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herritarrentzako bulegoetan (Zuzenean) edo bakoitzari dagokion hezkuntza-ordezkaritzan. Eskabideak aurkezteko, halaber, beste bulego batzuk ere erabil daitezke; hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaltzen direnak. Eskatzaileek eskaera posta-bulegoan aurkeztea erabakitzen badute, gutun-azal irekian egingo dute, eta, horrela, posta-funtzionarioak, gutuna ziurtatu aurretik, zigilua jarri ahal izango dio eskaera-orriari.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen izapideetan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, «Ikasleen Elkarteetarako Diru-laguntza» izeneko fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi horren helburua deialdi honetako diru-laguntzak kudeatzea izango da, bai eta deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruzko informazioa ematea ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduraduna. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideak betetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetan parte hartzen duten lagunek baimena ematen diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiazta dezan aurkeztutako dokumentuek egiazkoak direla.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean hutsik edo okerreko daturik atzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta hamar eguneko epea emango dio hutsok zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzendu ezean, eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, ebazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako moduan eman ondoren.

  1. Laguntzen banakako zenbatekoa zehazteko, artikulu honetan ezarritako banaketa-sistema aplikatuko da. Zenbateko hori ez da inola ere izango elkarte horietako bakoitzak benetan izandako gastu guztien zenbatekoa baino handiagoa.

  2. Banaketa-sistema hau da:

    1. Hasiera batean, 162na euro esleituko zaie onartutako eskaera guztiei.

    2. Gero, elkarte horietako bakoitzari bi puntuazio hauen guztizkoa esleituko zaio:

      Ikastetxeak dituen ikasleen guztizko kopuruagatik dagokion puntuazioa. Elkarte bakoitzari esleituko zaio jarduten duen ikastetxean matrikulatutako ikasle-kopurua adina puntu; horretarako, eskaera epearen amaierako estatistika-dokumentazio ofiziala hartuko da kontuan.

      Ikastetxeak dituen bekadunen kopurua bider 3 eginda lortutako puntuazioa; horretarako, eskaera epearen amaierako estatistika-dokumentazio ofiziala hartuko da kontuan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako elkarteen kasuan, berriro egingo da aurreko puntuazio hori bider 3.

      Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteen kasuan, ikasleen % 20 joko da bekaduntzat.

      Ikastetxe bakoitzeko puntuazioa ez da inoiz izango aurreko bi puntuazio horien arteko batura baino handiagoa.

    3. Deialdiaren zenbatekotik kenduko da hasierako laguntzen guztizkoa. Hori egin ondoren lortutako zenbatekoa izango da banatu beharreko soberakina.

      Erakunde bakoitzak ateratako puntuazioa biderkatu egingo da faktore konstante batekin, eta faktore hori ateratzeko honako hau egingo da: banatzen den soberakinaren guztizko zenbatekoa zati elkarte guztiei emandako puntuen guztizko batura.

    4. Ateratako zenbatekoari hasierako 162 euro gehituko zaizkio, elkarte bakoitzari emango zaion laguntza zehazteko.

  1. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak batzordea eratuko du, laguntzak esleitzeko proposamena presta dezan. Batzordeak kide hauek izango ditu:

    Berrikuntza Pedagogikoko Zerbitzuko arduraduna. Batzordeburua izango da.

    Hezkuntzako hiru lurralde-ordezkaritzetako Pedagogia Berriztatzeko lurralde-burutzetako kide bana.

    Berrikuntza Pedagogikoko Zerbitzuko ordezkari bat. Idazkaria izango da.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak emango du, eta interesdunei jakinarazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, lau hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta egindako eskabideei dagokienez, onuradun bakoitzari emandako zenbatekoa adieraziko da, eta, behar izanez gero, uko egiteko arrazoiak.

  2. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Artikulu honen lehenengo paragrafoan aipatutako epea igarota, ebazpena onuradunei jakinarazten ez bazaie, dagokion eskabidea ezetsi egin dela uler dezakete onuradunek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak bateragarriak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein herri-administrazioren edo erakunde pribaturen bidez lortutako beste edozein laguntzarekin, betiere jasotako laguntza guztien baturak diru-laguntza honen xede den gastuaren % 100 gainditzen ez badu. Gainditzen badu, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera legokiokeen diru-laguntzari.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituzten erakunde onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematea, hala agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Testu Bategina, 1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).

  2. Laguntza eman duen erakundeak egingo dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak burutuko duen ikuskaritzaren mende egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura eskuratu diren laguntza edo diru-laguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudiko neurrien mende ere egon beharko du, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  3. Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, jakinarazpenaren osteko hogei eguneko epean ez bada berariaz eta idatziz uko egiten, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.

  4. Diru-laguntza zein xedetarako eman den, hartarako erabiltzea.

  5. Lagundutako ekintzen ondorioz sor daitezkeen arriskuak bere gain hartzea, eta, behar izanez gero, aseguru egokia egitea.

  6. Laguntza eman dien erakundeari behar bezala justifikatzea baldintzak eta betebeharrak bete dituztela, bai eta laguntza ematea edo laguntzaren onura jasotzea ekarri duen jarduera egin dutela ere.

  1. Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

    1. Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

    2. Gainerako zatia (% 25) III. eranskina behar bezala beteta aurkeztu ondoren ordainduko da. Eranskinarekin batera aurkeztu behar dira egun horretara arte egin diren gastuen faktura eta ordainagiriak. Agiri horiek 2013ko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

  2. Ematen diren epeetan justifikatu ezean edo emandako diru-laguntza baino gutxiago justifikatuz gero, ebazpeneko kopurua aldatzeko prozesua hasiko da, dagokion heinean, eta, behar izanez gero, laguntza eskuratzeko eskubidea galtzea ekarriko du.

Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak gerora aldatzen badira diru-laguntzaren helburua betetzeari utzi gabe, betiere diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da.

Horretarako, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du, eta, horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak doituko dira.

Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzaren bat betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako diru-kopuruak eta dagozkien legezko interesak Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

  1. Prozeduraren arloan Agindu honek arautzen ez dituen gaietan, osagarri gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak xedatzen duena aplikatuko da.

  2. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari; horretarako, hilabeteko epea dute, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

  3. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

    MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.