Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten duena, 2012-2013 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako programak garatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten duena, 2012-2013 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako programak garatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3015
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/20
  • Argitaratze-data: 2012/07/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

EAEko Lanbide Kualifikazioko Programak arautzen dituen 2008ko ekainaren 10eko Aginduaren 12.1 artikuluak ezartzen duenez, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak erakunde publiko nahiz pribatuekin egindako itun, hitzarmen edo kontratazioen bidez eman ahal izango direla; 12.2 artikuluak ezartzen du, halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emango duela baimena Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak emateko, eta honek zuzenduko dituela ikastetxeek eta erakundeek jaso ditzaketen diru-laguntzak.

Adierazitako horregatik guztiagatik, honako hau

XEDATZen DUT:

Agindu honen helburua da udalei, mankomunitateei, horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egitea, 2012-2013 ikasturtean Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak garatzeko.

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak udalek, mankomunitateek, horiek sortutako erakundeek eta erakunde pribatuek eskatu ahal izango dituzte, Hasierako Lanbide Prestakuntzako programak emateko 2008ko ekainaren 10eko Aginduaren arabera horretarako baimena baitute.

  2. Onartutako laguntza ezin izango da 2011-2012 ikasturtean baimendutako talde-kopuruari eta lanbide-profilenen kopuruari dagokiena baina handiagoa izan.

  3. Kontzertuen bidez programa horiek emateko diru-laguntzak jasotzen dituzten ikastetxe pribatuek ezin izango dituzte laguntza horiek jaso.

  4. Deialdi honen bidez lortzen den diru-laguntza bateraezina da beste erakunde publiko edo pribatu batzuek, estatukoek zein nazioartekoek, xede horretarako ematen duten beste edozein diru-laguntzarekin edo laguntza ekonomikorekin.

  1. Erakunde eskatzaileak ezin du diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen duen zigor administratibo edo penalik izan, eta ez du diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik izango Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez zigortutako sexuagatiko bereizketak barne.

  2. Erakunde onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzengatik edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.

  3. Erakunde pribatu eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko ditu eta 4.3.b) artikuluan adierazten den moduan egiaztatu beharko du alderdi hori.

  4. Eskatzaileak diru-laguntza eskatzeko behar besteko ahalordea izan beharko du.

  1. Agindu honetako II. eranskinean agertzen den eskaera-ereduan egingo dira eskabideak. Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak izenpetuko ditu eskabideak.

  2. Aurreko puntuan adierazitakoaren arabera, diru-laguntzen eskabideei honako dokumentazio hau gaineratu beharko zaie:

    1. Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen duen zigor administratibo edo penalik ez dutela eta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ez dutela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez zigortutako sexuagatiko bereizketak barne egiaztatuko duen idazkariaren ziurtagiria edo, hala badagokio, aitorpen arduratsua.

    2. Beste erakunde publiko edo pribatu batzuek, estatukoek zein nazioartekoek, jarduera bererako ematen duten beste edozein diru-laguntza edo laguntza jasotzen ez dutela aditzera ematen duen idazkariaren ziurtagiria edo, hala badagokio, aitorpen arduratsua.

  3. Eskabideei, aurretik aditzera emandako dokumentazioaz gain, honako dokumentazio hau ere gaineratu beharko zaie:

    1. Eskatzaileak udalak, mankomunitateak edo erakunde publikoak badira:

      Udalek edo mankomunitateek sortutako erakundeetako ordezkariak zein ordezkapen-gaitasun duen egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko dute.

    2. Erakunde pribatuen kasuan, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

      Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia konpultsatua.

      Erakundea eratzearen akta edo eskritura, legezko ordezkariaren izendapena eta haren NANaren kopia.

      Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duen ziurtagiria.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

  2. Agindu honen bosgarren artikuluan eskatzen den dokumentazioa eta eskabidea Hezkuntza Sailaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu beharko da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan aurreikusten diren dependentzietako edozeinetan.

  3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluaren indarrez, eskabideak eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, erakunde interesdunari jakinaraziko zaio hamar eguneko epea duela akatsa zuzentzeko edo aginduzko dokumentuak gaineratzeko. Gainera, ohartaraziko zaio, hala egiten ez badu, eskabidea bertan behera geratuko dela bidezko ebazpenaren ondoren. Ebazpen hori lege horren 42. artikuluan aurreikusten den moduan eman beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko Osabidezko eta Helduen Hezkuntzako Unitateak 10 eguneko epean bidaliko dizkio eskabide horiek eta horietako bakoitzerako aurkeztutako dokumentazioa Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari.

Dokumentazio horrekin batera, lurralde-zerbitzu horiek txosten bana bidaliko dute, bai eta erregistroa ere, non adieraziko den eskabideek laguntzetarako eskatutako dokumentazio guztia aurkezten dutela eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela.

  1. Agindu honen bitartez 2012-2013 ikasturterako deitutako diru-laguntzetara guztira 17.623.400 euro zenbatekoa zuzenduko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan arlo horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

  1. Hurrengo paragrafoan ezarritako eran, lehia-prozeduraren bidez erabakiko da diru-laguntza ematea.

  2. Horretarako emandako aldian aurkeztutako eskabideetarako diru-laguntza emango da, baldin eta agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta matrikulazio-aldiaren bukaeran egiaztatzen badute taldeak osatzeko zehaztutako ikasle-kopurua (13. artikulua, 3. puntua).

1. I. eranskinean islatuko da 2012-2013ko ikasturterako Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetako bakoitzari aurrekontu gisa aplikatuko zaion modulua.

  1. Nolanahi ere, diru-laguntza jasoko bada, diru-laguntzaren xede diren ikasle-taldeen kopurua osatu beharko da nahitaez.

  2. Matrikulaziorako ezarritako ohiko epea bukaturik (uztailaren 13an), egiaztatuko da taldeak osatu egin direla. Deialdi honetan aurreikusitako aurrekontua onartutako eskariei erantzuteko behar bestekoa ez bada, erakunde eta programa bakoitzari taldeka eta mailaka esleitutako zenbatekoa proportzio berean murriztuko da, onartutako aurrekontuari egokitu arte.

  3. Taldeko aurkeztutako aurrekontua I. eranskinean ezarritako zenbatekoa baino txikiagoa bada, emandako laguntzak ez du aurkeztutako aurrekontua gaindituko.

  1. Diru-laguntzak emateko prozedura ebazteko 6 hilabeteko gehieneko epea ezarri da Agindu honetan, betiere Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

  2. Deialdi honetan aurkeztutako eskabideak prozedura bakar batean bideratuko dira, eta prozedura hori ebaztea Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari dagokio.

  3. Ebazpenak erabakiko du diru-laguntzak ematen diren edo, hala badagokie, ukatzen diren. Lehenengo kasuan, erakunde onuraduna, diruz lagundutako kurtsoak eta horietako bakoitzarentzat emandako diru-laguntzaren zenbatekoa eman beharko da aditzera. Ukatuen kasuan, berriz, diru-laguntza ukatzearen arrazoiak adieraziko dira.

  4. Diru-laguntzak emateari eta ukatzeari buruzko ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara ebazpena 6 hilabeteko epearen barruan, betiere ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

  5. Aurreko paragrafoan aditzera ematen den epea amaitu eta prozeduraren ebazpena argitara eman ez bada, interesdunek pentsatu beharko dute haien eskabidea ukatu dutela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluaren ondorioetarako.

  6. Prozeduraren ebazpenak ez du administrazio-bidea amaituko, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari. Ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epea izango da errekurtso hori jartzeko.

Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da.

Diru-laguntzari dagokion lehenengo ordainketa, % 33,50eko baliokoa, Erabaki honen 14.1 artikuluan zehazten den epea amaitu ondoren egingo da.

Bigarren ordainketa, zenbateko osoaren % 56,50ekoa, bigarren hiruhilekoaren hasieran egingo da, 14.9 artikuluan aipatutako baldintzak bete eta gero.

Eta hirugarren ordainketa, % 10ekoa, ikasturtearen bukaeran egingo da, 14.10 eta 14.11 artikuluetan aipatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero.

  1. Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzen aldaketa orok ebazpena aldatzea eragin ahal izango du, betiere diru-laguntza horien onuradun izateko ezarri diren gutxieneko baldintzei eusten bazaie.

  2. Jasotako zenbatekoak itzultzeko eta berandutze-interesa eskatzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Errege Dekretu Legegileak onartutako testu bategina) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan xedatutakoari jarraituko zaio.

  3. Jasotako diru-laguntza gehi aplikatzekoak diren interesak itzuli beharko dira adierazitako araudian aintzat hartzen diren honako zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen denean, eta bereziki:

    1. Diru-laguntza zertarako eman, horrexetarako erabiltzea, ez beste ezertarako.

    2. Agindu honetan eta Agindua garatuko duten ebazpenetan xedatutakoa edozein modutan betetzen ez denean.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako diru-laguntzen onuradunei dagozkien eginbeharretakoren bat betetzen ez denean.

  1. Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa hauek doakoak izango dira ikasleentzat, eta izena ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erabakitako epeetan egingo da, programa horiek garatuko dituen udalak, mankomunitateak, erakunde publikoak edota erakunde pribatuak erabakitako tokian.

  2. Ikaslearen datuak Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak adierazitako aldiaren barruan grabatu beharko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ondorio horretarako finkatutako aplikazioan. Horrela, Sail bereko organo eskudunak datu horiek onartu ahal izango ditu.

    Salbuespenez bitarteko hori ezin bada erabili, dagokion Lurralde Ordezkaritzako Osabidezko, Lanerako eta Helduen Hezkuntza Unitatean aurkeztu beharko da talde bakoitzean matrikulatu diren ikasleen zerrenda. Honako datu hauek adierazi beharko dira: adina, gainditutako azken maila eta jatorrizko ikastetxea. Ohiko matrikulazio-epea bukatu baino lehenago aurkeztu beharko da zerrenda hori. Matrikulatzeko orriak erantsiko dira, behar bezala bete eta sinatu ondoren.

    Bi kasuetan, ikasleen zerrendaren eta horren datuen egokitasunaren onarpena ezinbestekoa da, jarduerei ekin ahal izateko.

  3. Taldeak osatzeko, gutxienez 10 ikasle behar dira 1. mailan, eta 8 ikasle, ordea, 2. mailan (2008ko ekainaren 10eko Aginduaren 9. artikulua).

    Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleek parte hartzen badute, taldearen ezaugarriei egokituko zaie ikasle-kopurua.

    Ez dira lanbide-profil bereko bi talde baino gehiago diruz lagunduko 1. kurtsoan zein 2. kurtsoan. Profil bereko 1. kurtsoko bigarren talde bat osatu ahal izateko, guztira 30 ikasleko matrikula izan beharko da. Profil bereko 2. kurtsoko bigarren talde bat osatu ahal izateko, guztira 20 ikasleko matrikula izan beharko da.

  4. Programa garatzen duten toki-erakundeek eta erakunde pribatuek ikasleek programan izena ematea dela-eta eskatzen zaien dokumentazio guztia eman beharko diote Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari.

  1. Eman zaien diru-laguntza onartuko dute. Ildo horretan, diru-laguntzak emateko ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek ez badiote diru-laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, onartutzat joko da.

  2. Emandako diru-laguntza eskatutako helburua betetzeko soilik erabili ahal izango da, 13. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez bada behintzat.

  3. Irakasleen lan-baldintzak arlo juridikokoak zein ekonomikokoak egokiak izango dira, eta lan-legerian ezarritakoa bete beharko dute. Horrek ez luke ekarri behar erakunde onuradunetako gainerako langileekiko diskriminaziorik.

    Bestalde, eta edukien metodologia integratzaileak erabiltzeko hastapenen eta ikasleen jarraipen eta arreta pertsonalizatuaren arabera, programa hauek emateko baimenduta dauden erakundeek saiatu beharko dute talde berarengan esku hartzen duten irakasleen kopurua ahalik eta txikiena izaten.

  4. Diru-laguntza jasotzen duen erakundeak programa garatzeko erosi duen tresneria, bestalde, programa horretako jardueretarako soilik erabiliko da. Materiala erosi ahala, tresneriaren berariazko inbentarioan jaso beharko da. Tresneria inori lagatzeko edo, hala badagokio, besterentzeko, berriz, beharrezkoa izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta dagokion erakundearen adostasun adierazia.

  5. Ikastetxean garatzen diren programen inguruan eskatzen zaion informazio guztia helarazi beharko zaio Hezkuntza Ikuskaritzari.

  6. Deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzen gainean eskatutako informazioa helaraziko zaio Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

  7. Erakunde eskatzaileak honako gastu hauek hartuko ditu bere gain: programa egiteko lokalenak, lokal horiek konpontzeko eta kontserbatzeko lanenak, eta ikasleentzat aseguru bat kontratatzearenak Eskola Aseguruak adina prestazio eskaintzen duen aseguru bat izan beharko du.

  8. Diruz lagundutako ikasturteko lehenengo hiruhilekoan, erakunde onuradunek ikasturterako jarduera-proiektua edo hasierako memoria aurkeztu beharko dute, honako hau hartu beharko dute barnean:

    1. Irakatsiko den lanbide-profil bakoitzari dagokion curriculum-proposamena. Proposamen horretan alderdi hauek zehaztuko dira:

      Gaitasunen esparruan ikasleek lortu beharreko helburuak.

      Irakaskuntzako eta ikaskuntzako jarduera adierazgarriak.

      Ikasleen aurrerabidea ebaluatzeko prozedurak eta irizpideak.

    2. Jarduera osagarriak.

      Dokumentazio hori ikastegi bakoitzean zainduko da, zuzendariaren ardura pean, eta Ikuskaritzaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren gainerako zerbitzuen eskura egongo da.

  9. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako epean, erakunde guztiek irakaskuntza-jarduerarekin lotutako oinarrizko datuak aurkeztu beharko dituzte: eskola-egutegia, ordutegia. Horretarako, behar diren prozedurak edo aplikazioak erabiliko dituzte.

  10. Ikasturtea amaitutakoan, erakunde onuradunek 2 hilabete izango dituzte programaren emaitzak ebaluatuko dituen amaierako memoria Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkezteko. Memoria horretan honako alderdi hauek jaso beharko dira:

    1. Programaren garapenaren laburpena eta ikasturteko lehenengo hiruhilekoaren hasierako memoriari eta diru-laguntza eskatzeko egindako programaren proiektuari egin zaizkien aldaketak.

    2. Parte hartu duten gazteak, izandako bajak eta zergatiak.

    3. Estatistika-laburpen bat, ikasleek dituzten ezaugarriak, nondik datozen edo zein ikasketa-maila duten adieraziko duena.

    4. Taldeak eta ikasle bakoitzak lortutako helburuak. Horretarako, programaren proiektuan eta hasierako memorian aurrez ikusitako helburuak hartuko dira oinarri.

    5. Ikasleak lan-munduratzeari dagokionez eta/edo maila akademikoari edo prestakuntzakoari dagokionez lortutako emaitzen estatistika-laburpena.

    6. Emaitzen analisia, jarduera-proiektua egokia ote den zehazteko eta behar dituen aldaketak finkatzeko.

  11. Halaber, ikasturtea amaitutakoan, erakunde onuradunek 2 hilabeteko epea izango dute garatutako programen justifikazio ekonomikoa aurkezteko. Dagozkien Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dute. Honako dokumentazio hau hartu beharko da barnean:

    1. Irakasleen nomina guztien fotokopia konpultsatua. Horiekin batera, nominen zerrenda pertsona eta hilabete bakoitzekoa hartuko da barnean. Nomina bakoitzaren zenbatekoa adierazi beharko da, baita enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion ekarpena ere.

    2. Diru-laguntza jaso duen jardueraren aurrekontu osoari dagozkion gastuen agiri bidezko justifikazioa. Ondorio horietarako, dokumentuen zerrenda gaineratuko da, eta zerrenda horretan data, kontzeptua, guztizko zenbatekoa, zenbateko zergagarria hala badagokio eta ordainketaren data adierazi beharko da. Dokumentu horien jatorrizkoak gorde beharko dira etorkizunean egiaztatu ahal izateko.

    3. Diru-laguntzaren kargura erosi den material inbentariagarria erakundeko inbentarioan sartu dela ziurtatzen duen erakundeko arduradunaren ziurtagiria.

    4. Jasotako diru-laguntzaren helburua eta xedea bete egin direla egiaztatzen duen eta horretara zuzendutako zenbatekoak ziurtatzen dituen erakundeko arduradunaren ziurtagiria.

  12. Artikulu honetako 10 eta 11. ataletan aipatutako dokumentazioa Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari bidaliko zaio, baita, horrekin batera, tokian tokiko lurralde-ordezkaritzako Osabidezko eta Helduen Hezkuntza Zerbitzuak egindako txostena ere. Ordezkaritzan jaso eta gehienez 10 eguneko epean bidaliko dira.

Udalek, mankomunitateek edo horiek sortutako erakundeek jarduera horiek kontratatu ahal izango dituzte. Kontratazioa gertatu dela ulertuko da hirugarren batzuekin hitzartzen badute jarduera osorik edo zati batean gauzatzea. Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen duen jarduera hori diruz lagundutako jardueraren % 100era ere irits daiteke.

Enpresa kontratatuak erakunde publiko kontratatzaileen mende soilik egongo dira, eta horiek diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa bere gain hartuko dute Administrazioaren aurrean.

Udal, mankomunitate eta horiek sortutako erakundeen eta enpresa kontratatuen artean sinatutako kontratua idatziz jasoko da, eta Administrazioaren esku egongo da.

Azpikontratatutako enpresak ezin izango dira Agindu honetan adierazitako debekuetako bakar baten pean egon.

Erakunde onuradunek berariaz jasoarazi beharko dute diruz lagundutako jarduera guztietan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren babesa dutela, baldin eta jarduera horiek dibulgatu, hedatu edo, hala badagokio, argitaratu behar badira.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoari jarraituz, deialdi hau bideratzean bildutako datu pertsonalak Hasierako Lanbide Kualifikazioko ikasleen matrikulazioaren fitxategian barne hartuko dira parte-hartzaileek baimena eman dute datu horiek tratatu eta argitara emateko. Fitxategi horren xedea da diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea eta deialdian parte hartzen duten pertsonei deialdiaren garapenaren berri ematea. Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubideak Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren aurrean balia daitezke. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetan parte hartzen dutenek Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari baimena ematen diote aurkeztutako dokumentuen egiazkotasuna beste organismo publiko batzuetan egiaztatu ahal izateko.

Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean. Edonola ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari, bi hilabeteko epearen barruan. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira epe horiek.

Bigarrena. Agindu honetan xedatzen ez den orotarako aplikatzekoa izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitakoa urtarrilaren 13ko 4/1993 Legeak zati batean aldatu zuena, baita laguntza eta diru-laguntza publikoak arautzen dituen araudiak aurreikusitakoa ere.

Hirugarrena. Agindu hau aplikatzeko beharrezkoak izan daitezkeen jarraibideak emateko baimena du Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

María ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)