Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko uztailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «CPES Cebanc BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko uztailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «CPES Cebanc BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3607
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/03
  • Argitaratze-data: 2012/08/06

Testu legala

Aztertu da Donostiako (Gipuzkoa) «CPES Cebanc BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri emateko eta Lanbide Heziketako heziketa-ziklo bat kentzeko.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretua, Marketineko eta publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 13ko BOE); maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretua, Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (ekainaren 12ko BOE); azaroaren 29ko 245/2011 Dekretua, Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (abenduaren 21eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 20006158.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Cebanc».

Titularra: Cebanc, S.A.

Helbidea: Berio pasealekua, 50.

Udalerria: Donostia-San Sebastián.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

«Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

«Web-aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

«Merkataritza-kudeaketa eta marketina» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

Lanbide Heziketa:

Familia: Administrazioa eta kudeaketa:

  • «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    Familia: Merkataritza eta marketina:

  • «Merkataritza-jarduerak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • «Nazioarteko merkataritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • «Garraio eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    Familia: Informatika eta komunikazioak

  • «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  • «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    Familia: Osasungintza:

  • «Dietetika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    Familia: Gizarte eta kultura zerbitzuak:

  • «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik