Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Urola Garaiko Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Urola Garaiko Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 3679
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/10
  • Argitaratze-data: 2012/08/10

Testu legala

Aztertu da Zumarragako (Gipuzkoa) «Urola Garaiko Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta aurretik baimenduta dituen Batxilergoko unitate-kopurua gutxitzeko.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); apirilaren 7ko 542/1995 Errege Dekretua, Ortoprotesiako goi-mailako teknikariaren titulua eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena (ekainaren 15eko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 20005956.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Urola Garaiko Lanbide Eskola»

Titularra: Urola Garaiko Fundazioa.

Helbidea: Beloki hiribidea, z/g.

Udalerria: Zumarraga.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

«Ortoprotesia» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

«Batxilergoko» bi unitate gutxitzea.

Ikastetxearen osaera:

Batxillergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 3 unitate eta 105 ikaspostu.

Lanbide Heziketa:

Familia: Elektrizitatea eta Elektronika:

«Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Fabrikazio Mekanikoa:

«Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Informatika eta komunikazioak:

«Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Instalazioa eta mantenimendua:

«Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Mekatronika Industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Osasungintza:

«Ortoprotesia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik