- AGINDUA, 2012ko uztailaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko 2012-2013 ikasturterako laguntza eta dotazioetarako deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko uztailaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko 2012-2013 ikasturterako laguntza eta dotazioetarako deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3595
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/11
- Argitaratze-data: 2012/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskarak azken urteotan irakasmunduan sartzeko aurrerapauso nabarmenak eman ditu. Hori egiaztatzeko nahikoa da begiratu bat ematea irakasteredu elebidunek izan duten eta izaten ari diren bilakaerari.
Irakaskuntzan sartze hori, normala denez, irakas- eta ikas-ekintzari berari lotu zaio hasiera batean. Gaur egun, ordea, gero eta gehiago ari da eskolarekin zer ikusia duen gizajendea, euskaraz lortzen diren gaitasun-emaitzei ez ezik, hizkuntza horren erabilera-mailari ere begiratzen.
Ikas-ekintza beraren inguruan badira, nolanahi ere, akademikoak ez izanik ere ikaslearen hizkuntza-prestakuntzarako garrantzi handia duten uneak eta esparruak. Ikaslea klase-emankizun formaletatik eta ekintza arautuetatik kanpo dabilen uneak dira, atsedenaldi, jolas eta bizigiro naturaletan murgildurik. Irakasleek antolatuak izanik, gurasoei zuzendutako prestakuntza- edo sentsibilizazio-saioek ere badute lekua deialdi honetan.
Esparru horietan eragiteko ekimenak suspertu eta landu beharra ikusten du, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Lehenengoa. Oinarri-arauek jardunbide kontuan aurreikusi ez duten orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea hartuko da oinarri.
Bigarrena. Agindu honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak deialdi hau egokiro betearazteko beharrezko neurriak hartuko ditu.
Laugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 11.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
María Isabel Celaá Diéguez.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


