- AGINDUA, 2012ko uztailaren 12koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko merezimenduen berariazko lehiaketa ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko uztailaren 12koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko merezimenduen berariazko lehiaketa ebazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3523
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/12
- Argitaratze-data: 2012/07/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Justizia
Testu legala
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez (2012ko ekainaren 1eko EHAA) Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko merezimenduen berariazko lehiaketa deitu zen.
2012ko maiatzaren 22ko aipatu aginduko bederatzigarren artikuluaren lehenenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera, alegazioak ebatzi ondoren, Justizia eta Herri administrazioko sailburuak ebatziko du behin betikoz deialdi hori, agindu bidez.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 12a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
(Ikus .PDF)


