Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko uztailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zallako (Bizkaia) «Maristas-San Miguel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko uztailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zallako (Bizkaia) «Maristas-San Miguel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 3803
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/12
  • Argitaratze-data: 2012/08/21

Testu legala

Aztertu da Zallako (Bizkaia) «Maristas-San Miguel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretua, Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena dituena (uztailaren 28ko BOE); martxoaren 2ko 68/2010 Dekretua, Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (ekainaren 1eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 48008151.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Maristas San Miguel».

Titularra: Hermanos Maristas.

Helbidea: Lehendakari Agirre etorbidea, 12-14.

Udalerria: Zalla.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

«Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoa» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntza 1. zikloa: 7unitate, honelako edukierakoak:

unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat; 8 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; 13 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 3 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.

Lanbide Heziketa:

Familia: Energia eta ura:

«Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Instalazioa eta mantenimendua:

«Beroa sortzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik