- AGINDUA, 2012ko uztailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «San Luís» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko uztailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «San Luís» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 164
- Hurrenkera-zk.: 3843
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/12
- Argitaratze-data: 2012/08/23
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu egin da Bilboko (Bizkaia) «San Luís» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta Lanbide Heziketako heziketa-ziklo bat kentzeko.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretua, Marketineko eta publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 13ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48002638.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «San Luís».
Titularra: Centro San Luís, S.L.
Helbidea: Licenciado Poza lizentziatuaren kalea, 31 eta Ercilla kalea, 42.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
«Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
«Merkataritza-kudeaketa eta marketina» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Familia: Administrazioa eta kudeaketa:
«Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Familia: Merkataritza eta marketina:
«Merkataritza-jarduerak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Nazioarteko merkataritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Informatika eta komunikazioak:
«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak:
«Haur Hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurkak, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 12a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


