Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Jesús Obrero» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Jesús Obrero» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 3828
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/23
  • Argitaratze-data: 2012/08/22

Testu legala

Aztertu da Vitoria-Gasteizko (Araba) «Jesús Obrero» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako hiru heziketa-ziklo berri emateko.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua, Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2008ko urtarrilaren 17ko BOE); martxoaren 2ko 67/2010 Dekretua, Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (apirilaren 8ko EHAA); irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretua, Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (urriaren 8ko BOE); urriaren 26ko 222/2011 Dekretua, Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (azaroaren 24ko EHAA); martxoaren 18ko 384/2011 Errege Dekretua, Ingurumen-hezkuntzako eta -kontroleko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (apirilaren 14ko BOE); otsailaren 28ko 28/2012 Dekretua, Ingurumen-hezkuntzako eta -kontroleko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (martxoaren 21eko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 01001531.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Jesús Obrero».

Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.

Helbidea: Frantzia kalea, 32.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena:

«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

«Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

«Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Edukiera: 28 unitate, 840 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Batxilergoa:

«Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 16 unitate, 560 ikaspostu.

Lanbide Heziketa:

Familia: Administrazioa eta kudeaketa:

«Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Administrazio eta Finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

«Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Eraikuntza eta Obra Zibila:

«Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Elektrizitatea eta Elektronika:

«Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

«Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Fabrikazio mekanikoa:

«Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

«Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

«Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Familia: Informatika eta komunikazioak:

«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Instalazioa eta mantenimendua:

«Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

«Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

«Lanbide-arriskuen aurrezaintza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Kimika:

«Laborategia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Ingurumen-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Osasungintza:

«Erizaintzako zainketa osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Familia: Segurtasuna eta ingurumena:

«Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik