- AGINDUA, 2012ko uztailaren 23koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Mikel Uriarte» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko uztailaren 23koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Mikel Uriarte» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 4069
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/23
- Argitaratze-data: 2012/09/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen
Lehenengoa. Jesús Miguel Uriarte Basáñezek eta Consuelo González Gordónek «Fundación Mikel Uriarte» fundazioa eratu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko kide Ignacio Linares Castrillon notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.204) 2012ko maiatzaren 8an egindako eraketa-eskritura publikoaren bidez.
Eskritura hori 2012ko maiatzaren 29an sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean.
Fundazioaren helburuak zilegiak eta interes orokorrekoak zirela egiaztatzeko bilera egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordeak Fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen, 2012ko ekainaren 29an.
Bigarrena. «Fundación Mikel Uriarte» fundazioaren helburua titulu publikoari atxikitako estatutuetako 3. artikuluan dago ezarrita, eta hauxe da:
Laugarren sektoreko gizarte-ekonomiako enpresek, fundazioek eta elkarteek, Eliza Katolikoak eta erlijio-instituzio katolikoek hasitako gizarte-laguntzako proiektu humanitarioak eta gainerako ekintza solidarioak sustatzea, gauzatzea, finantzatzea osorik edo zati bat, eta laguntza sanitarioa behar duten pertsona edo taldeei laguntza berezia ematea.
Helburu zabal horien barruan, hona hemen, adibide gisa, berehala egingo diren ekintza garrantzitsuenak:
Artikulu honen lehen paragrafoan adierazten diren entitateei dohainak edo diru-laguntzak ematea aldian-aldian edo noizbehinka.
Lehiaketak, Biltzarrak eta oroitzapenezko beste ekintza batzuk antolatzea.
Artikulu honen lehen paragrafoan adierazten diren entitateek egiten dituzten interes sozialeko argitalpenetan parte hartzea.
Fundazioaren egitekoak gauzatzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein.
Hirugarrena. Fundazioaren egoitza, fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan ezartzen denez, hau da: Cristóbal Valdés 8, 2. ezk., Areeta, Getxo (Bizkaia).
Laugarrena. Hasierako diru-hornidura hogeita hamar mila (30.000) eurokoa da.
Kopuru hori ordaindu dela -agiri bidez- jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.
Bosgarrena. Patronatuari dagokio Fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren estatutuetako 9. eta 12. artikuluetan ezartzen den moduan.
Seigarrena. Estatutuetako 11. artikuluari jarraituz, fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, Patronatuko kideak, hasieran, honako hauek izango dira:
Lehendakaria: Jesús Miguel Uriarte Basáñez.
Idazkaria: Consuelo González Gordón.
Diruzaina: Juan González Linares.
Batzordekidea: Victoriana Consuelo Gordón Carro.
Denek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena. 2012ko ekainaren 21ean eskritura publiko baten bi kopia sartu ziren Justizia eta Herri Administrazio Sailean; zehazki, honako eskritura publiko honenak: Jesús Miguel Uriarte Basáñezek eta Consuelo González Gordónek Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko kide Ignacio Linares Castrillon notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1518/12) 2012ko ekainaren 20an egindako zuzenketa-eskriturarenak (aurreko eskrituraren zuzenketa).
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan; halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.
Bigarrena. Legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.
Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak, honako hau
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau
Lehenengoa. Getxoko Areetako (Bizkaia) «Fundación Mikel Uriarte» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-341 erregistro zenbakiarekin inskribatzeko agintzea gaurko egunean, baita patronatuaren hasierako osaera ere. Seigarren aurrekarian, zeregin hori modu adieraziz onartu duten pertsonak aipatzen dira.
Bigarrena. Fundazio hori bere helburuekin bat datorren Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 23a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.


