Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko uztailaren 23koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Etxekide Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko uztailaren 23koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Etxekide Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 4070
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/23
  • Argitaratze-data: 2012/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxekide Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

Lehenengoa. 2011ko abenduaren 28an, Etxekide Fundazioa delakoaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean (Etxekide, S.L. erakundeak sortutakoa da fundazio hori). Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen, 2012ko martxoaren 22an.

Maiatzaren 8an eta ekainaren 28an, fundazioaren eraketaren zenbait alderdi teknikori buruzko agiri argigarri eta osagarri batzuk helarazi zitzaizkion zuzendaritza honi.

Hirugarrena. Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera:

Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, asistentzia-eremuetan, eta berrikuntzaren kultura eta teknologiaren garapena sustatzea, pertsonen autonomia bermatze aldera.

Laugarrena. Fundazioaren estatutuen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Santa Klara kalea 2, 1. B, Bilbo (Bizkaia). Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan eta, bereziki, Bilbon gauzatuko du bere jarduna, nagusiki.

Bosgarrena. Hasierako dotazioa 30.000 eurokoa da. Zenbateko horretatik, fundazioak hamabost mila (15.000) euro ordainduak ditu, eta hala geratu da jasota erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c artikuluak. Ondare-dotazioaren gainerako zatia 15.000 euro geroago egingo den diru-ekarpen baten bidez ordainduko da, hala baitago jasota fundazioaren eraketaren eskritura zuzentzen duen eskritura publiko osagarriari erantsitako hitzarmenean.

Seigarrena. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena. Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.

Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikagarriak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak, honako hau

Lehenengoa. Bilboko (Bizkaia) Etxekide Fundazioaren eraketa egun honetan eta F-334 zenbakiarekin Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, bai eta Patronatuaren hasierako osaera ere (patronatu horretako kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira), 2011ko abenduaren 26an, Elías Moral Velasco Bilboko notarioaren aurrean (2120 protokolo-zenbakia) egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala (eskritura hori notario beraren 2012ko maiatzaren 3ko eskrituraren bidez osatu zen; 704 protokolo-zenbakia).

Bigarrena. Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 2. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 23a

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik