- AGINDUA, 2012ko uztailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Diocesanas» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko uztailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Diocesanas» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 163
- Hurrenkera-zk.: 3829
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/24
- Argitaratze-data: 2012/08/22
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Vitoria-Gasteizko (Araba) «Diocesanas» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko.
Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); abenduaren 14ko 1692/2007 Errege Dekretua, Soldadurako eta galdaragintzako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2008ko urtarrilaren 17ko BOE); ekainaren 30eko 430/2009 Dekretua, soldadurako eta galdaragintzako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (abuztuaren 17ko EHAA); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteari buruzkoa (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 01001528.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Diocesanas».
Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.
Helbidea: Nieves Cano, 10.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimena:
«Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Edukiera: 36 unitate, 1.080 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: 5 unitate:
Hezkuntza Bereziko 4 gela ireki.
Zereginen ikaskuntzako gela 1.
Batxilergoa:
«Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 24 unitate, 840 ikaspostu.
Lanbide Heziketa:
Familia: Administrazioa eta kudeaketa:
«Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Familia: Merkataritza eta marketina:
« Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Garraio eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Elektrizitatea eta elektronika:
«Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Fabrikazio mekanikoa:
«Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Familia: Ostalaritza eta turismoa:
«Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Sukalde-zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Irudi pertsonala:
«Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Elikagaien industriak:
«Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Informatika eta komunikazioak:
«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Instalazioa eta mantenimendua:
«Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Osasungintza:
«Erizaintzako zainketa osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Diagnosi klinikoko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak:
«Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:
«Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


