- AGINDUA, 2012ko uztailaren 24koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bake Epaitegietan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa eta Laguntza Judiziala Kidegoen lanpostuagatiko eta/edo hizkuntzagatiko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko uztailaren 24koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bake Epaitegietan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa eta Laguntza Judiziala Kidegoen lanpostuagatiko eta/edo hizkuntzagatiko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa ebazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 174
- Hurrenkera-zk.: 4020
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/24
- Argitaratze-data: 2012/09/06
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez (2012ko ekainaren 6ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bake Epaitegietan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa eta Laguntza Judiziala Kidegoen lanpostuagatiko eta/edo hizkuntzagatiko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa deitu zen.
2012ko maiatzaren 22ko Aginduko bederatzigarren artikuluaren lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera, alegazioak ebatzi ondoren, Justizia eta Herri administrazioko sailburuak ebatziko du behin betikoz deialdi hori, agindu bidez.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 24a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
(Ikus .PDF)


