Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 4005
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/27
  • Argitaratze-data: 2012/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Donostian (Gipuzkoa) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, «Tilin Talan, S.L.» entitatearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (19ko EHAA); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 20014258.

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Tilin Talan PIA».

Titularra: «Tilin Talan, S.L.».

Helbidea: Juan Fermín Gilisagasti kalea - Edificio Norte, behea. Zuatzu poligonoa.

Udalerria: Donostia-San Sebastián.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 6 unitate, honako edukiera hau dutenak:

2 unitate, urtebetetik beherako haurrentzat; bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

unitate 1: bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 15 ikaspostuko edukierakoa.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntza deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik