Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez agindu hau aldatzen baita: «Agindua, 2012ko ekainaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez agindu hau aldatzen baita: «Agindua, 2012ko ekainaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 3823
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/08/01
  • Argitaratze-data: 2012/08/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2012ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez jakinarazten da Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. 2011ko abenduaren 16ko Aginduaren bidez egin zen lekualdatze-lehiaketa horretarako deialdia (2012ko urtarrilaren 10eko EHAA).

Ester Adrián López andreak agindu horren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2012ko uztailaren 16ko Agindua eman du, eta agindu horretan baiesten dira errekurtso-egilearen asmoak, lehiaketa horretan parte hartzeari egin dion ukoa onartzen baitu eta lekualdatze-lehiaketaren bidez IES Lauaizeta Ikastola BHIn behin betiko destinoa (espezialitatea: Curriculum aniztasun zientifiko-teknologikoa; hizkuntza: D) esleitu izana deusezten.

Ondorioz, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipena aldatzea. Agindu horren bidez jakinarazten da Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena.

Deuseztu egiten da Ester Adrián López andreari IES Lauaizeta Ikastola BHIn behin betiko destinoa (espezialitatea: Curriculum aniztasun zientifiko-teknologikoa; hizkuntza: D) esleitu izana.

Bigarrena. Ester Adrián López andreak eutsiko dio lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuen unean zeukan behin betiko destinoari, horren behin betiko esleipenaren kontra errekurtsoa aurkeztu baitu, alegia, Tolosako Paper Eskolan zeukan destinoari (espezialitatea: Analisia eta Kimika Industriala).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.