Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Ceinmark» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Ceinmark» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 3987
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/08/01
  • Argitaratze-data: 2012/09/04

Testu legala

Aztertu da Bilboko (Bizkaia) «Ceinmark» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta aurretik baimenduta duen Lanbide Heziketako heziketa-ziklo baten edukiera gutxitzeko.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 24ko 1255/2009 Errege Dekretua, Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (irailaren 5eko BOE); azaroaren 23ko 305/2010 Dekretua, Turismo-gidaritzako, -informazioko eta -laguntzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (2011ko urtarrilaren 18ko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 48009751.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Ceinmark».

Titularra: Bilsan, S.L.

Helbidea: Iturribide 20-22.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

«Turismo-gidaritza, -informazioa eta -laguntza» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

«Obra zibileko proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloaren edukiera gutxitzea. Edukiera: ziklo 1.

Ikastetxearen osaera:

Lanbide Heziketa:

Familia: Eraikuntza eta obra zibila:

«Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Obra zibileko proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Ostalaritza eta turismoa:

«Turismo-gidaritza, -informazioa eta -laguntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Informatika eta komunikazioak:

«Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik