Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko abuztuaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egiten da 2012-2013 ikasturterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko abuztuaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egiten da 2012-2013 ikasturterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 4067
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/08/21
  • Argitaratze-data: 2012/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Autonomia Estatutuak abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak 16. artikuluan ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Era berean, hiritar guztiek dute hezkuntzarako eta irakaskuntza-askatasunerako eskubidea, eta herri-agintarien zeregina da hezkuntzara berdintasun-egoeran jo ahal izateko dauden muga edo desorekak berdintzera bideratutako neurriak hartzea.

Horregatik, eta kontuan hartuz diru-laguntzei buruz indarrean dagoen legeria, hain zuzen ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategineko VI. idazpurua eta atalburuko VII. Idazpuruko III kapitulñua eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen 6/2011 Legea, abenduaren 23koa, hau

Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzen deialdia egitea, 2012-2013 ikasturtean deialdi honetako I. eranskinaren 1. artikuluan aipatzen diren ikasketak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxetan.

Xede horretarako, 53.040.000 euro bideratuko dira. Horietarik 4.595.881 euro 2012ko ekitaldian hartzen diren ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira, eta Euskal Autonomia Erkideagoaren 2012. urteko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontuko partidaren kontura finantzatuko dira. Gainerakoa, 48.444.119 euro, 2013ko ekitaldian hartzen diren ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira; horretarako, 2013. urtean kreditu egokia eta nahikoa egon behar da, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).

Behar izanez gero, adierazitako zenbatekoak handitu ahal izango dira, kontuan harturik ebazteko dauden eta ebazpen-proposamena duten eskabideen zenbatekoa, eta horiek ebatzi baino lehenago. Egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta horren aurka interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindua aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Agindu honek arautzen dituen ikasketa-beka eta -laguntzak ikasketa hauetakoren bat egiten duten ikasleentzat dira:

  1. Haur-hezkuntza.

  2. Lehen hezkuntza.

  3. Derrigorrezko bigarren hezkuntza.

  4. Hasierako lanbide-prestakuntzako programak.

  5. Batxilergoa.

  6. Erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa.

  7. Musikako eta dantzako oinarrizko ikasketak eta ikasketa profesionalak.

  8. Arte plastikoetako eta diseinuko erdi-maila eta goi-maila.

  9. Kirol-ikasketak.

Egoera hauetan beka edo laguntza ukatuko da:

  1. Homologatu gabeko ikastetxe pribatuetako ikasleak, ikastetxean zein ikasketa egiten den gorabehera. Hala ere, ikasketa horietako irakasgai guztietako azterketak ikastetxe ofizialetan egiten badituzte, onartu egingo dira.

  2. Onartu gabeko ikastetxeetako edo Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa emateko ikastetxeen erroldan jasota ez dauden haur-eskoletako ikasleak.

  3. Diru-laguntzen onuradun izateko ezgaitzen duen legezko edozein arrazoi izatea edo deialdian eskatzen diren baldintzak ez betetzea.

  1. Deialdi honetan jasotzen diren ikasketek onarpen ofiziala izan beharko dute eta Hezkuntza Administrazioak onartutako planekin bat etorri behar dute.

  2. Agindu honen 1. artikuluan ezarritako ikasketaren bat egin beharko dute ikasleek baimenduta eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan.

  3. Ikasleak profesional gisa aritzeko gaitzen duen titulu akademikoren bat baldin badu, beka emango zaio, baldin eta egin nahi dituen ikasketak duen tituluaren jarraipena badira.

  4. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek ezin izango dute 21 urte beteta izan 2013ko urtarrilaren 1ean.

  5. Ikasleek ezin izango dute 23 urte beteta izan 2013ko urtarrilaren 1ean.

Deialdi honek arautzen dituen bekek edo ikasteko laguntzek ondorengo osagai bat edo gehiago izan ahal izango dute:

  1. Kuota-osagaia, 0 eta 1 urte arteko ikasleak.

  2. Irakaskuntza-osagaia.

  3. Joan-etorrietako osagaia.

  4. Egoitza-osagaia.

  5. Eskola-materialen osagaia.

  6. Jantoki-osagaia.

  7. Konpentsazio-osagaia.

  8. Mantentze-osagaia.

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 0 urte edo urte 1 duten ikasleek ordaindu behar duten kuota murrizteko.

  1. Osagai honek ezin izango du inoiz gainditu ikasleak ikasten duen ikastetxean 2012-2013 ikasturtean gehienez ere ordaindu beharreko kuota.

  2. Kasu hauetan ez da emango:

    1. Ikastetxe publikoak.

    2. Hezkuntza-itun osoko ikastetxe edo mailak.

    3. Kontzeptu honengatik kuota ordaintzen ez duten ikastetxeak.

    4. Hasierako lanbide-prestakuntzako programak.

    5. 0 urteko eta urte 1eko ikasleak.

    6. Toki-korporazioetako ikastetxeetako 2 urteko ikasleak.

  1. Osagai hau emateko, kontuan izango da ikaslea bizi den herrian edo bertatik hurbilen maila, eredu eta lansaio bereko ikasketarik ematen duen ikastetxerik dagoen ala ez, eta plaza librerik dagoen ala ez, baita ikaslea bizi den herrian bertan edo hortik hurbil tokirik dagoen ere.

  2. Osagai hau emateko, herriaren erdialdetik ikastetxera dagoen distantzia hartuko da kontuan kalkulua egiteko eta eskala honen arabera banatuko da:

    5 km-tik 10 km-ra bitartean

    10 km-tik 30 km-ra bitartean

    30 km-tik 50 km-ra bitartean

    50 km-ra baino gehiagora

  3. Haur-hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailek eta urrutitik ikasten diren mailek ez dute osagai hau jasotzeko eskubiderik izango.

  4. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, osagai hau emango da diruz lagundu gabeko garraioa erabiltzen denean joan-etorrietarako eta joan-etorriok 5 km edo gehiagokoak direnean.

  5. Musikako eta dantzako oinarrizko ikasketen eta ikasketa profesionalen mailetan, ikasleek astean behar dituzten egunen araberako laguntza jasoko dute.

Osagai hau emateko orduan, kontuan izango da ikaslea bizi den herrian edo bertatik hurbilen maila, eredu eta lansaio bereko ikasketarik ematen duen ikastetxerik dagoen ala ez, eta plaza librerik dagoen ala ez. Era berean, ikasleak egiaztatu beharko du etxetik kanpo bizi beharra duela, dela familiaren etxetik ikastetxera dagoen distantziagatik, dela dauden garraiobideengatik.

Arte-ikasketa profesionaletako ikasleen kasuan, dantzako erdi-mailako ikasleen kasuan izan ezik, egiaztatu egingo da ikasleak etxetik kanpora bizi behar duen. Horretarako, kontuan hartuko da zenbat ikasgaitan matrikulatu den eta, gainera, astean 20 irakastordu edo gehiago izan beharko dituzte.

Arte-ikasketa profesionalak, kirol-ikasketak eta lanbide-heziketa egiten dituzten ikasleei emango zaie osagai hau.

Joan-etorrietarako osagaia eta egoitza-osagaia inoiz ez dira bateragarriak izango.

Osagai hau ez da bateragarria izango ikastetxe publikoetan Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailan ari diren ikasleentzat, uko egiten badiote testu-liburuak eta ikasmaterialak solidarioki eta ekitatiboki erabiltzeko programari.

Osagai hau maila guztiei emango zaie, Haur Hezkuntzako (1. zikloko) mailari izan ezik.

  1. Osagai emango zaie Haur Hezkuntzako lehengo zikloko 2 urteko haurrei, Haur Hezkuntzakoei (2. ziklokoei), Lehen Hezkuntzakoei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoei eta gainerako mailetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei, baldin eta jantokiaz baliatzen badira.

  2. Osagai hau kalkulatzeko, jantokira 178 eskola-egun joan behar da, baina egun gutxiagotan joanez gero, jantokira joan den egun-kopuruaren araberakoa izango da osagaia.

  3. Osagai honetaz baliatzen eskubidea izateko, urtean jantokira 20 egun baino gehiagotan doala justifikatu beharko du ikasleak. Kasu guztietan, baldintza hauek egiaztatu beharko dira:

    1. Ikaslea jantoki-zerbitzuaz baliatzen dela eguerdietan.

    2. Administrazioari ez zaiola kostua bikoizten.

  1. Ikasten aritzeak dakarren diru-sarrera falta konpentsatzeko da konpentsazio-osagai hau.

  2. Konpentsazio-osagai hau jasotzeko eskubidea izateko, deialdi honetan eskatutako betekizunez gain, honako hauek ere bete beharko dira:

    1. Ikaslea 1997ko urtarrilaren 1a baino lehenago jaioa izatea.

    2. Ikasleak ikasketa presentzialak egitea.

  3. Osagai hau ez zaie emango 20.4 artikuluan jasotzen diren errentak dituzten bizikidetza-unitateei, salbu oinarrizko gizarte-zerbitzuek egiaztatzen badute bizikidetza-unitateak Gizarte-ongizateko diru-laguntzak jasotzen dituela.

  4. Nolanahi ere, osagai hau bakar-bakarrik emango zaie 2012-2013 ikasturtean batxilergoko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak, arte-ikasketa profesionalak eta kirol-ikasketak egiten dituzten ikasleei.

    Konpentsazio-osagaia eta egoitza-osagaia inoiz ez dira bateragarriak izango. Zenbateko handienekoa esleituko da.

Titulurik lortu gabe hezkuntza-sistema uzteko arriskurik gehien duten ikasleentzat izango da mantentze-osagaia. Hasierako lanbide-prestakuntzako programako bigarren maila egiten ari diren ikasleei emango zaie, baldin eta 1997ko urtarrilaren 1a baino lehenago jaio badira.

Hona osagaien gehienezko zenbatekoak:

  1. Kuota, 0 urteko eta urte 1eko ikasleak.

    Haur Hezkuntzako 0 urteko eta urte 1eko ikasleak, hilean 90 euro.

  2. Irakaskuntza:

    1. Haur Hezkuntzako 2 urteko gela, 200 euro.

    2. Lanbide Heziketa, 590 euro.

    3. Gainerako mailak, musikako udal-ikastetxeetan emandakoak barne, 295 euro.

  3. Joan-etorriak:

    1. 5 eta 10 km bitarteko distantzia, 192 euro.

    2. 10 eta 30 km bitarteko distantzia, 385 euro.

    3. 30 eta 50 km bitarteko distantzia, 762 euro.

    4. 50 km-tik gora, 993 euro.

  4. Egoitza:

    1. Erdi-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketa, praktikak egiteko beste ikastaro bat duena, 2.969 euro.

    2. Gainerako mailak, 2.531 euro.

  5. Ikasmaterialak:

    1. Haur Hezkuntza (2. zikloa), 78 euro.

    2. Lehen Hezkuntza, 117 euro.

    3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 159 euro.

    4. Goi-mailako Lanbide Heziketa, 226 euro.

    5. Gainerako mailak, 202 euro.

      Egoera hauetan ez dira zenbateko horiek ematen:

    1. Lehen Hezkuntzako ikasleak, baldin eta ikastetxe publikoetan ikasten badute; halakoetan, 38 euro emango dira lehenengo ziklorako eta 50 euro bigarren eta hirugarrenerako.

    2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak, baldin eta ikastetxe publikoetan ikasten badute. Halakoetan, 60 euro emango dira.

  6. Jantokia:

    Gehienez ere 640,80 euro izango dira, hori baita eragiketa honen emaitza: jantokiko egun-kopurua bider, gehienez ere 178 egun, eguneko prezioa, gehienez ere, 3,60 eurokoa izanik.

  7. Konpentsazioa.

    1. Goi-mailako Lanbide Heziketa eta horren praktikak, ikasturte osokoak, 2.816 euro.

    2. Erdi-mailako Lanbide Heziketa eta horren praktikak, ikasturte osokoak, 2.405 euro.

    3. Goi-mailako Lanbide Heziketa, 2.273 euro.

    4. Gainerako mailak, 2.020 euro.

  8. Mantentzea:

    Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak, bigarren maila: 1.350 euro.

  1. Ikasleak zenbat osagai jasotzeko eskubidea duen, osagai horien baturak emango du beka edo laguntzaren zenbatekoa, betiere agindu honetan ezartzen diren arauen arabera. Zenbatekoa, gehienez, zerbitzu bakoitzaren benetako kostuaren parekoa izango da, inoiz ere ez hortik gorakoa.

  2. Inork ezin dezake jaso agindu honetan arautzen diren beka edo laguntzetariko bat baino gehiago, nahiz eta aldi berean agindu honetako 1. artikuluan aipatzen diren beste ikasketa batzuk egin.

Musikako eta dantzako oinarrizko eta erdi-mailako ikasketak eta kirol-ikasketak egiteko ematen badira bekak, ez da ordaindu beharko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskainitako zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emandako aginduan ezarritako prezio publikoa, alegia, beka zein ikasketatarako eman den, ikasketa horren prezio publikoa.

Hezkuntza-maila bakoitzean ikasteko beka eta laguntzen osagaiak emateko aplikatzekoak diren errenta-mugak honako hauek dira:

Haur Hezkuntzako mailan (1. zikloan) familiaren errentak ezin izango du 2. muga gainditu.

Haur Hezkuntzako mailan (2. zikloan) familiaren errentak ezin izango du 3. muga gainditu.

Gainerako mailetan:

  • Eskola-materialen osagairako, familiaren errentak ezin izango du 4. muga gainditu.

  • Irakaskuntzako, jantokiko, joan-etorrietako eta egoitzako osagaietarako, familiaren errentak ezin izango du 3. muga gainditu.

  • Konpentsazio- eta mantentze-osagaietarako, familiaren errentak ezin izango du 1. muga gainditu.

    (Ikus .PDF)

    8tik gorako kide konputagarri bakoitzeko, errenta-mugetan (+1) gisa ezarri diren kopuruak gehituko dira.

  1. Familiaren errenta kalkulatzeko, honako hauek dira bizikidetza-unitatearen kide konputagarriak: aita, ama, tutorea edo adin txikikoa jagon eta babesten duena, eskatzailea, 2011. urtean etxean bizi izan diren ikaslearen 26 urtetik beherako anai-arreba ezkongabeak edo adin horretatik gorakoak, baldin eta gorputzeko, adimeneko edo zentzumenetako urritasunen bat badute; baita etxe berean bizi diren gurasoen aurretikoak ere; udalaren ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dute hori.

    Kide konputagarritzat joko dira, halaber, hogeita sei urtetik beherako pertsonak harrera-familiak legez hartu baditu edo familiaren kontura bizi badira, bertan bizi direla behar bezala zuritu eta egiaztatu ahal bada.

    Eskatzaileek bizikidetza-unitate independenteak eratzen badituzte, kide konputagarritzat joko dira ezkontidea edo, behar izanez gero, antzeko harremanarekin eskatzaileari lotuta dagoen laguna eta seme-alabak, halakorik balego.

  2. Gurasoak dibortziatuta edo bananduta badaude, eskatzailearekin bizi ez dena ez da kide konputagarritzat joko, unitatearen diru-sarreretan horren ekonomia-laguntza sartu arren. Eskatzailearekin bizi ez diren anai-arrebak ere ez dira konputagarritzat joko.

    Beste ezkontza bat tarteko edo izatezko bikote moduan familiaren etxebizitzan bizi den pertsona kide konputagarritzat joko da; beraz, horren errenta eta ondarea ere konputatuko dira.

  3. Eskatzaileak familiarekiko mendetasunik edo ekonomia-mendetasunik ez duela adierazten badu, egoera zibila gorabehera, egiaztatu egin beharko du independentzia hori izateko baliabide ekonomiko nahikoa dituela berak; era berean, etxebizitzaren titulartasuna edo alokairua ere egiaztatu beharko du. Osterantzean, independentzia ez-frogatutzat joko da. Beraz, bekaren ondorioetarako, familia-errenta eta -ondarea kalkulatzeko, bizikidetza-unitateko kide konputagarrien diru-sarrerak konputatuko dira, hain zuzen ere aurreko ataletan aipatzen direnak.

  4. Ikasle independente izaki, familiaren egoitzatzat joko da ikaslea ikasturtean bizi dena; beraz, ez da egoitza-osagaia emango.

  1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu duten kide konputagarrien errenta zehazteko, zerga-oinarri orokorra eta aurrezkiaren zerga-oinarria batuko dira. Zerga-oinarri orokor osoak edo zati batek jarduera ekonomikoen etekinak baditu, eta etekin horiek zeinu negatiboa badute, emaitza 0 izango da. Emaitzazko zenbatekoari kuota likidoa kenduko zaio.

    PFEZren pean ez dauden diru-sarrerak eta PFEZtik salbuetsita daudenak gehitu egingo zaizkio aurreko formularekin ateratako emaitzari.

  2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko betebeharrik ez duten kide konputagarrien errenta zehazteko, edozein kontzeptu dela-eta lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari dagokionez konputagarri den etekina barne, eta ohiko etxebizitza ez diren hiri-ondasunen kasuan, 2011ko ekitaldian aplikagarri den zerga-araudiari jarraiki. Batura horri konturako atxikipenen zenbatekoa kenduko zaio, baita zerga-oinarri orokorra kalkulatzeko aplikatzen diren gastu kengarri guztiak eta hobariak ere.

  3. Estimazio objektiboaren edo zuzeneko estimazioaren zerga-erregimenari atxikitako enpresa- eta lanbide-jardueren kasuan, errentagarritasun errealeko irizpideak aplikatuz egingo da etekinen estimazioa. Era berean, aurreko atalean xedatutakoa enpresa txiki eta ertainei aplikatuzko zaie, baldin eta merkataritza-sozietateak badira eta enpresa horietan bazkide, partaide, eta abar bada edozein kide konputagarri eta kide hori, aldi berean, enpresa horretako langilea bada.

  4. Herri Administrazioek ikasketarako emandako beken eta laguntzen zenbatekoak dira diru-sarreratzat joko ez diren diru-sarrera bakarrak.

  5. Harrera-familietan diren ikasleei dagokienez, honako hau joko da errenta garbitzat: ikasleak jasotzen dituen diru-sarrerak, hots, Foru Aldunditik jasotzen dituen laguntzak. Kasu horietan harrerari buruzko foru-agindua eta aldundiak erabakitako harrerako baldintzak aurkeztu beharko dira.

Aurreko artikuluan finkatutakoaren arabera zehaztu ondoren zein den beka eta/edo laguntzaren ondorioetarako bizikidetza-unitatearen errenta, kontzeptu hauen zenbatekoak kendu ahal izango dira:

  1. Bizikidetza-unitatearen errentaren % 20, kasu hauetan:

    1. Eskatzailea guraso bakarreko bizikidetza-unitate bateko kidea denean, baldin eta diru-iturri bakarra bada inoren konturako lana, pentsioa edo ordaintzen diren elikagaiak.

      Gurasobakartasuna familia-liburuarekin justifikatuko da guraso aitortu bakar baten kasuan, edo ebazpen judizialaren bidez bi guraso aitorturen kasuan.

    2. Eskatzailea umezurtza denean eta diru-iturri bakarra umezurtz-pentsioa bada edo beste bizikidetza-unitate baten mende badago.

  2. Familiako kide konputagarri guztiek ekarritako diru-sarreren % 50. Familiaren eusle nagusiaren eta haren ezkontidearen diru-sarrerak ez dira horretan sartzen.

  3. 500 euro familia-egoitzan bizi den anai-arreba bakoitzarengatik, eskatzailea barne dela; kopuru hori 765 eurokoa izango da kategoria bereziko familia ugarietan. Eskatzailea bera bada familia ugariaren titularra, familia osatzen duten seme-alaben arabera konputatuko dira zenbatekoak.

    1.811 euro legez onartutako % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasunen bat duen bizikidetza-unitateko kide bakoitzarengatik, eskatzailea barne. Kentzekoa 2.881 eurokoa izango da minusbaliotasuna % 65ekoa edo goragokoa denean. Ikasleak berak badu % 33 eta % 65 arteko minusbaliotasuna eta mugikortasun mugatuta badu, edo % 65eko edo goragoko minusbaliotasuna badu, kentzekoa 4.000 eurokoa izango da.

    1.176 euro unibertsitateko ikasketak egiten ari den eta ikasketak direla-eta familiaren bizitokitik kanpo bizi den 25 urte baino gutxiago dituen anaiako edo arrebako.

Bizikidetza-kideen errenta gorabehera, ikasteko eskatutako beka eta/edo laguntza ukatu egingo da 2011ko abenduaren 31n kide konputagarri guztien ondare-adierazleek, denek batera, muga hauetarikoren bat gainditzen badute:

  1. Hiri-finkak.

    1. Kide konputagarrien hiri-finken katastro-balioen batura, gehienez ere, 42.500 eurokoa izango da.

    2. Konputu hori egiterakoan ez da kontuan hartuko ohiko etxebizitza den hiri-finkaren katastro-balioa.

    3. Laguntza ukatu egingo da kide konputagarriek, ohiko etxebizitzaz aparte, beste bi etxebizitza edo gehiago guztiz bereak dituztenean.

    4. Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoetan, katastro-balioak berraztertu edo aldatu dituzten udalerrien kasuan, higiezinen katastro-balioaren % 60 eta % 30 konputatuko da, hurrenez hurren, kalkulu hori egiteko, Gasteizko eta Donostiako udaletan izan ezik; izan ere, horietan katastro-balioen % 25 aplikatuko baita.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dauden hiri-finketarako, Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Estatu Idazkaritzaren ebazpenak ezarritakoaren arabera jokatuko da, hots, derrigorrezkoen ondoko ikasketak eta goi-mailakoak ikasteko unibertsitateaz kanpoko ikasleei beka eta laguntza orokorretarako deialdia egiteko emandako ebazpenaren arabera.

  2. Landa-finkak.

    Kide konputagarriak diren lagunen landa-ondasunen katastro-balioen batura, gehienez, 13.000 eurokoa izango da kide konputagarriko.

  3. Balore higigarriak.

    Eskatutako laguntza ukatu egingo da, bizikidetza-unitatearen aurrezkien zerga-oinarria 1.958 eurotik goragokoa denean, edo kantitate horretakoa bada higigarrien kapitalaren etekin garbia gehi ondareen irabazi eta galera garbien arteko aldearen batuketa. Hortik kanpo geratzen dira ohiko etxebizitza erosi edo konpontzeko jasotzen diren diru-laguntzak.

  4. Merkataritza, industria edo lanbide jarduerak.

    Kide konputagarriren bat jarduera ekonomikoren bateko titularra bada eta 2011n 169.470 euro baino gehiagoko fakturazio-bolumena izan badu, ukatu egingo da eskatutako laguntza. Halaber, aurreko fakturazio-mugan xedatutakoaren arabera eskatutako laguntza ukatu egingo da enpresa txiki eta ertainen kasuan, baldin eta horien titularrak merkataritza-sozietateak badira eta familia-unitateko kide konputagarrietakoren bat sozietate horietako bazkide, partaide... bada eta aldi berean sozietate horietan langilea bada.

  5. Familiaren eusle nagusi ez diren familiako kide konputagarriei dagozkien ondare-elementuak.

    Familiaren eusle nagusi eta horren ezkontide edo bikotekide ez diren familiako kide konputagarriei dagozkien ondare-elementuen balioaren % 50eko murrizketa aplikatuko da.

  1. Eskatutako beka edo laguntza emateko behar diren datuak lortuko dira: eskatzailearen bitartez, berak emandako dokumentazioaren bitartez, edo foru aldundien bitartez.

  2. Kasu guztiak aztertu ondoren, gerta liteke beka edo laguntza jasotzeko bete behar diren eskakizunak faltsutu egin direla edo laguntza ukatzeko arrazoi diren gorabeherak ezkutatu egin direla ikustea. Horrelakorik gertatuz gero, beka edo laguntza ukatu egingo da, laguntza emateko ebazpena aldatuko da eta dirua itzularaziko da.

  3. Errenta-iturriak ezkutatuz gero, eskatutako laguntza ukatu egingo da. Berdin dio iturri horiek norberaren konturako lana, besteren konturako lana, pentsioak, lanbide liberaleko jardunak, nekazaritza, abeltzaintza, industria edo merkataritza ustiapenak, kapital higigarriak, finkak, ibilgailuak, aparatuak edo bestelako ondare-elementuak diren. Horrek ez du esan nahi bidezko diren gainerako egintzetatik libre geratzen denik.

  4. Administrazioak, aurreko atalean aipatutako ezkutatze hori gertatzen dela egiaztatzeko, edozein froga-mota erabili ahal izango du eta, bereziki, Foru Aldundietako Ogasun Sailetan eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioan dauden datuak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, laguntzei dagokienez beharrezko diren egiaztapenak egiteko, aipatutako erakundeetan azaltzen diren kide konputagarrien datu guztiak erabili ahal izango ditu.

  5. Egiaztatu beharreko datu ekonomikoak atzerrikoak badira eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoko foru-ogasunen esku ez badaude, eskatzaileak eman egin beharko du ondorio horietarako beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa, eta beka edo laguntza ukatu egingo da datuok behar bezala egiaztatzen ez badira.

  6. Ikasleak laguntza halako ikasketak burutzeko eskatu bazuen eta ikasketa horiek uzten baditu, beka edo laguntza ukatu egingo zaio, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da edo dirua, guztia edo zati bat, itzularazi egingo zaio.

  7. Beka edo laguntza ukatu ahal izango da, baldin eta bizikidetza-unitateek justifikatzen badituzte objetiboki gastu-maila horretatik beherago dauden diru-sarrerak baina ez badute egiaztatzen zer baliabide duten bizitzeko.

  8. Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek beharrezko ikusten dituzten agiri osagarriak eskatu ahal izango dituzte kasu bakoitzaren gorabehera bereziak behar bezala jakiteko. Halaber, enpresa, lanbide edo arte mailako jardunetan aritzen direnei indarrean dauden legeen arabera bere jardunen benetako errendimendua agertzen duen ustiaketaren diru-sarrera eta gastuen kontu bat eskatu ahal izango zaie.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa enpresa txiki eta ertainen kasuan ere aplikatuko da, baldin eta horien titularrak merkataritza-sozietateak badira eta kide konputagarrietakoren bat sozietate horietako bazkide, partaide... bada eta aldi berean sozietate horietan langilea bada.

  1. Kapitulu honen ondorioetarako, 2011-2012 ikasturteko baldintza akademikoak eskatuko dira.

  2. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan, soilik egiaztatu beharko da ikaslea 2012-2013 ikasturterako matrikulatuta dagoela.

  3. Gainerako ikasketetan, kurtsoa errepikatzen duten ikasleei ez zaie laguntzarik emango.

  4. Ikasturteren bat ikasketarik egin gabe igaroz gero, egin den azken ikasturtearekiko eskatuko dira adierazi diren baldintzak.

  5. Ikasketa guztiak edo zatiren bat beka baten bitartez egin badira eta ikasketak aldatzen badira, ezin izango da laguntzarik jaso aldaketa horrek hezkuntza-prozesuaren barruan urte bat edo gehiago galtzea badakar. Ez da laguntza galduko baldin eta indarrean dagoen legedian aurreikusten bada irakaskuntzako beste maila edo gradu batera pasatzea aurretik egindako ikasketen jarraipena izan daitekeela.

  6. Utzitako ikasketa guztiak bekarik gabe egin badira, ikasketa berrietan eskola-errendimendutzat joko da utzitako ikasketetan lortu beharko zen baldintza akademikoa.

  7. Ikaslearen betebeharra izango da, bereziki ikasketak aldatu baditu, aurreko urteetan bekadun izan dela adieraztea.

  8. Lanbide Heziketako goi-mailako ikasketetarako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetarako eta Kirol-ikasketetarako, eskatzaileak kurtso osoko matrikula egin beharko du 2012-2013 ikasturtean. Ikasketa horien bigarren kurtsorako, beka-eskatzaileak 2011-2012 ikasturtean egindako ikasketen ehuneko laurogei izan beharko du gaindituta, gutxienez.

  9. Batxilergoko ikasketetarako, Musikako eta Dantzako ikasketa profesionaletarako eta Lanbide-heziketako erdi-mailako ikasketetarako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetarako eta Kirol-ikasketetarako, eskatzaileak kurtso osoko matrikula egin beharko du 2012-2013 ikasturtean.

  10. Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako ikasketetan, heziketa-zikloak 2.000 ordu baino gutxiagokoak direnean, praktikako ikastarotzat joko dira, eta laguntzak behin baino ez dira emango, eta eman ere bakar-bakarrik lehenengo mailan.

    2 kurtsoko ziklotzat joko dira 2.000 orduko iraupena dutenean.

  11. Batxilergoko ikasketetan eta Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako ikasketetan, konpentsazio-osagaia gauzatzeko, ikaslearen tutoreak ziurtatu beharko du eskatzailea jarraian eta normaltasunez joan dela eskoletara, hutsegiteak justifikatuta. Hutsegiteok inoiz ezin izango dira izan ikastorduen ehuneko 15 baino gehiago.

  12. Hasierako Lanbide-prestakuntzako Programetarako, ikasleak kurtso osoko matrikula egin beharko du.

    Mantentze-osagaia gauzatzeko, ikaslearen tutoreak irakaskuntza hauen bigarren kurtsoko alderdi hauek ziurtatu beharko ditu:

    1. Eskatzailea jarraian eta normaltasunez joan dela eskoletara, hutsegiteak justifikatuta. Hutsegiteok inoiz ezin izango dira izan ikastorduen ehuneko 15 baino gehiago.

    2. Kurtsoko lehenengo bi ebaluazioetan, eskatzaileak borondatezko bi edo hiru eremuren moduluen zatia gainditu duela, gutxienez.

  13. Laguntzak bakarrik emango dira kurtso osoak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartuak egiteko, salbu Urrutiko Batxilergoko ikasleen kasuan, baldin eta ikasleak lehendik matrikulatuta badaude eta, ondorioz, ikasgai solteen matrikula egin ahal badute. Ikasketa horietarako, ikasketa-planean ezarritakoa baino ikasturte bat gehiagorako lortu ahal izango da beka.

  14. Musikako ikasketetan, hezkuntza-prozesuan bekadun gisa jarraitzea kontuan hartzerakoan, ikasturtea goragokoa izanda ikasleak landutako musika-tresna edo emandako jakintzagaia hartuko da kontuan.

  15. Genero-indarkeria jasan duten bizikidetza-unitatekoak badira ikasleak, eta urruntzeko agindu judizialaren, kondenatzeko epai judizialaren edo oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenaren bitartez justifikatzen bada aipatu zirkunstantzia, betekizun akademikoak bete barik ere eman egingo dira laguntzak.

  1. Eskaerak datu-orri ofizialetan bete beharko dira. Datu-orriok www.hezkuntza.ej-gv.euskadi.net web orrian eta ikastetxeetan lor daitezke.

  2. Ikasleak eskabide-eredua sinatuta aurkezteak, edo hura adinez txikia izanez gero haren ordez eskatzailearen legezko ordezkariak sinatzeak, esan nahi du sinadura horrekin erantzukizun solidariopean hau aitortzen duela:

    1. Laguntza zertarako eskatu, deialdi horren oinarriak onartzen dituela.

    2. Eskabidean sartutako datu guztiak egiazkoak direla.

    3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari baimena ematen diola Zerga Administrazioen bitartez errentaren eta ondasunen gainean beharrezkoak diren datuak lortzeko, bekaren ondorioetarako.

    4. Jakitun dagoela aitortutako inguruabarren zehaztugabetasunak beka edo laguntza ukatzea edo itzuli behar izatea ekarriko duela.

    5. Beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutik beste beka edo laguntzarik eskuratuz gero, Hezkuntzako lurralde ordezkaritzako beka atalari jakinarazi beharko diola.

    6. Beka zertarako eman den, horretarako erabili beharko duela, ez beste ezertarako, alegia, matrikula egiteko, eskolara joateko, azterketetara joateko eta beka edo laguntza zertarako eman, horren gastuak ordaintzeko.

    7. Beka jaso eta baliatu ahal izateko ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen dituela egiaztatu beharko dute, eta diru-laguntzen onuradun izateko gaitasunik gabe uzten dituen inolako lege-auzitan sartuta ez daudela adierazi.

    8. Beka ematea bideratu zuten baldintzak bete direla egiaztatzeko beharrezko frogaketa-jarduerei men egingo diela, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, diru-laguntzen nondik norakoak fiskalizatzean, eskatutako informazio guztia emango duela.

  3. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, Unibertsitateaz kanpoko bekak eta laguntzak izeneko. fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau kudeatzeko eta deialdi honetan parte hartzen dutenei deialdiaren garapenaren berri emateko. Fitxategi hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2010eko urriaren 4an emandako Aginduaren bidez sortu zen (EHAAko 213. zenbakian argitaratu zen), eta beraren helburua da diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea eta parte-hartzaileei deialdiaren garapenaren berri ematea. Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna. Datuak aurkaratu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak zuzendaritza horretan erabili ahal izango dira. Horretarako, Donostia kaleko 1. zenbakira (01010, Vitoria-Gasteiz) jo beharko da.

    Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunak baimena ematen diote Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

  1. Eskabideei eguna jarri, eta ondo bete eta sinatu eta gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira, eskatutako dokumentuekin batera:

    1. Beka zein ikasketa egiteko eskatu, ikasketa horiek egiten diren ikastetxeetan.

    2. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak eta apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak aipatzen dituzten bulegoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa).

  2. Eskabideak eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da. Eskabidea ikastetxearen bitartez aurkezten bada, eskabidea bertan aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.

  3. Beka- edo laguntza-eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztu ahal izango dira kasu hauetan:

    1. 2012ko urriaren 31tik aurrera egiten diren matrikulak badira, betiere matrikula-eskabidearen kopiarekin batera eskatzen bada.

    2. Aipatutako epea igaro ostean familiaren eusle nagusia hiltzen bada, edo arauzko adina betetzeagatik ez den bestelako arrazoirengatik nahitaezko erretiroa hartzen badu.

    3. Justifikatutako arrazoi larriren bat dela-eta, familiaren ekonomia-egoera larriki kaltetzen zaien ikasleak.

      Nolanahi ere, 2013ko apirilaren 30a arte baino ez dira eskabideak onartuko.

  1. 2011-2012 ikasturtean beka edo laguntza lortu eta 2012-2013 ikasturtean ikastetxe berean jarraitzen duten ikasleek datu-orri ofiziala (2. eredua) aurkeztuko dute.

    NAN eguneratuen kopiak erantsi beharko dira, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztutako identifikazio-agirietan kide konputagarriren bat edo batzuk identifikatzeko aldaketarik izan bada.

  2. 2011-2012 ikasturtean ikasteko beka edo laguntzarik lortu ez badute, ikasleek eskabidearen datu-orri ofiziala (1. eredua) aurkeztu beharko dute, eta horri, behar izanez gero, 2011. urteko dokumentu hauetako batzuk erantsiko dizkiote:

    1. Kide konputagarri guztien NANaren fotokopia bana. Atzerriko herritarren kasuan, egoitza-txartelaren, egoitza izateko baimenaren edo nortasuna egiaztatzeko beste edozein agiriren kopiak.

    2. Hiri eta landa ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagirien fotokopia.

    3. Familia- eta ekonomia-independentziaren egiaztagiriak.

    4. Harrerari buruzko foru-agindua eta aldundiak erabakitako harrerako baldintzak.

    5. Bizikidetza-unitateak 2011. urtean eskuratutako diru-sarrerei buruzko datuak eskatzen dituen eskabide-orri ofizialeko paragrafoa bete beharko dute eskatzaileek, baldin eta 2011. urtean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenik egin beharrik ez zuten bizikidetza-unitateek edo aitorpen horretan unitatearen diru-sarrera guztiak jasotzen ez badira. Horrekin batera, diru-sarrera horiek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

    6. Deialdi honetako 19. artikuluan unitate-errentan kenketak egiteko eskubidea izateko zehazten diren egoerak egiaztatzeko dokumentazioa.

  3. Aurreko 1. eta 2. ataletan aipatutako kasuetan, Errentaren Aitorpena ikasleak ikasten duen ikastetxea dagoen autonomia-erkidego edo lurralde historikoa ez den beste batean aurkeztu duten bizikidetza-unitateek, aurreko atalean aipatutako dokumentazioaz gain, ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:

    1. 2011ko ekitaldiko eusle nagusiaren Errentaren Aitorpenaren fotokopia guztiak eta, behar izanez gero, zerga horrekiko aitorpena egin beharra duten gainerako kide konputagarriena. Langile autonomoak izanez gero, jardueraren etekinak kalkulatzeko deklarazio-orri bat ere aurkeztu beharko da.

    2. Kide konputagarri guztiek lortutako diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak: diru-sarrera salbuetsiak, zenbatekoak direla-eta aitortu gabeko diru-sarrerak, balore higigarrien errendimenduak, banku-gordailuak, kontu-korronteen interesak...

    3. Profesional eta enpresaburuek aurkeztutako ordainketa zatikatuen aitorpenen fotokopiak.

  1. Beka edo laguntza zein ikastetxetarako hezkuntza-zerbitzua ematen duena eman, ikastetxe horrek funtzio hauek bete beharko ditu:

    1. Ikasteko beka edo laguntzei buruzko jarraibideak edo horri buruzko informazio-materiala jasotzea, eta berari, berriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkaritzako beka-unitateak emango dio.

    2. Ikastetxeko ikasleei eta familiakoei horien berri ematea; ikasketa laguntzaren bat lortu nahi badute zer egin behar duten jakinaraztea.

    3. Prozesuaren jarraipena egitea, eskatzaileei behar beste informazio emanez.

    4. Ikastetxeko zuzendariak edo, behar izanez gero, idazkariak egiaztatuko du egiazkoak diren ala ez eskabidearen datu-orrian datu akademikoei, joan-etorriei, ikasketei, kuotari eta jantokiari buruz eskatzen diren datuak.

    5. Ikastetxeek eskabideak eta horiei erantsitako dokumentazioa bideratu, eta prestatuko dituzte. Zerrenda bikoiztuetan prestatuko dituzte, eta hurrenkera alfabetikoaren arabera antolatu. Gero, lurralde-ordezkaritzari dagokion Zuzenean Zerbitzuan aurkeztuko dituzte, edo mezulariz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera bidali.

  2. Aurkeztutako eskabide eta dokumentazio guztia jasoko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta prozedura izapidetuko du, ebatzi arte.

  3. Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan araututako beka eta laguntzak.

  1. Eskabideak lurralde-ordezkaritzetan jaso ostean, beka edo laguntzaren behin-behineko ebazpena proposatuko du Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, eta Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzara bidaliko du, laburpen ekonomikoarekin batera.

    Behin-behineko ebazpena proposatzeko, kontuan izango da deialdi honen 29.2 artikuluan azaltzen den lehentasun-ordena eta, edonola ere, kreditua agortzen denean, ebazpena ukatzeko izango da.

  2. Lurralde historikoetan lurraldeko balorazio-batzordeak sortuko dira, ebazpen-proposamena eman aurretik gerta daitezkeen gorabeherak ebazteko.

    Batzorde horiek lurralde-ordezkaritzako arduradunak, Aurrekontuetarako eta Hezkuntza-administraziorako zerbitzuburuak eta beken teknikariak osatuko dituzte. Azken horrek idazkari jardungo du, eta hitza eta botoa izango ditu.

  3. Administrazio eta Dirubideen zuzendariak behin-behineko ebazpena eman, eta interesdunei banan-banan jakinarazteko eskatuko du; ematen diren osagaiak eta zenbatekoak adieraziko dira jakinarazpenean; bestela, ukatuz gero, ukatzeko arrazoia azalduko da.

    Jakinarazpenak bide emango du jaso, eta 15 egun naturaleko epean, interesdunak alegazioak jarri edo bere interesak defendatzeko egoki irizten dituen dokumentuak aurkezteko, eta ondoren azaltzen diren 4. eta 5. ataletan aurreikusten diren izapideen berri eman beharko du.

  4. Behin-behineko ebazpenaren kontra alegazioak jartzeko epea igaro eta gero, alegaziorik jarri ez duten eskabideen gaineko behin betiko ebazpena emango da. Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak emango du behin betiko ebazpena, eta horren berri emateko, ebazpena Euskadi.net webguneko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.

    Behin-behineko errekurtsoari alegazioak jartzen zaizkionean, horiek egiaztatu eta egin beharrekoak egin ostean, Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak behin betiko ebazpena emango da, aurreko atalean azaltzen diren datuak kontuan hartuta. Ebazpen hori jakinarazteko, berriz, Euskadi.net webguneko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.

  5. Behin betiko ebazpenaren kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, betiere behin-behineko ebazpena behin betiko ebazpen bilakatu edo behin betiko ebazpena lurralde-ordezkaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen denetik aurrera.

  6. Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera. Epe hori bukatuta ebazpen adierazirik eman eta jakinarazten ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte eskabideak, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. artikuluan.

  1. Eskatzaileak argudiatzen duenean kide konputagarrien ekonomia-egoera 2011tik 2012ra nabarmen aldatu dela, kasu horiek aztertu egingo dira. Ekonomia-egoera berria kontuan hartzeko, ezinbestekoa izango da egoera sorrarazi duten gertakariak eta horien nondik norakoak adieraztea eta agiri bidez egiaztatzea.

  2. Bide beretik, beka edo laguntza ematerakoan edo ukatzerakoan, familiaren ondarea osatzen duten ondasunen izaera haztatuko da, bai eta errenta osatzen duten diru-sarrerena ere, batez ere kaleratzeengatiko kalte-ordainen edo kide konputagarrien ekonomia-egoeran kalte larriak eragiten dituzten bestelako gorabeheren kasuan.

  3. Bizikidetza-unitatearen pertsona euslea hiltzen bada edo ezinbestean erretiratzen bada, edota ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa oso kalteturik gertatzen bada betiere justifikatutako arrazoiren bat dela eta, aintzat hartu ahal izango dira bai inguruabar horiek baita unitatearen ekonomian duten eragina ere, sortutako egoera berria kontuan hartuta.

  1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deialdi honetan xede horretarako esleituta dauden diru-atalen arabera emango ditu bekak eta diru-laguntzak.

  2. Ikasteko beka edo laguntza lortzeko lehentasun-hurrenkera hau izango da:

    1. 2011-2012 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko mailetako beka- eta laguntza-deialdiko bekadun izandako eskatzaileak:

      Derrigorrezko Hezkuntza

      Derrigorrezkoa ez den hezkuntza

    2. Gainerako eskatzaileak: aurkeztutako eskabideen artean lehentasuna izango dute per capita errentarik txikienak dituztenek.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Foru Aldundietako Ogasun Sailen laguntza kudeatuko du helburu hauek lortzeko:

  1. Baliabide tekniko fiskalak erabiltzea, eskatzaileen familien errenten eta ondarearen benetako balioak neurtu ahal izateko.

  2. Kasu jakin batzuetan egiaztatze eta kontrol lanetarako laguntza teknikoa jasotzea. Eragiketa horietan eraginkortasun handiagoa lortzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Foru Aldundietako Ogasun Sailetako Datuak Prozesatzeko Zentroei eskatuko die banaka edo bereziki ikertu behar diren kasuen zerrenda.

  1. Laguntza dena batera ordainduko da hilabeteko epean, Administrazio eta Dirubideen zuzendariak behin betiko ebazpena ematen duenetik aurrera.

    Deialdi honetako 12. artikuluan ezarritako mantentzeko laguntzaren onuradunen kasuan, laguntza behin baino ez da ordainduko, baina Agindu honetako 22.12 artikuluan ezarritakoa justifikatu eta gero.

  2. Eskatzaileak eskabidean jartzen duen kontuan sartuko da laguntzaren zenbatekoa. Ez dira hala ordainduko, ordea, kudeaketa zuzeneko jantoki-zerbitzua duten ikastetxe publikoetan ikasten duten ikasleen laguntzak eta Haurreskolak Partzuergoko ikasleei dagozkien laguntzak. Kudeaketa zuzeneko jantoki-zerbitzua duten ikastetxeen kasuan, jangelarako laguntza ikastetxearen kontuan sartuko da eta Haurreskolak Partzuergoko ikasleei dagozkien laguntzak, berriz, Partzuergo horren kontuan.

  3. Helegiteei aurkeztutako alegazioen ondorioz emandako laguntzen zenbatekoa gorantz aldatu beharko balitz, ordainketa osagarri bat egin beharko da hilabeteko epean, aurkeztutako helegitea osorik edo zati batean onesten duen ebazpena ematen den egunetik kontatzen hasita.

  1. Aldaketa gauzatzea adostu daiteke baldin eta beka edo laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, bestelako diru-laguntzak pilatuta eskuratzen badira eta helburu bera duten bestelako diru-sarrera edo baliabideak jasotzen badira. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 49.12 artikuluari jarraituz (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua), bekak emateko ebazpena aldatzen bada, beka edo laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak babestu behar dira.

    Beka emateko ebazpena aldatzen duen erabakia emateko, aurretik entzunaldiaren eta espedientearen ikustaldiaren izapideak egingo dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Laguntza jada ordainduta egonez gero, dagokion zenbatekoaren itzulera adostuta egon behar da.

  2. Ezeztatu, eta hala badagokio, itzuli egingo da beka edo laguntza emandako helburu espezifikorako erabiltzen ez denean, laguntza eskuratzeko eskatutako baldintzak betetzen ez direla egiaztatzean, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan jasotako gainerako kasuetan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua). Ezeztatzea erabaki ondoren, emandako zenbatekoa oraindik ordaindu ez bada, ezingo da hori ordaintzea eskatu, eta ordainduta egonez gero, jasotako zenbatekoak eta horien legezko interesak itzuli beharko dira.

    Itzultzeko prozedura, berriz, aipatutako Legearen 53.4 artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan xedatzen da.

    Itzultzea agintzen duen ebazpenean informazio zehatza eskainiko da obligaziodunak dirua itzultzeko betebeharra bete dezan, bai eskudiruz, bai txekez edo Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak baimendutako beste edozein bide erabiliz. Horretarako, hilabete biko epea emango zaio, dirua itzuli behar duela dioen ebazpena jakinarazten zaionetik aurrera.

    Itzuli beharreko diruaren zenbatekoaren eta ikaslearen bizikidetza-unitatearen ahalmen ekonomikoaren arabera, Ekonomia eta Ogasun Sailak ordainketa gehienez hiru zatitan eta urtebeteko epean egitea onar dezake, interesdunak horrela eskatuz gero, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan diru-bilketaren inguruan indarrean dagoen araudiak xedatutakoari jarraituz.

    Eskuratutako zenbatekoak borondatez itzultzen ez badira, premiamendu-bideari ekingo zaio.

  3. Ikasketa-laguntzak aldatzeko, indargabetzeko edo itzultzeko ebazpenen berri eman ahal izango zaie agintari fiskal, akademiko edo, hala badagokio, judizialei, sor daitezkeen gainerako erantzukizunak eskatzeko.

  1. Eibarko Hezkuntza Esparruko ikasleek eskatzen dituzten laguntzak bateragarri izango dira bertako ikasle izateagatik jaso ditzaketen onurekin, baldin eta onura horiek hartzen ez dituzten gastuei aurre egiteko badira. Hortaz, bateraezina izango da gastu kontzeptu bererako bi laguntza jasotzea.

  2. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko laguntzak bateragarriak izango dira erakunde publiko edo pribatuetatik helburu bererako jaso daitekeen beste edozein onurarekin, betiere horiek guztiak batuta ez bada gainditzen laguntzaren xede den gastuaren % 100. Kasu horretan, dagokion zenbatekoa murriztu egingo da.

  3. Deialdi honen I. eranskinean araututako gainerako ikasketa-laguntzak bateraezinak izango dira helburu bererako beste erakunde publiko edo pribatuetatik jaso daitezkeenekin.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ahalmena izango du datuak benetakoak direla egiaztatzeko eta egiaztarazteko egin beharreko egintzak burutzeko eta Agindu honen I. eranskinean araututakoa betearazteko.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik