Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko abuztuaren 22koa, Kulturako sailburuarena, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko abuztuaren 22koa, Kulturako sailburuarena, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 174
  • Hurrenkera-zk.: 4023
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/08/22
  • Argitaratze-data: 2012/09/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzen laguntzeko diru-laguntza lerro bat jarri nahi du Kultura Sailak.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko jarduerak sustatzeak berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, kirolaren praktika orokorra bultzatzeko pizgarria dira, lehiatu ahal izateko esparrua eskaintzen diete goi-mailako euskal kirolariei, eta ekonomia suspertzeko balio dute.

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak goi-mailako kirola herriaren interesekotzat jotzen du, Euskal Autonomia Erkidegoaren kirol-garapeneko funtsezko faktorea den aldetik eragingarri handia baita oinarriko kirola sustatzeko, eta ordezkaritza-egiteko garrantzi handia baitu Estatuko eta atzerriko kirol-lehiaketa ofizialetan. Legeak, gainera, Autonomia Erkidegoko erakunde komunei esleitzen die goi-mailako kirola antolatzeko eta sustatzeko eskumena.

Horrenbestez, beharrezkoa da kirol-lehiaketak goi-mailakotzat jo ahal izateko baldintzak eta irizpideak finkatzea, bai eta laguntza horiek eskatzeko, izapidetzeko eta emateko arauak finkatzea ere.

Horren arabera, hau

  1. Agindu honetan, 2012. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da, artikulu honetan xedatutako eran. Goi-mailako kirol-lehiaketatzat hartuko dira nazioarteko federazio baten egutegian, federazio europar batenean edo nazioarteko liga profesional baten egutegian sartuta dauden kirol-lehiaketak.

    Tenis kirol-modalitateari dagokionez, diru-laguntzak emango dira Europako Federazioaren, Tenis Profesionaleko Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko.

    Surf kirol-modalitateari dagokionez, diru-laguntzak emango dira Nazioarteko Elkartearen, Europako Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko.

  2. 2012. urtean hasten diren lehiaketetarako ematen diren diru-laguntzak ezingo dira erabili urtealdi horretatik kanpoko gastuak ordaintzeko.

  3. Agindu honetatik kanpo geratuko dira kirol-erakusketak eta kirol-ikuskizunak.

  4. Diru-laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da proposatzen diren lehiaketetan Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea, zehazkiago publizitateari eta dokumentazioari dagozkien kontuetan (posta, horma-irudiak, liburuxkak, programak, megafonia...).

  5. Ezingo dituzte inola ere diru-laguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira, bi sexuen arteko berdintasuna bermatzen ez duten egitasmoek.

Hauek dira aurreikusitako laguntza-lerroak:

1. 1. lerroa: nazioarteko edo Europako federazio baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketak antolatzeko laguntzak, baldin eta Munduko edo Europako Txapelketak badira, edizio bakar batean burutzekoak eta zirkuitu edo liga formatuetatik kanpo, agindu honetako II. kapituluan zehaztutako eran.

2. 2. lerroa: nazioarteko federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketak antolatzeko laguntzak, baldin eta ondoren zerrendatzen diren ataletakoren batean egoki txertatzen badira, agindu honetako III. kapituluan zehaztutako eran:

  1. Zirkuitu- edo liga-formatuko Munduko Txapelketak.

  2. Zirkuitu- edo liga-formatuko Munduko Kopak.

  3. Egutegiko kategoria goreneko probak.

  4. Nazioarteko lehiaketak, baldin eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeko gutxieneko markak egiaztatzeko balio badute eta gutxienez 18 herrialdek esku hartzen badute.

    3. lerroa: nazioarteko edo Europako federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketak antolatzeko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan aurreikusitako bi laguntza-lerroetan txertatzerik ez badute, agindu honetako IV. kapituluan zehaztutako eran.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzetarako diru-kopurua berrehun eta hirurogeita hamabost mila (275.000,00) euro da.

  1. Hauek dira agindu honen bidez arautzen diren laguntzak jaso ditzaketen entitate eta pertsonak:

    1. Helburutzat kirola izanik, legez sortuta eta dagokien erregistroan inskribatuta dauden eta egoitza soziala Euskadiko Autonomia Erkidegoan duten kirol-federazioak, kirol-klubak, kirol-elkarteak eta merkataritza-sozietateak.

    2. Aurreko lerroaldean aurreikusten ez diren nortasun juridikodun beste entitate batzuk, legez sortuta eta dagokien erregistroan inskribatuta daudenak eta egoitza soziala Euskadiko Autonomia Erkidegoan dutenak, eta kirol-modalitateei buruzko jarduerak aldizka edo noizean behin antolatzen dituztenak.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten eta kirol-modalitateei buruzko jarduerak aldizka edo noizean behin antolatzen dituzten pertsona fisikoak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak.

  2. Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penal duten pertsonek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekua dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penala duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

  1. Deialdi honi lehiaketa bidez emango zaio ebazpena, 2.1 artikuluan zehaztutako lerroan izan ezik; hau da, edizio bakar batean burutzekoak diren eta zirkuitu-edo liga-formatuetatik kanpo egiten diren Munduko edo Europako Txapelketetan. Kasu horretan, izendatutako aurrekontua hainbanatu egingo da lehiaketan aurkeztu eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean, betiere kategoria horretarako aurreikusitako mugak gainditu gabe.

  2. Diru-laguntzen proposamena eta ebazpena nahitaez lotuko dira lerro bakoitzean izendatutako diru-baliabideetara eta ezarritako mugetara.

  1. Pertsona eta erakunde interesdunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko.

  2. Izapidetze elektronikoa Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren bidez eta Informatika eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa -PLATEA- onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez arautzen da.

  3. Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak, bai bertaratuta bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.net-en honako helbide honetan daude ikusgai:

  1. lerroa: https://www.euskadi.net/y22- izapide/es/contenidos/ayuda_subvencion/12_kl1/es_dirulag/dirulag.html

    https://www.euskadi.net/y22- izapide/es/contenidos/ayuda_subvencion/12_kl1/eu_dirulag/dirulag.html

  2. lerroa: https://www.euskadi.net/y22-izapide/es/contenidos/ayuda_subvencion/12_kl2/es_dirulag/dirulag.html

    https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/12_kl2/eu_dirulag/dirulag.html.

  3. lerroa: https://www.euskadi.net/y22- izapide/es/contenidos/ayuda_subvencion/12_kl3/es_dirulag/dirulag.html

    https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/ayuda_subvencion/12_kl3/eu_dirulag/dirulag.html

  4. Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero -presentziala edo elektronikoa-, ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan; alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

    Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, honen bidez egiten dira:

    http://www.euskadi.net/misgestiones

  1. Agindu honen babesean ematen diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

  2. Eskabide horiek Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta deialdiaren eranskinetan eskatzen diren agiriekin batera aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erregistro Orokor Zentraleko bulegoetan edo erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, EHAAren 2008ko maiatzaren 30eko 102. zenbakian argitaratua), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

    Eskaera-orria, eskatzen diren eranskinekin batera, euskadi.net gunean eskura daiteke, agindu honetako 6.3 artikuluan adierazitako helbideetan.

    Eskabideak bide elektronikoa erabiliz ere aurkeztu ahalko dira, aipatutako euskadi-net gune horretan.

  3. Pertsona eta erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten moduan. Orobat, prozeduran zehar, (pertsona/erakunde) eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  4. Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

  1. Eskabidearekin batera aurkeztu behar diren dokumentuak euskadi.net-en daude, Agindu honetako 6.3 artikuluan aipatutako helbideetan.

  2. Pertsona/erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzeko aurkeztutako dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz.

  3. Pertsona/erakunde eskatzaileak baimena eman ahal izango du laguntzak kudeatzen dituen organoak gainerako datu edo dokumentuak eskuratu edo egiaztatu ditzan, bai bide presentziala erabiltzen denean bai elektronikoa erabiltzen denean, Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen eskumenen kalterik gabe.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

    Beste edozein administraziok edo erakundek publikoa zein pribatua izan helburu bererako ematen dituen diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz gero eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.

    Ez edukitzea pertsona edo erakunde eskatzaileak laguntza publikoak ezin lortzea dakarkion inolako zigor administratiborik edo penalik, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere. Halaber, eta hori berariaz dago adierazita, ezingo dute laguntzarik jaso sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penala duten erakundeek edo pertsonek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

    Entitatea dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egotea.

    Egunean egotea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzeari dagokionez, erregelamendu bidez zehaztutako moduan, kasuan kasuko ekonomia-jardueren gaineko zerga barne.

    Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adieraztea.

    Gainera, erantzukizunezko deklarazio batek ordezka ditzake honako betekizun hauek:

    Erakunde eskatzaileak bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzea kirol-lehiaketan.

    Erakunde eskatzaileak adieraztea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso duela kirol-lehiaketan izan beharreko parte-hartzea zabaltzeko edozein bitartekotan, eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari dei egitea lehiaketan parte-hartzearekin zerikusia duten ekitaldi publikoetan egon dadin, salbu eta diru-laguntza ekitaldiaren ondoren ematen bada; kasu horretan, laguntza emateko ebazpenaren jakinarazpenak sorrarazitako dokumentazioan eman beharko da babes horren berri.

    Gainerako betebeharrak egiaztatzeko modua lehenago aipaturiko euskadi.net gune elektronikoan adieraziko da.

    Laguntza eskatzen duen pertsona edo entitatea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edo Erregistroan dauden bere banku-datuak aldatu nahi baditu, euskadi.net gunean eskura dagoen Eusko Jaurlaritzako hirugarrenaren altari buruzko eskaera-orria aurkeztu beharko du.

    Pertsona fisikoen kasuan, nortasunaren eta erroldatuta egotearen egiaztapena.

    Pertsona juridikoen kasuan, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan sartuta ez badaude, erakundearen eratze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoelako egiaztapena, bai eta pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren eta azken horrek ordezkatzeko daukan ahalaren egiaztapena ere.

  1. Jarduera-txostena.

  2. Lehiaketa jada igaro bada, epailearen akta atxiki beharko da, parte-hartzaileen zerrendarekin; oraindik igaro ez bada, parte-hartzaileen aurreikuspena.

  3. Lehiaketaren programa.

  4. Laguntza jasoko duen lehiaketa sarturik dagoen nazioarteko edo Europako federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialaren kopia, edo egutegi hori kontsulta daitekeen URL esteka.

  5. Jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta xehatua.

  6. Jarduera beste erakunde publiko edo pribatuekin elkarlanean edo hitzarmen bidez garatzen bada, hori egiaztatzen duen hitzarmen edo kontratuaren kopia. Kasu horretan, aurreko idatzi-zatietan aipatutako dokumentazioa eskatu ahalko zaio erakunde antolatzaile baina ez-eskatzaile den beste horri.

  7. Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria.

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  1. Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hauek izango dira batzordekideak: Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendaria, batzordeburu izango dena, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatutako bi teknikari, alor horretakoak; horietako bat idazkari moduan jardungo da.

  2. Aldi berean, gai zehatzak aztertzeko Balorazio Batzordearen bileretan parte har dezakete bertaratuen gehiengoak onartzen dituen eta jorratu beharreko gaiari buruz jantzita dauden pertsona guztiek, eta hitz egin bai baina botorik ezin izango dute eman.

  3. Balorazio Batzordeko kideak izendatzerakoan, Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

  4. Balorazio Batzordearen behin betiko osaera EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabil ahal izan dezaten, legez ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

  5. Balorazio Batzordeak, beharrezko ikusten duenean eta aurkeztutako eskabideak egoki ebaluatze aldera, behar adina azalpen eta txosten tekniko eskatu ahal izango dizkie eskatzaileei.

  6. Batzorde horrek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, laguntza-lerroentzako ebazpen-proposamen arrazoitu bana egingo dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.

Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandakoak batera erabili daitezke helburu berbererako, betiere, horrek gainfinantzatzea ez badakar. Gainfinantzaketa badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

  1. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emango du, eta interesdunei jakinarazi, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, deialdi-agindu hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  2. Ebazteko epea igarota interesatuari ebazpena jakinarazten ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Aurreko lerroaldean esandakoa esanda ere, agindu honetako 11. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena emateko epea etenda geratuko da izapideak behar duen beste denboraz, jakinarazpena jasotzen den eguna eta erantzunerako epea kontuan hartuta.

  4. Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta kasu bakoitzean ezarritako epea jakinarazpeneko egintza jaso eta biharamunetik hasiko da zenbatzen.

  5. Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, 21/2012 Dekretuan xedaturikoari jarraikiz, jakinarazpena egindakotzat joko da pertsona interesdunak edo, kasuan kasu, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hark jakinarazpeneko egintza jaso izana elektronikoki sinatzearen biharamunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

    Jakinarazitako egintza aipatutako dekretuan aipatzen den helbide elektronikoan interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

  6. Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea ebazpen adierazirik izan gabe igarotzen bada, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kulturako sailburuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan agindutakoarekin bat.

Diru-laguntza ordainketa bakar batean emango da, jarduera justifikatu ondoren.

Agindu honetako diru-laguntzen onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 48. artikulutik 53.era bitartean araututako betebeharren araubidea (1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa) bete beharko dute beti, eta, zehazkiago, honako hauek:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote diru-laguntzari idatziz espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Lehiaketa egiten bada diru-laguntza eskaera aurkeztu eta gero, honako dokumentazio hau bidali beharko da Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzara lehiaketaren ondoren: epailearen aktak eta lehiaketaren behin betiko programa.

  3. Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiliko da diru-laguntza, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenarekin bat.

  4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari aurkeztu beharko diote, euren funtzioak betez deialdi honen ondorioz jasotako diru-laguntzei dagokienez, eskatzen den informazio oro.

  5. Kirol Zuzendaritzari ematea programa nola gauzatzen ari den jakiteko eskatzen duen informazio guztia.

  6. Jarduerak irauten duen bitartean, leku agerian jarri behar da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntzaren berri, salbu eta diru-laguntza lehiaketa egin ostean ematen bada.

  7. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari deialdia egitea kirol-gertakaria aurkezteko egiten diren ekitaldi publikoetan ager dadin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza toki ageri batean agerraraztea, salbu eta ekitaldiaren ondoren ematen bada diru-laguntza, orduan gorabehera horren berri jaso beharko baitute laguntza ematen duen ebazpenaren jakinarazpenak sorrarazitako dokumentazioan.

  8. Sexismorik gabeko hizkuntza erabiltzea eta, gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dela erabiliko bermatzea diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten ekitaldietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz.

Justifikazioak Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzan bertan aurkeztu ahal izango dira 2012ko abenduaren 31 baino lehen, Agindu honetako 7. artikuluan eskaerak aurkezteko emandako jarraibideak kontuan hartuta.

Horrez gain, justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko aukera izango da.

Http://www.euskadi.net/misgestiones.

Justifikatzeko agiriak:

  1. Jarduerari buruzko txostena. Bertan, aginduan baloratzekoak diren alderdiak azaldu beharko dira, gutxienez ere.

  2. Lehiaketa egiten bada diru-laguntza eskaera aurkeztu eta gero, epailearen aktak eta lehiaketaren behin betiko programa.

  3. Gastuen frogagiriak; gastu horien guztien kopuruak emandako diru-laguntzaren kopuru bera izan beharko du.

  4. Kultura Sailaren laguntza berariaz aipatzen duten dokumentu guztien aleak, laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.

  5. Jarduera edo programa gauzatzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

  6. Ekitaldiaren kostu-kontuen behin betiko balantzea, diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita; bereziki jaso beharko dira helburu berarekin eskuratutako beste laguntzak, eskabideak aurkezteko unean haien eraginkortasunaren berri ez baldin bazegoen.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira betiere diru-laguntzaren xedea bete bada edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa doitzeko.

  1. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluan daude adierazita ez-betetzeak.

  2. Diru-laguntza ematea eragin zuen edozein baldintza edo betebehar betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen eremuan, berrogeita bost mila (45.000) euro bideratuko dira Nazioarteko edo Europako federazio baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketak antolatzeko, baldin eta Munduko edo Europako Txapelketak badira, edizio bakar batean burutzekoak eta zirkuitu- edo liga-formatuetatik kanpo.

  1. Kategoria honi esleitutako diru-kopurua onarturiko eskabideen artean hainbanatuko da, baina emandako kopuruak ezin du eskatutakoa gainditu, eta betiere muga hauek kontuan hartuz:

    1. Munduko txapelketak: berrogeita bost mila (45.000) euro.

    2. Europako txapelketak: hogeita hamar mila (30.000) euro.

  2. Aipatutako mugak aplikatu ondoren aurreko artikuluan aurreikusitako diru kopuru guztia ez bada erabiltzen, soberakina kopuru gehigarriak jasotzeko aukera duten pertsona edo entitate onuradunen artean banatzeko beharrezko egokitzapenak egin ahal izango dira.

Diru-laguntza horien helburua izango da nazioarteko federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialeko kirol-lehiaketak antolatzea, baldin eta zirkuitu- edo liga-formatuko Munduko Txapelketak badira, zirkuitu- edo liga-formatuko Munduko Kopak, nazioarteko federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten kategoria goreneko egutegiko probak, edo Olinpiar Jokoetarako gutxieneko markak egiaztatzeko aukera ematen duten eta, aldi berean, gutxienez 18 herrialdek parte hartzen duten nazioarteko probak.

Tenis kirol-modalitateari dagokionez, Europako Federazioaren, Tenis Profesionaleko Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko emango dira diru-laguntzak.

Surf kirol-modalitateari dagokionez, Nazioarteko Elkartearen, Europako Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko emango dira diru-laguntzak.

Diru-laguntza horietara ehun mila (100.000) euro bideratuko dira.

Balorazio Batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ebaluatuko ditu:

  1. Parte hartzen duten eta munduko 16 onenen artean dauden kirolarien kopurua (70 puntu arte): Irizpide hori baloratu ahal izateko, eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    Eskabidea aurkezten den unean lehiaketa jada igaro bada, epailearen akta eta, gainera, munduko 16 onenen artean dauden akta horretako kirolarien kopurua egiaztatzen duten dokumentuak.

    Eskabidea aurkezten den unean oraindik lehiaketa egin ez bada: irizpide hau ustez beteko duten kirolari parte-hartzaileei buruzko aurreikuspena, bai eta munduko 16 onenen artean daudela egiaztatzen duen dokumentazioa ere; lehiaketa aurreko urteetan egin bada, epailearen akta eta egindako azken lehiaketako 16 onenen artean akta horretako zenbat kirolari dauden egiaztatzen duten dokumentuak.

    Egokitutako diziplinen probetan, parte-hartzaileen maila baloratzeko, erreferentziako lehiaketako hiru onenen artean zenbat parte-hartzaile dauden kontuan hartuko da.

    Puntu-banaketa egiteko, zenbat kirolari dauden sailkapenean hartuko da kontuan, taula honen arabera alegia:

    13 baino gehiago: 70 puntu.

  1. 13: 60 puntu.

  1. 11: 50 puntu.

  1. 9: 40 puntu.

  1. 7: 30 puntu.

  1. 5: 20 puntu.

  1. 3: 10 puntu.

    1: 5 puntu.

  1. Goi-mailako euskal kirolarien parte-hartzea lehiaketan (5 puntu). Irizpide hau erabiltzeko, Kirol Kontseilu Gorenaren eta/edo Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan goi-mailako euskal kirolaritzat zer ulertzen den hartuko da gidari, eta eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    Eskabidea aurkeztu denerako lehiaketa eginda badago: arbitroaren akta, bai eta bertan agertzen diren goi-mailako euskal kirolarien kopurua egiaztatzen duten dokumentuak ere.

    Eskabidea aurkezten den unean oraindik lehiaketa egin ez bada: irizpide hori ustez beteko duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, bai eta goi-mailakotzat jotzea egiaztatzen duen dokumentazioa ere.

    Lehiaketa aurreko urteetan egin bada, epailearen akta eta egindako azken lehiaketan goi-mailako zenbat euskal kirolarik parte hartu zuten egiaztatzen duten dokumentuak.

    Lehiaketan goi-mailako kirolari batek edo gehiagok parte hartzen dutela egiaztatzen duten eskabideek 5 puntu eskuratuko dituzte; batek ere parte hartzen ez badu: 0 puntu.

  2. Lehiaketa zenbat aldiz egin den (20 punturaino), 2012koa kontuan hartuta.

    Puntuen banaketa lehiaketa egindako aldien arabera egingo da, taula hau kontuan hartuta:

    50 aldiz baino gehiago: 20 puntu.

  1. 50: 15 puntu.

  1. 40: 10 puntu.

  1. 30: 5 puntu.

  1. Goi-mailako kirol-lehiaketari buruzko programan maila eta/edo partaidetza apalagoko lehiaketa-kiroleko beste jarduera batzuk sartzea (5 puntu).

  2. Laguntzen zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionalaren irizpidea erabiliko da. Alegia, agindu honetako 22. artikuluan adierazitako diru-kopuru osoa eskabideek, artikulu honetan ezarritako irizpideak aplikatuta, balorazio-fasean lortu duten puntuazioaren arabera banatuko da proportzionalki, betiere errespetatuta ezarritako gehienezko diru-kopurua edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua.

  3. Kategoria honetako jarduera bakoitzeko eman litekeen kopurua ezin da hogeita hiru mila (23.000) eurotik gorakoa izan.

  4. Aipatutako mugak aplikatu ondoren aurreko artikuluan aurreikusitako diru kopuru guztia ez bada erabiltzen, soberakina kopuru gehigarriak jasotzeko aukera duten pertsona edo entitate onuradunen artean banatzeko beharrezko egokitzapenak egin ahal izango dira.

Diru-laguntza hauen helburua izango da nazioarteko edo Europako federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketak antolatzea, baldin eta agindu honetako II. eta III. kapituluetan araututako bi laguntza-lerroetan txertatzerik ez badute.

Tenis kirol-modalitateari dagokionez, Europako Federazioaren, Tenis Profesionaleko Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko emango dira diru-laguntzak.

Surf kirol-modalitateari dagokionez, Nazioarteko Elkartearen, Europako Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialaren barruko kirol-lehiaketak antolatzeko emango dira diru-laguntzak.

Diru-laguntza horietara ehun eta hogeita hamar mila (130.000) euro bideratuko dira.

Balorazio Batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu eta jarraian aipatzen den baremoaren arabera ebaluatuko ditu kirol-modalitateak kontuan hartuta:

  1. Kirol-modalitate guztiak, atletismoa (krosa edo topaketak), txirrindularitza (errepideko lasterketa), tenisa eta surfa izan ezik: parte hartzen duten eta munduko 16 onenen artean dauden kirolarien kopurua (70 puntu arte). Irizpide hau baloratu ahal izateko, entitate eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

    Eskabidea aurkeztu denerako lehiaketa eginda badago: epailearen akta eta akta horretako kirolarien artetik munduko hamasei onenen artean zenbat dauden egiaztatzen duten dokumentuak.

    Eskabidea aurkezten den unean oraindik lehiaketa egin ez bada: Irizpide hori ustez beteko duten euskal kirolari parte-hartzaileei buruzko aurreikuspena, bai eta munduko 16 onenen artean daudela egiaztatzen duen dokumentazioa ere; lehiaketa aurreko urteetan egin bada, epailearen akta eta egindako azken lehiaketako 16 onenen artean akta horretako zenbat kirolari dauden egiaztatzen duten dokumentuak.

    Egokitutako diziplinen probetan, parte-hartzaileen maila baloratzeko, erreferentziako lehiaketako hiru onenen artean zenbat parte-hartzaile dauden kontuan hartuko da.

    Puntu-banaketa egiteko, zenbat kirolari dauden sailkapenean hartuko da kontuan, taula honen arabera alegia:

    13 baino gehiago: 70 puntu.

  1. 13: 60 puntu.

  1. 11: 50 puntu.

  1. 9: 40 puntu.

  1. 7: 30 puntu.

  1. 5: 20 puntu.

  1. 3: 10 puntu.

    1: 5 puntu.

  1. Atletismoan (krosa edo topaketak), txirrindularitzan (errepideko lasterketa), tenisean eta surfean, 70 puntuak lehiaketaren mailaren arabera banatuko dira, taula hau kontuan hartuta:

    Atletismoa:

    Nazioarteko krosak:

    Probaren mailaren balorazioa Espainiako Errege Atletismo Federazioak urtero kros-lasterketetarako argitaratzen duen sailkapen ofizialaren arabera egingo da.

    Sailkapen hori kontuan hartuta, irizpide hau erabiliko da puntuazioa lortzeko: azken hiru urteetako batez besteko postuaren % 25 + azken urteko postuaren % 75.

    Formula horretan lortutako postuaren arabera:

    1 1,99 = 70 puntu.

    2 2,99 = 50 puntu.

    3 5,99 = 35 puntu.

    6 8,99 = 30 puntu.

    9 11,99 = 25 puntu.

    > =12 = 10 puntu.

    Nazioarteko kirol-topaketak:

    IAAF World Challenge Meetings: 70 puntu.

    European Athletics Outdoor Premium Meetings: 30 puntu.

    European Athletics Outdoor Classic Meetings: 15 puntu.

    European Athletics Outdoor Area Permit Meetings: 10 puntu.

    Txirrindularitza:

    Gizonak, maila hauetako probak:

  1. HC. / 2.H.C.: 70 puntu.

    1 / 2.1: 30 puntu.

    2 / 2.2: 10 puntu.

    Emakumeak, maila hauetako probak:

    1: 70 puntu.

    2 / 2.2: 30 puntu.

    Tenisa:

    Gizonak, maila hauetako probak:

    ATP Masters 1000: 70 puntu.

    ATP World Tour 500: 50 puntu.

    ATP World Tour 250: 40 puntu.

    ATP Challenguer Series: 30 puntu.

    Future (series): 10 puntu.

    Emakumeak, maila hauetako probak:

    International Tournament Of Champions: 70 puntu.

    Premier Tournaments: 30 puntu.

    International Tournaments: 10 puntu.

    Tenis egokitua: 20 puntu.

    Surfa:

    WQS Prime events: 70 puntu

    WQS Star events (5-6 izar): 40 puntu.

    WQS Star events (3-4 izar): 20 puntu.

    WQS Star events (1-2 izar): 10 puntu.

  1. Kirol-modalitate guztiak: Goi-mailako euskal kirolarien parte hartzea lehiaketan (5 puntu). Irizpide hau erabiltzeko, Kirol Kontseilu Gorenaren edo Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan goi-mailako euskal kirolaritzat zer ulertzen den hartuko da gidari, eta eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    Eskabidea aurkeztu denerako lehiaketa eginda badago: arbitroaren akta, bai eta bertan agertzen diren goi-mailako euskal kirolarien kopurua egiaztatzen duten dokumentuak ere.

    Eskabidea aurkezten den unean oraindik lehiaketa egin ez bada: irizpide hori ustez beteko duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, bai eta goi-mailakotzat jotzea egiaztatzen duen dokumentazioa ere.

    Lehiaketa aurreko urteetan egin bada, epailearen akta eta egindako azken lehiaketan goi-mailako zenbat euskal kirolarik parte hartu zuten egiaztatzen duten dokumentuak.

    Lehiaketan goi-mailako kirolari batek edo gehiagok parte hartzen dutela egiaztatzen duten eskabideek 5 puntu eskuratuko dituzte; batek ere parte hartzen ez badu: 0 puntu

  2. Kirol-modalitate guztiak: lehiaketa zenbat aldiz egin den (20 punturaino): 2012koa kontuan hartuta.

    Puntuen banaketa lehiaketa egindako aldien arabera egingo da, taula hau kontuan hartuta:

    50 aldi baino gehiago: 20 puntu.

  1. 50: 15 puntu.

  1. 40: 10 puntu.

  1. 30: 5 puntu.

  1. Kirol-modalitate guztiak: goi-mailako kirol-lehiaketari buruzko programan maila eta/edo partaidetza apalagoko lehiaketa-kirolen jarduerak sartzea (5 puntu).

  2. Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak aintzatetsi gabeko nazioarteko federazioek antolatutako lehiaketek gehienez ere 40 puntu izango dituzte.

  3. Laguntzen zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionalaren irizpidea erabiliko da. Alegia, agindu honetako 24. artikuluan adierazitako diru-kopuru osoa eskabideek, artikulu honetan ezarritako irizpideak aplikatuta, balorazio-fasean lortu duten puntuazioaren arabera banatuko da proportzionalki, betiere errespetatuta ezarritako gehienezko diru-kopurua edo, txikiagoa bada, eskatutako kopurua.

  4. Lerro honetako jarduera bakoitzeko eman litekeen kopurua ezin da hamar mila (10.000) eurotik gorakoa izan.

  5. Aipatutako mugak aplikatu ondoren aurreko artikuluan aurreikusitako diru kopuru guztia ez bada erabiltzen, soberakina kopuru gehigarriak jasotzeko aukera duten pertsona edo entitate onuradunen artean banatzeko beharrezko egokitzapenak egin ahal izango dira.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, eta Titularitate Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategia eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen arabera, deialdi honen tramitazioan bildutako datu pertsonalak deialdiko parte-hartzaileen baimena jasota tratatu eta argitaratuko dira, eta honako diru-laguntza deialdi hau bera edo horrekin lotutako beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko erabiliko den fitxategi batean gordeko dira, eta parte-hartzaileei deialdiaren nondik norakoen berri emateko erabiliko dira. Kultura Saileko Kirol Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduraduna. Datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo aurkatzeko eskubideak gauzatzeko, Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo behar da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek, halaber, beren onespena ematen dute fitxategiko datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publikoei lagatzeko, deialdiaren helburuekin bat datozen xedeetarako baldin bada, eta baimena ematen diote Kirol Zuzendaritzari beste erakunde batzuetan egiazta dezan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 22a.

Kulturako sailburua,

marÍa BLANCA URGELL LÁZARO.