Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko abuztuaren 28koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen lanbide-akreditaziorako elementuei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko abuztuaren 28koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen lanbide-akreditaziorako elementuei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: ---
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 167
  • Hurrenkera-zk.: 3885
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/08/28
  • Argitaratze-data: 2012/08/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenaren arabera, Herrizaingo Sailak zehaztuko ditu, alde batetik, janzkiak, arauzko armak, eta Ertzaintzako funtzionarioen irudi-batasunari dagozkion gainerako langai eta gauzak, eta, bestetik, horien nortasuna egiaztatzen duten baliabideak, kategoria bakoitzaren bereizgarriak, hala nola horien erabilera araupetuko luketen arauak.

Gaikuntza hori baliatuz, honako xedapen hauek eman ziren: 2007ko maiatzaren 31ko Agindua, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen lanbide-akreditaziorako elementuei eta lanbide-eskala eta -kategoriaren bereizgarriei buruzkoa; 2009ko azaroaren 17ko Agindua, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren lan-uniformeetako mahukako bereizgarria Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburura egokitzeko dena; 2010eko abenduaren 2ko Agindua, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzaren uniforme orokor eta bereizgarriei buruzkoa.

2007ko maiatzaren 31ko Aginduak aldaketa batzuk nozitu zituen gerora eman ziren agindu horiek zirela medio, eta polizia-jarduna segurtasunaren alorrean gauzatzen denez, beharrezkoa da, adierazitako gaikuntza hori erabiliz, batetik, agindu batean jasotzea 2007ko maiatzaren 31ko Aginduak arautu zuena, identifikazio profesionaleko txartelari eta plaka-ikurrari dagokionez, eta, bestetik, akreditazio-elementu bi horien diseinu eta ezaugarriak aldatzea, zenbait eskakizun tekniko eta juridiko betetze aldera. Eskakizun tekniko eta juridiko horiek bermatu behar dute, hain zuzen ere, elementu horiek Ertzaintzako funtzionarioek bakarrik erabiltzea, eta herritarrek eta botere publikoek erraz identifikatzea; baina horretaz gain, segurtasunari lotutako beste erabilera batzuek ere bermatuko dituzte. Adierazitako akreditazio-elementu horiek eraman eta babesteko, eta modu erraz batean erakustea ahalbidetzeko, akreditazio-izaerarik ez duen hirugarren elementu baten deskribapena gehitzen eta ezartzen du Aginduak: agiriak eramateko zorroa.

Ondorioz, Ertzaintzan bakarrik aplikatzekoa den neurria izanik, Euskadiko Aholku Batzordearekin bat etorriz, hauxe

  1. Agindu honen xedea da, batetik, Ertzaintzaren lanbide-akreditazio berria arautzea, zeina jarraian zehazten diren diseinu eta ezaugarriak dituzten identifikazio profesionaleko txartelak eta plaka-ikurrak osatzen baitute, eta, bestetik, agiriak eramateko zorroa ezartzea, elementu horiei guztiei euskarria eman, eta horiek babestu eta erakutsi ahal izateko.

  2. Arau honetan aurreikusitako guztia Ertzaintzako Unitate eta Zerbitzu guztietako kideei aplikatuko zaie, baita Miñoi, Foral eta Mikeleteen Ataletako kideei ere.

  1. Identifikazio profesionaleko txartelak eta plaka-ikurrak egiaztatzen dute titularra agintaritzaren agentea dela, hain zuzen ere Ertzaintzako kidea. Bi elementuak agiri publikoak dira, titularrak bakarrik erabil ditzake eta ezin zaizkio beste inori eman.

  2. Zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako administrazio-egoeran dauden Ertzaintzako funtzionario guztiek edukiko dute lanbide-akreditazioa eta hura erabiltzeko baimena. Alabaina, Segurtasuneko sailburuordeak, funtzionarioa aipatutako administrazio-egoeraren batean egonda ere, akreditazio-elementuak kentzea erabaki dezake, titularra polizia-zereginetatik aldenduta denbora luzez egongo dela aurreikusten bada edo herritarren segurtasunerako arriskua sortzen duela antzematen bada.

  3. Ertzaintzako funtzionario izateari utziz gero, edo zerbitzu aktibo edo bigarren jardueratik bestelako administrazio-egoeraren batera pasatuz gero, lanbide-akreditazioa entregatu egin beharko da. Eginkizun-gabetze irmoak edo behin-behinekoak dirauen bitartean akreditazio-elementuak edukitzen jarraitzeko, Segurtasuneko sailburuordearen baimena beharko da, eta sailburuordeak salbuespenezko egoeretan bakarrik emango du baimen hori.

    Halaber, Ertzaintzako funtzionarioek, funtzio publikoarekin lotura duten jardueretarako aitortutako zerbitzu berezietan badaude, identifikazio profesionaleko txartela edukitzen jarraituko dute. Txartel hori izaten jarraituko dute, halaber, Ertzaintzan aplikatu beharreko ordenamendu juridikoak hala ezartzen duen kasuetan.

  4. Identifikazio profesionaleko txartela da titularra Ertzaintzako kide gisa identifikatzeko balio duen txartel bakarra. Agiri hori bertan azaltzen den datan iraungitzen da. Hortaz, txartela berritzeko iraungi egin delako, edo beste arrazoi batzuek direla medio, entregatu egin behar da ordezkatutako edo baliogabetutako txartela.

  5. Identifikazio profesionaleko txartelaren diseinua eta ezaugarri teknikoak agindu honetako I. eranskinean azaltzen dira. Plaka-ikurraren diseinua eta ezaugarri teknikoak II. eranskinean azaltzen dira. Eta agiriak eramateko zorroaren deskribapena, berriz, Agindu honen III. eranskinean azaltzen da.

Lehenengoa. Segurtasuneko sailburuordeak zehaztuko du noizko kendu eta ordezkatu beharko diren, gaur egun, agindu honetan aurreikusitako diseinu eta ezaugarri teknikoekin bat etorri gabe, erabiltzen diren elementuak.

Bigarrena. Eragin guztietarako balio izango dute agindu hau indarrean sartu baino lehenago emandako lanbide-akreditaziorako elementuek, baldin eta beren diseinua eta ezaugarri teknikoak aginduan ezarritakoekin bat badatoz.

Ertzaintzako funtzionarioen lanbide-akreditaziorako elementuei eta lanbide-eskala eta -kategoriaren bereizgarriei buruzko Herrizaingoko sailburuaren 2007ko maiatzaren 31ko Agindua indargabetzen da. Nolanahi ere, agindu horren V. eranskinak indarrean jarraituko du.

Lehenengoa. Segurtasuneko sailburuordeari eskumena ematen zaio agindu honetan araututako elementuen diseinu eta ezaugarri teknikoei dagozkien aldaketak une bakoitzean beharrezkotzat jotzen direnak egin eta onartzeko, betiere, irudi korporatiboa errespetatuz.

Bigarrena. Segurtasuneko sailburuordeari eskumena ematen zaio agindu honetan ezarritakoa aplikatzeko eman behar diren jarraibideak emateko.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 28a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)