- AGINDUA, 2012ko abuztuaren 28koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko 2011ko abenduaren 14ko Agindua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko abuztuaren 28koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko 2011ko abenduaren 14ko Agindua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 4098
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/08/28
- Argitaratze-data: 2012/09/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko abenduaren 14ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartu ziren.
Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuaren 23. artikuluak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 91 artikulua aldatu zuen. Horren ondorioz, bidaiari-garraioaren zerga-tasa ehuneko zortzitik ehuneko hamarrera igoko da, 2012ko irailaren 1etik aurrera.
Baimendutako prezioak Balio Erantsiaren gaineko Zerga hartzen duenez bere baitan, bidezkoa da, sektoreak hala eskatuta, prezio horiei Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasaren igoera aplikatzea.
Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4.a artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe
tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara)
(Ikus .PDF)
(1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara)
(Ikus .PDF)
(2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
Lehenengoa. Ahalmena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraioetako zuzendariari agindu hau garatzeko xedapenak eman ditzan.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 28a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


