- AGINDUA, 2012ko irailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko graduko eta masterreko ikasketa ofizial batzuk ezartzea eta beste batzuk kentzea baimentzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko irailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko graduko eta masterreko ikasketa ofizial batzuk ezartzea eta beste batzuk kentzea baimentzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 4398
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/03
- Argitaratze-data: 2012/10/04
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatuak) 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea autonomia-erkidegoak erabakiko du, bai Gizarte Kontseiluak proposatuta, bai erkidegoaren beraren ekimenez, kontseilu horren adostasunarekin, eta, betiere unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren.
Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, bere 51. artikuluan arautu du Goi-mailako Hezkuntzako Europako Esparrura egokitzea. Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek euskal unibertsitate-sistema goi-mailako irakaskuntzako Europako sisteman sartzeko eta tituluaren Europako gehigarriaren diploma emateko nahitaezko egokitzapenak bultzatuko dituzte ikasketa-planetan eta kredituen eta balorazioen sistemetan, eta haiekin batera beharrezkoak diren gainerako neurriak.
Titulu ofizialak nola ezarri arautzen dute urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (uztailaren 2ko 681/2010 Errege Dekretuak aldatzen duenak), unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituenak, eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoak.
Hain zuzen ere, 1393/2007 Errege Dekretuak, urriaren 29koak, 8. artikuluan xedatzen du estatu osoan izaera ofiziala eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan egituratuko direla: Gradua, Masterra eta Doktoregoa izenekoetan, hain zuzen.
Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak 16. artikuluan arautzen du zer prozedura jarraitu behar den Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena lortzeko. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu-proposamena prestatu behar du, Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzea baimentzeko.
2011ko uztailaren 13an eta 2012ko uztailaren 11n, EHUko Gizarte Kontseiluak graduko eta masterreko titulu ofizialak lortzeko ikasketak 2012-2013 ikasturtetik aurrera ezartzea onartu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren.
ANECA-Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionalaren ebaluazio-txostena jaso eta gero, Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate Kontseiluak egokitzat jo du Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako graduko eta masterreko ikasketen proposamena, betiere uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuko 25.7 artikuluan ezarritakoaren arabera (861/2010 Errege Dekretuak urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua aldatzen du, hots, unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen errege-dekretua).
Hori dela eta, eta Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuz, eta jakitun jartzeko, txostena eman eta gero Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari 2012ko uztailaren 26ko bilkuran eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari 22 uztailaren 26ko bilkuran, honako hau
Lehenengoa. Agindu hau Hezkuntza Ministerioari jakinaraztea, Gobernuari proposa diezaion tituluak ofizialtzeko eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan jaso eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Bigarrena. Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 19. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Euskal Herriko Unibertsitateak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari memoria bat bidaliko dio urtero, dagozkion matrikulazio-datuei eta aurreko ikasturtean titulazio bakoitzak izandako kostu ekonomikoei buruzkoa, ikasturte akademiko bakoitzaren matrikulazio-epea bukatu ondoren eta, betiere, abenduaren 30a baino lehen. Aipatutako dekretuaren II. eta III. kapituluetan jasotako baldintzaren bat betetzen ez bada, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak unibertsitateari beharrezko neurri zuzentzaileak hartzeko eskatuko dio. Aipatutako baldintzak ez betetzen jarraituko balitz, Euskal Herriko Unibertsitateak ikasketa horri beste prozedura bat egin beharko dio, ziurtapenari eutsi ahal izateko, edo bestela, ez du berriz eskaini beharko.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 3a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


