Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko irailaren 4koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, 2012ko maiatzaren 18ko aginduez deitutako bi farmazien titulartasuna lortzeko merituen Balorazio Batzordeko kideak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko irailaren 4koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, 2012ko maiatzaren 18ko aginduez deitutako bi farmazien titulartasuna lortzeko merituen Balorazio Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4329
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/09/04
  • Argitaratze-data: 2012/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2012ko maiatzaren 18ko agindu banaren bidez iragarri zen bi farmazia berri irekitzeko aukera, bata Plentziako farmazia-eskualdean eta bestea Villabonako farmazia-eskualdean.

Beraz, eskabidea egin dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, Farmazialarien Enpresa Elkarteek eta Farmazialari Arduradunen, Ondokoen, Ordezkoen eta Jardungabeen Elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Hala ezarrita dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).

Horregatik, honako hau

Lehena. Honako pertsona hauek izendatzea, 2012ko maiatzaren 18ko aginduen bitartez deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko Merezimenduak Baloratzeko Batzordea osatuko duten kide:

Lehendakaria:

Titularra: Mercedes Goñi Senosiain.

Ordezkoa: Belén Elorrieta Gabella.

Lehengo bokala:

Titularra: Milagros López de Ocariz López de Munaín.

Ordezkoa: Flavia Marina Erazo Presser.

Bigarren bokala:

Titularra: Sergio Angoitia García.

Ordezkoa: Susana Urruticoechea Marticorena.

Hirugarren batzordekidea:

Titularra: Mónica Martínez Santos.

Ordezkoa: Mar Santamaría González

Laugarren batzordekidea:

Titularra: Teresa Fernández de Castro Aguirrezábal.

Ordezkoa: Garbiñe Umerez Urbieta.

Bosgarren batzordekide eta idazkaria:

Titularra: María Heras Burzaco.

Ordezkoa: Begoña Domínguez Álvarez.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bihara­munetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 4a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.