- AGINDUA, 2012ko irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egin duena 2012. urterako. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egin duena 2012. urterako. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 4052
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/05
- Argitaratze-data: 2012/09/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2007ko azaroaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 218. zenbakian 185/2007 Dekretua, urriaren 23koa, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituena. Azaroaren 24ko 608/2009 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori, eta haren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan, merkatuetan, marketinean eta enpresa-arloan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzeko laguntzen esparrua ezartzea eta arautzea.
Dekretu horretako 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, urtero, dagokion sailburuak hala aginduta, laguntza-eskabideak aurkezteko epea zabalduko da. Bestalde, deialdiko aginduan eduki hauek adierazi behar dira: aurrekontu-kreditu erabilgarria; beka-kopurua eta bakoitzaren zenbatekoa; ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotako deialdi horretako I+G+Bko gaiak edo proiektuak jasotzen dituen eranskina; eta, deialdi horretarako normalizatutako eskabide-eredua jasotzen duen eranskina.
Horiek guztiak horrela eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntza eta diru-laguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenekin bat,
Lehenengoa. Laguntzak.
2012. ekitaldirako 7 laguntza deitu dira prestatzen ari diren ikertzaileentzako programaren barruan, eta 9 laguntza, berriz, teknologo gazteak prestatzeko programaren barruan.
Agindu honetako I. eranskinean daude Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren iritziz 2012ko ekitaldiko deialdian ikertzaile eta teknologoak prestatzeko beka programarako estrategikoak eta lehentasunezkoak diren I+G+Bko gaien edo proiektuen zerrendak.
Bigarrena. Iraupena.
Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzei dagokienez, laguntzek ondoz ondoko lau urteko iraupena izango dute.
Teknologo gazteak prestatzeko laguntzei dagokienez, Dekretuan xedatu da, laguntzek ondoz ondoko bi urteko iraupena edo urtebetekoa izan dezaketela. Kasu honetan, emango diren laguntza guztiek bi urteko iraupena izango dute.
Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea.
2012 ekitaldian, urriaren 23ko azaroaren 11ko 185/2007 Dekretuak araututako laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Laugarrena. Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak.
2012ko ekitaldiko laguntza-eskaerak agindu honen II. eranskinean dagoen eredu normalizatua erabiliz aurkeztu behar dira Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskabideak helbide horretan bertan aurkez daitezke, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabili ahalko da. Eskatzaileak eskabidea postetxearen bidez aurkeztu nahi badu, gutunazal ireki bat eraman beharko du, postetxeko funtzionarioak eskabideari data eta zigilua jarri eta gutuna ziurtatu dezan.
Eskabidearekin bat, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuko 10. artikuluan adierazitako dokumentazioa ere aurkeztu beharko da. Orobat, komeni da proposatutako curriculum vitae eredua erabiltzea, merituak modu gardenagoan puntuatu ahal izateko (II. eranskinaren gehigarria).
Interesdunek laguntza eskatu ahal izango dute edozein programatan, eta I. eranskinean programa bakoitzerako jasotako 3 gai aukeratu ahal izango dituzte gehienez.
Bosgarrena. Baliabide ekonomikoak.
Laguntzok finantzatzeko bideratu diren kredituek zortziehuin eta zazpi mila eta laurogeita hamahiru eta hogei zentimo (807.093,20 jotzen dute. Horietatik berrogeita hamahiru bostehun eta bederatziehun (53.900) euro 2012ko ekitaldiari dagozkio eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko aurrekontu orokorretan helburu horrekin erabiltzeko aurrekontu-partidatik datoz. Gainontzeko 743.743,2 euroak hurrengo ekitaldietarako konpromiso-kredituei dagozkie.
Seigarrena. Onuradunak.
2012. ekitaldirako laguntzak eskatzen dituzten lagunek urriaren 23ko 185/2007 Dekretuko 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
5.1 artikuluko d) idatzi-zatian zehaztutako betekizunari dagokionez, 2012ko ekitaldiko deialdian, goi-mailako titulua, maila ertaineko titulua edo bigarren zikloko lanbide heziketako titulua (LH II) 2008ko ekainean edo geroago lortu behar izan dira.
Beka-eskabidea egin dutenek artikulu horretan aipatutako betekizunak izan beharko dituzte egiaztatuta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.
Zazpigarrena. Laguntzen zenbatekoa.
Prestatzen ari diren ikertzaileak.
Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzek, urtean, 14.000 euroko diru-zuzkidura izango dute bekak irauten duen bitartean.
Kontratuak irauten duen bitartean, ikertzailea atxikita dagoen organismo, zentro edo erakundeak 21.563,77 euro jasoko ditu aurretiaz. Ikertzaileek, berriz, 16.330 euroko ordainsari gordina jasoko dute, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuko 16.1.c) artikuluan xedatutakoa gorabehera.
Orobat, onuradunek laguntza osagarri bat jaso ahalko dute (laguntza bakoitzeko, gehienez, 2.000 euro gehiago eskuratu ahalko dituzte). Aldez aurretik justifikatuta, doktoretza-ikastaroetan matrikulatzeko, zientzia-biltzarretan edo lan-saioetan parte hartzeko, beste ikerketa-zentro batzuetan egonaldi laburrak egiteko, beste ikastaro batzuk egiteko eta abarrerako erabiliko dute diru-kopuru hori.
Teknologoak.
Teknologoak prestatzeko laguntzek, urtean 12.000 euroko diru-zuzkidura izango dute. Orobat, onuradunek laguntza osagarri bat jaso ahalko dute (laguntza bakoitzeko, gehienez, 1.000 euro gehiago eskuratu ahalko dituzte). Aldez aurretik justifikatuta, kongresu zientifikoetan edo lansaioetan parte hartzeko, beste ikerketa-zentro batzuetan egonaldi laburrak egiteko, beste ikastaro batzuk egiteko eta abarrerako erabiliko dute diru-kopuru hori.
Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari eta honen aurka berraztertzeko hautazko errekurtsoa jarri ahalko dute interesdunek Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea egongo da honakoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzerik dago Euskadiko Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean honakoa aldizkari berdinean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 5a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
(Ikus .PDF)


