- AGINDUA, 2012ko irailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2012ko ekainaren 26ko Aginduaz deitutako oposizio-lehiaketan jardungo duen epaimahairen osaera argitara ematen duena. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko irailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2012ko ekainaren 26ko Aginduaz deitutako oposizio-lehiaketan jardungo duen epaimahairen osaera argitara ematen duena. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 4376
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/20
- Argitaratze-data: 2012/10/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskatzaileen kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia egiten da. Bada, agindu horren 5. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, honakoa
Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaz deitutako oposizio-lehiaketan jardungo duen epaimahairen osaera argitara ematea agindu honetako eranskinean.
Bigarrena. Epaimahaiko kidetarikoren bat ordeztea beharrezkoa bada, bokal titularraren lekua ordezko bokal egokiak hartuko du, betiere eranskinean jasotako ordenaren arabera; eta hori posible ez bada, hurrengo ordezko bokalak hartuko du titularraren lekua.
Hirugarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan aurreikusitako zirkunstantzietakoren baten aurkitzen bada eranskinean jasotako epaimahaiko kideren bat, ez du parte hartzerik izango prozeduran, eta 10 eguneko epearen barruan abstentzioaren kausa jakinarazi beharko du. Berebat, aipatu legeko 29. artikuluan aurreikusitako kausak direla-eta, prozedura honetako hautagaiek errefusatu ahal izango dituzte kide haiek.
Laugarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, aipatu datatik harako bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)


