Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko irailaren 25ekoa, Kulturako sailburuarena, arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2012ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko irailaren 25ekoa, Kulturako sailburuarena, arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2012ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 4929
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/09/25
  • Argitaratze-data: 2012/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2012ko apirilaren 2an argitaratu zen EHAAn 2012ko martxoaren 15eko Agindua, Kulturako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.

Aipatu martxoaren 15eko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen duenaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2012ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:

Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Esther Ferrer Ruiz.

Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Sergio Prego Imaz.

Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Xabier Saenz de Gorbea.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 25a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.