- AGINDUA, 2012ko urriaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urriaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5363
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/09
- Argitaratze-data: 2012/12/04
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz Bermeoko (Bizkaia) «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48001415.
Izen espezifikoa: «Eleizalde Ikastola».
Titularra: Luis de Eleizalde Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Arene auzoa, 6.
Udalerria: Bermeo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honelako edukierakoak:
Unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
4 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 149 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 14 unitate, 350 ikaspostu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: 2 unitate.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
Bigarrena. Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


