- AGINDUA, 2012ko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 4972
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/10
- Argitaratze-data: 2012/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» musika-eskola pribatuaren erakunde-titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta jardunean jartzea arautzen da (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA). Eta dekretu horren II. kapituluan ezartzen da irakasleei zein titulazio eskatzen zaien , musika-eskoletan irakatsi ahal izateko.
Indarrean dauden arauak ikusita, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan hartuta, honako hau
Kode-zenbakia: 20007382.
Izen espezifikoa: «Bergara».
Titularra: Asociación Bergarako Musika Eskola.
Helbidea: Espoloia, z/g.
Udalerria: Bergara.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.
Adarra:
Kantua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, biola, txirula, fagota, klarinetea, saxofoia, oboea, tronpeta, fliskornioa, tronpa, tronboia eta tuba.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
Bertakoak: txistua, trikitixa eta alboka.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta bateria.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


