Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2012ko urriaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2012ko ekitaldia ixteko eragiketei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko urriaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2012ko ekitaldia ixteko eragiketei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4663
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/16
  • Argitaratze-data: 2012/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ogasun

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2012ko aurrekontuen likidazioa eta urteko kontuak errazago egiteko, eta lan hori kontabilitate-prozesuan esku hartzen duten organoen artean koordinatzeko, beharrezkoa da ekitaldia ixteko eragiketak arautzea.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuak esleitutako ahalmenez baliatuz, honako hau,

Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko ekitaldia ixteko eragiketei aplikatuko zaie, baita administrazioko erakunde autonomo hauetako eragiketei ere: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE), Euskal Herriko Polizi Ikastegia, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP), Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua, Euskal Enplegu Zerbitzua (Lanbide) eta Lehiaren Euskal Agintaritza.

Honako hauek izango dira Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoan 2012ko ekitaldiari dagozkion kontabilitate-agiriak jasotzeko azken egunak:

  1. 2012ko urriaren 22ra arte:

    1. Aurrekontuetako aldaketei buruzko agiriak eta kontabilitateko egozketa egokitzeko beharrezkoak diren aldaketa teknikoak jasotzen dituztenak. Salbuetsi egiten dira I. kapituluko gastuei eragiten dietenak eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak direnak.

    2. «A» agiriak, kudeaketaren hainbat alditan burutu behar diren gastuetarako baimenei dagozkienak. Salbuetsi egiten dira I. kapituluko gastuei eragiten dietenak eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak direnak.

  2. 2012ko azaroaren 5era arte:

    «D» agiriak, aldez aurretik fiskalizatu beharrekoak diren kontratuei eta II. eta VI. kapituluei egoztekoak diren kontratuei dagozkienak.

  3. 2012ko azaroaren 26ra arte:

    «D» agiriak, aldez aurretik fiskalizatu beharrekoak diren diru-laguntzei eta IV. eta VII. kapituluei egoztekoak diren diru-laguntzei dagozkienak, baita kontabilitateko egozketa zuzenerako beharrezkoak diren kapitulu horien A/ eta A agiriak ere.

  4. 2012ko azaroaren 30era arte:

    1. «A Aurretiaz izapidetzeko» agiriak, gastu-espedienteei dagozkienak.

    2. «AD», «D», «O» eta «DO» agiriak, administrazioko erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko ente publikoei eta sozietate publikoei egindako eskualdaketei dagozkienak, IV. eta VII. kapituluei egoztekoak; eta «R», «RI» eta «MI» agiriak, erakunde autonomoetan kapitulu horiei egoztekoak.

    3. «D», «O» «DO» eta «ADO» agiriak, VIII. kapituluari egoztekoak diren gastuei dagozkienak, langileentzako maileguei dagozkienak izan ezik.

    4. «ADO» agiriak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-ordezkaritzen gastuen kontuetarako aurreraturiko funtsak berrezartzekoak eta funtsak bidaltzekoak.

    5. «DO» agiriak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko besterentzeen kontuko funtsak berrezartzekoak.

  5. 2012ko abenduaren 12ra arte:

    1. «AD», «D» eta «DO» agiriak, aldez aurretik fiskalizatu beharrekoak ez diren diru-laguntzei eta IV. eta VII. kapituluei egoztekoak diren diru-laguntzei dagozkienak, baita kontabilitateko egozketa zuzenerako beharrezkoak diren kapitulu horien A/ eta A agiriak ere.

    2. «D Aurretiaz izapidetzeko» agiriak, gastu-espedienteei dagozkienak.

    3. «ADO» agiriak, nomina-aurrerapenei eta langileentzako maileguei dagozkienak. Geroago izapidetzen direnak hurrengo ekitaldiari egotziko zaizkio.

    4. 2012ko ekitaldiaren kargurako «EO» agiriak, ordainketa-modua «F. Formalizatzea» delakoa dutenak salbu.

    5. «RI», «P/» eta «EI» agiriak, taloi bidezko diru-sarrerei dagozkienak. Geroago jasotzen direnak hurrengo ekitaldiari egotziko zaizkio.

    6. «MV», «P/», «OR/» eta «OR» agiriak, itxitako ekitaldien hondarrei dagozkienak. Geroago egiten diren ordainketa eta mugimenduak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izapidetuko dira, ekitaldi horri dagozkion erreferentzia berriekin.

    7. «ADO», «DO» eta «O» agiriak, B «Eskuzko Transferentzia» ordaintzeko modua dutenak. Geroago izapidetzen direnek, eskuz ordaindu behar direnek, R «Hondarrak, eskuz ordaintzekoak» ordainketa modua izango dute.

  6. 2013ko urtarrilaren 18ra arte:

    1. «AD», «D», «DO», «O» eta «ADO» agiriak, aurreko ataletan berariaz aipatu gabekoak, salbu eta artikulu honetako 7.a), 7.c) eta 7.d) puntuetan aipatutakoak.

    2. Nominan gerta litezkeen gorabeherak zuzentzeko behar diren agiri guztiak.

    3. 2012ko abenduaren 31ra arte aitortutako eskubideen eta, hala badagokio, sartutakoen kitatzeko agiriak, jasanarazitako BEZa duten eragiketei dagozkienak, eta zerga horri dagozkion kontabilitate-agiriak.

    4. Aurreraturiko funtsen kargurako ordainketetarako eskuordetutako kontuen itxiera-agiriak, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuan ezarritakoarekin eta aurreratutako funtsen erregimenari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2000ko martxoaren 30eko eta 2005eko martxoaren 9ko Aginduetan xedatutakoarekin bat etorriz.

    5. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko besterentzeen kontuaren itxiera-agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ekainaren 20ko 2/06 zirkularrean ezarritakoari jarraituz.

  7. 2013ko urtarrilaren 31ra arte:

    1. «O» agiriak, VI. kapituluari egoztekoak diren obra-ziurtagiriei dagozkienak.

    2. 2012ko abenduaren 31ra arte aitortutako eta likidatutako eskubideen eta, kasua bada, sartutakoen likidazio-agiriak, 6.c) puntuan adierazi ez direnak, eta data horretara arte jasotako fidantzen eta gordailuen agiriak; halaber, horiei dagozkien kontabilitate-agiriak.

    3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko finantza-autonomia duten ikastetxeen diru-sarrera eta gastuen kitatzeko agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 1999ko azaroaren 25eko 4/99 eta 2000ko urriaren 19ko 2/00 zirkularretan ezarritakoaren arabera.

    4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkaritzen gastu-kontu baimenduen itxiera-agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 2007ko urtarrilaren 30eko 2/07 zirkularrean ezarritakoaren arabera.

    5. Borondatezko aldiaren amaiera 2012ko abenduaren 31 baino lehenagokoa duten zor ordaindu gabeak betearazpen-aldira pasatzeko agiriak.

    6. Artikulu honetako idatzi-zatietan berariaz aipatu gabeko edozein kontabilitate-agiri, 2012ko ekitaldian kontabilizatutako obligazioen ordainketei dagozkien «MV» agiriak izan ezik; agiri horiek hartzeko epe-muga Kontrol Ekonomikorako Bulegoak jakinaraziko du.

    7. 2012rako programatutako helburuen betetze-mailari buruzko memoria.

Aurreko ekitaldietan 2013ko ekitaldirako konprometitutako urte anitzeko gastuak ahalik eta lasterren kontabiliza daitezen eta 2012ko ekitaldia ixteko aukera eman dezaten, sailek eta erakunde autonomoek, 2013ko otsailaren 8a baino lehenago, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 2007ko abenduaren 11ko 7/07 zirkularrean urte anitzeko zametarako ezarritako izapideak egingo dituzte.

  1. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2012ko ekitaldiari dagozkion ordainketa-itzulera guztiak eta aurretikoak ohiko aurrekontuko diru-sarreratzat hartuko dira, eta 380.00 «Itzulketak» kontzeptuari egotziko zaizkio.

  2. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2012ko ekitaldiari eta aurrekoei dagozkien diru-sarreren diru-itzulera guztiak indarrean dagoen Aurrekontuaren gastutzat joko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta horko erakunde autonomoen urteko kontuak prestatzeko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari zenbait agiri bidaliko zaizkio, 2013ko otsailaren 8a baino lehen: 2012ko abenduaren 31 baino lehenago amaitutako obren espedienteei buruzkoak eta «Bidean dauden ibilgetuak» edo «Beste erakunde publiko batzuentzat kudeatutako inbertsioak» izenez erregistratutakoak. Agiriak:

Inbertsioak behin betiko hartu izanaren akta edo, hala badagokio, inbertsio horiek amaitu direla justifikatzeko memoria, eskudun organoak sinatua, kasu bietan ere jasotako inbertsioaren zenbatekoa eta noiz jaso den zehaztuz. Obra-proiektuei dagokienez, aipatutako agiriak ez dira bidaliko harik eta obra amaitu arte, obra egiten ez denean izan ezik. Kasu horretan, egoera zein den adieraziko da.

Gauzatutako inbertsioari egotzi behar zaion behin betiko ibilgetuaren zenbakia eta azpizenbakia.

Jasotzailea, beste ente publiko batzuentzat kudeatutako inbertsioak direnean.

Agindu hau izenpetu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 16a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik